2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LODOSA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbiketa peoiaren lanpostu bat, Lodosako Udalaren zerbitzura. Izendapena.
Lodosako alkateak 2025eko urtarrilaren 3an emandako 2025-0002 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi da:
Lehenbizikoa.–Mercedes Alunda Jimenez izendatzea langile lan-kontratudun finko, Lodosako Udalaren zerbitzura jardun dezan E mailako garbiketako peoiaren lanpostuan (24 zenbakidun lanpostua).
Bigarrena.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Lodosako Udalaren gardentasun atariko deialdiaren web-fitxan ere. Hala, izendapena jakinarazten denetik aurrera, izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, dagokion aktan adieraziko den bezala. Egun horretarako lanpostuaz jabetzen ez direnek, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbertzeko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Lodosako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Lodosan, 2025eko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, Laura Remirez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2500288