1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
AKATS ZUZENKETA, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 17an emandako 120/2024 Foru Aginduaren argitalpenean eranskin bat falta delako. Foru agindu horren bidez, aldatu egin zen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 16ko 78/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baitira 592 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa" izenekoa, eta A22 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Itzultzeko eskaera" izenekoa, eta arautzen baitira lurralde erregistroko inskripzioa, kontabilitate-lana eta izakinen erregistro liburuaren aurkezpena.
2025eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14koan, argitara eman zen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 17ko 120/2024 Foru Agindua, aldatu zuena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 16ko 78/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitzen 592 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa" izenekoa, eta A22 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Itzultzeko eskaera" izenekoa, eta arautu baitziren lurralde erregistroko inskripzioa, kontabilitate-lana eta izakinen erregistro liburuaren aurkezpena.
Argitalpen horretan, akats baten ondorioz, ez zen argitaratu azaroaren 16ko 78/2023 Foru Aginduaren V. eranskina.
Akats hori zuzentzeko, jarraian argitaratzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 17ko 120/2024 Foru Aginduarekin batera doan eranskina.
V. ERANSKINA.–KONTABILITATEA ETA IZAKINEN
ERREGISTRO LIBURUA
14/2023 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, zergaren eremu objektiboan sartzen diren produktuak fabrikatzen dituztenen kontabilitatea eta, orobat, Europar Batasunaren barruan zergaren eremu objektiboan sartzen diren produktuak eskuratzen dituztenen izakinen erregistro liburua bitarteko elektronikoen bidez eraman beharko dira, Nafarroako Foru Ogasunaren webgunearen bitartez, web-nabigatzaile batetik sartuta. Bertan, informazioa eskuz sartzen ahalko da, edo idazpenak inportatzen ahalko dira kalkulu-orrietarako formatu estandar batekin (CSV), non eremu hauek jaso beharko baitira:
–Establezimenduaren identifikazioa:
1200 laukia - "Establezimenduaren PIKa".
–Idazpenaren datuak:
1. laukia - "Idazpen zenbakia": kontabilitateko idazpenaren zenbakia, kasuan kasuko likidazio-aldian korrelatiboa izan behar duena; lehenengo zenbakiak hasierako izakinei dagozkienak izanen dira.
2. laukia - "Kontzeptua": kontabilizatutako egitateari dagokion kontzeptua, honako hauek bereiziz:
A) Kontabilitatea:
- Zergaren eremu objektiboa osatzen duten produktuen hasierako izakinak, likidazio-aldiaren hasieran daudenak (1 zenbakiarekin identifikatuta).
- 14/2023 Foru Legearen 4.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, zergaren eremu objektiboa osatzen duten produktuen fabrikazioa (2 zenbakiarekin identifikatuta).
- Produktuen itzulketa, suntsitzeko edo fabrikazio prozesura berriz sartzeko, horrek eskubidea ematen baitu 14/2023 Foru Legearen 13.2 artikuluko kenkaria egiteko (3 zenbakiarekin identifikatuta).
- Kontabilizatutako produktuen entrega edo eskura jartzea (4 zenbakiarekin identifikatuta).
- Kontabilizatutako produktuen gainerako bajak, entregatu edo eskura jarri ez direnak (5 zenbakiarekin identifikatuta).
B) Izakinen erregistro liburua:
- Europar Batasunaren barruko eskurapena (1 zenbakiarekin identifikatua).
- Espainiako lurraldetik kanpoko bidalketa, 14/2023 Foru Legearen 13.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera (2 zenbakiarekin identifikatuta).
- Desegokitasuna edo suntsipena, 14/2023 Foru Legearen 13.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera (3 zenbakiarekin identifikatuta).
- Itzulketa, suntsitzeko edo fabrikazio prozesura berriz sartzeko 14/2023 Foru Legearen 13.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera (4 zenbakiarekin identifikatuta).
3. laukia - "Produktuaren gakoa": kontabilizatutako produktua identifikatzen duen letra, honako hauek bereiziz:
- A letra: 14/2023 Foru Legearen 2.1.a) artikuluan adierazitako produkturako.
- B letra: 14/2023 Foru Legearen 2.1.b) artikuluan adierazitako produkturako.
- C letra: 14/2023 Foru Legearen 2.1.c) artikuluan adierazitako produkturako.
4. laukia - "Produktuaren deskribapena": kontabilizatutako produktuaren deskribapen laburra, identifikatu ahal izateko. Kontabilitatean, deskribapenak berdina izan behar du ezaugarri berdin-berdinak dituzten produktu guztientzat.
5. laukia - "Data": data, kontabilizatutako egitateari dagokion eguna, hilabetea eta urtea adierazita.
6. laukia - "Egiaztagiria": kontabilizatutako gertakariaren egiaztagiriari dagokion zenbakia edo erreferentzia.
7. laukia - "Kilogramoak": kontabilizatu behar diren eta zergaren eremu objektiboa osatzen duten produktuetan dagoen plastiko-kantitatea. Kilogramotan adierazi behar da, hiru dezimalekin, behetik biribilduta, hirugarren zifra dezimala 5etik beherakoa bada, edo goitik, bestela.
8. laukia - "Birziklatu gabeko kilogramoak": (7) laukian kontabilizatutako plastiko-kantitatetik birziklatu ez den plastikoaren kantitatea. Kilogramotan adierazi behar da, hiru dezimalekin, behetik biribilduta, laugarren zifra dezimala 5etik beherakoa bada, edo goitik, bestela.
9. laukia - "Zerga araubidea":
- Kontabilitatea: VI. eranskinean adierazitakoaren arabera bete behar da.
- Izakinen erregistro liburua: VII. eranskinean adierazitakoaren arabera bete behar da.
10. laukia - "Oharrak".
–Hartzailea edo hornitzailea:
Eremu hauek bete behar dira kontabilizatutako produktua entregatzen denean edo eskura jartzen denean, Espainiako lurraldetik kanpo bidaltzen denean, suntsitzeko itzultzen denean edo fabrikazio prozesura berriz sartzeko itzultzen denean, entregatu ondoren edo eskura jarri ondoren.
11. laukia - "Dokumentu mota": eremu hau aurreko laukian adierazitako hornitzaileari edo hartzaileari dagokion IFZarekin, BEZaren IFZarekin edo AIZarekin bete behar da.
12. laukia - "Dokumentu zenbakia": 11. laukian adierazitako identifikazio dokumentuaren identifikazio zenbakia.
13. laukia - "Sozietatearen izena": hartzailearen izena edo sozietate izena.
- Produktua entregatzen bada edo eskura jartzen bada, hartzailearen izena edo sozietate izena adierazi behar da.
- Espainiako lurraldetik kanpo bidaltzen bada, hartzailearen izena edo sozietate izena adierazi behar da.
- Itzultzen bada, hornitzailearen izena edo sozietate izena adierazi behar da.
–Ordezkatuaren datuak:
Eremu hau betetzeko gaituko da "RP" motako establezimendu-kode bat hautatzen denean.
14. laukia - "Ordezkatuaren dokumentuaren zenbakia": ordezkatuaren identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZa).
15. laukia - "Ordezkatuaren izena edo sozietate izena".
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 16an.–Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Administratiboaren Ataleko burua, Javier Miqueleiz Garayoa.
Iragarkiaren kodea: F2500647