2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Udaltzain-agentearen izendapena
Tafallako Udaleko alkatearen 2025eko urtarrilaren 2ko ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baita langile funtzionario, Tafallako udaltzain-agentearen lanpostua betetzeko.
Tafallako Udaleko alkatearen 2025eko urtarrilaren 2ko 3. Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baita Tafallako Udaleko langile funtzionario, Tafallako udaltzain-agentearen lanpostua betetzeko.
Tafallako Udaleko alkatearen 2025eko urtarrilaren 8ko 84. Ebazpena, zeinaren bidez zuzentzen baita 2025eko urtarrilaren 2ko 3. Ebazpenean hautemandako akats material bat (haren bidez izendatzen da Tafallako Udaleko langile funtzionario, Tafallako udaltzain-agentearen lanpostua betetzeko).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1774/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko agenteen ehun lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8koan.
Eginik hautaketa prozesuaren lehen fasea eta probak gainditurik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren 2963/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda (argitaratu zen 2023ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 11n).
Aipatu zerrendan Iván Álvarez García dago, zeina une horretan, Tafallako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente lanpostu bati atxikita zegoen (04.18 kodea).
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren apirilaren 22ko 048/2024 Ebazpenaren bidez, baietsi zen Iván Álvarez Garcíak jarritako baliokidetza eskaera, ikastaro hauei dagokionez: Polizian sartzeko oinarrizko formakuntzako 2019ko ikastaroa, Nafarroako Segurtasun Eskolak emanikoa eta Polizien Oinarrizko Prestakuntza (2024) ikastaroko programan ezarritakoa, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak onetsia, 2024ko apirilaren 22an.
Tafallako Udalak eskaera egin ondotik eta Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Legearen hirugarren xedapen gehigarriarekin bat, (Iván Álvarez García) prestakuntza ikastaroan onartua izateko legezko baldintzetan egonik eta ikastaro hau baliozkoturik izanik, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako prestakuntzako oinarrizko ikastaroko izangaien behin betiko zerrendaren aldaketa xedatu zen; Iván Álvarez Garcíaren Tafallako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agentearen lanpostu hutsa Ignacio Enrique Irala Sanzi eskaintzeko.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak 2024ko abenduaren 19an emandako 135. Ebazpenaren bidez, ziurtatu zuen Ignacio Enrique Irala Sanzek ikastaroa gainditu izana, deialdiaren 9.8 apartatuan xedatzen den moduan.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 20ko 4731/2024 Ebazpenaren bidez, Iván Álvarez García izendatu zen Nafarroako Foru Administrazioaren zerbitzuko funtzionario, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostua betetzeko.
Kontuan izanik Iván Álvarez García, 2024ko abenduaren 30ean ezarritako lanpostuaren jabetzearen ondotik, ondorio guztietarako, Nafarroako Polizia Kidegoan sartu zela.
Eta kontuan harturik Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria:
"Behin prestakuntza-ikastaroa bukatu ondoren, eta ikastaroa baliozkotu zaion izangaiak hautatutako polizian sartu ondoren, jabetza hartzeak berekin ekarriko du berariaz uko egitea une horretara arte edukitako lanpostuari, eta lanpostua gelditzea erreserbarik gabeko borondatezko eszedentziaren egoeran. Kasu horretan, hutsik geratu den lanpostua betetzen zegoeneko administrazioak, aipatutakoaren ordez prestakuntza ikastaroan sarturiko izangaia izendatuko du".
Horiek horrela, hautapen, dokumentazio eta esleitze izapideak beteta,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Iván Álvarez García borondatezko eszedentziako administrazio-egoeran deklaratzea, lanpostua gorde gabe, 2024ko abenduaren 30etik; Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 20ko 4731/2024 Ebazpenaren bidez, Foruzaingoko agente izendatu zuten.
Bigarrena.–Izendatzea Ignacio Enrique Irala Sanz Tafallako Udaleko langile funtzionario, Tafallako udaltzain-agente lanpostua betetzeko (04.18 lanpostu kodea), Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Legearen hirugarren xedapen gehigarriarekin bat, Iván Álvarez Garcíaren ordez.
Hirugarrena.–Ezartzea 2025eko urtarrilaren 2an jabetu beharko dutela Tafallako Udaltzaingoko agentearen lanpostuaz, salbu behar bezala justifikatutako ezinbertzeko arrazoirik bada. Une horretan, izendatutakoak zin egin edo hitzeman beharko du Konstituzioari, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion betebeharrak fideltasunez beteko dituela.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta haren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2025eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2500334