2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TIRAPU
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 102. lurzatian. Behin betiko onespena
Tirapuko Udalak, 2024ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen José Matías Aedo Díazek sustatutako xehetasun-azterketa, helburu duena 1. poligonoko 102. lurzatiaren lerrokadurak doitzea, eremu publiko eta pribatuaren mugan, eta Kale Nagusiari zabalera handiagoa ematea.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).
Tirapun, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2418323