2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko industrialdeko AR-2 banaketa eremuko I-3 intsularen xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa bat Elkano-Ibiriku-Eguesibar aldeko AR-2 banaketa eremuko I-3. intsularen xehetasun-azterketan, Joaquin Roncal Belzunce arkitekto teknikoak idatzia eta Acimuth SLk sustatua.
Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2418454