2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERATEKO KONTZEJUA
Akats zuzenketa, honako iragarki honetan: jendaurrean jartzea herri-lurren desafektazioa, akueduktu baten kargak eta zortasunak eratzeko 3. poligonoko 167. eta 172. lurzatietan
2025eko 8. Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an, honako iragarkia hau: herri-lurren desafektazioa, akueduktu baten kargak eta zortasunak eratzeko Lerateko 3. poligonoko 167. eta 172. lurzatietan (Gesalatz). Hartan honako akats hau atzeman da, karga eta zortasun horien onuradunei dagokienez:
Beraz,
Honela dioen tokian:
"Hori dena, gauzatu dadin, behar diren baimenekin, honako proiektu hau: proiektua, urbaniza dadin Lerateko UC 10-3 unitate finkatua. Lerateko UC 10-3 unitateko konpentsazio-batzordeak sustatu du, eta karga eta zortasun horien onuradun izanen dira Izarbeibarko Mankomunitatea (hornidura sarea) eta Nafarroako Toki Azpiegiturak SA-NILSA (hornidura sarea)".
Honela behar du:
"Hori dena, gauzatu dadin, behar diren baimenekin, honako proiektu hau: proiektua, urbaniza dadin Lerateko UC 10-3 unitate finkatua. Lerateko UC 10-3 unitateko konpentsazio-batzordeak sustatu du, eta karga eta zortasun horien onuradun izanen da Izarbeibarko Mankomunitatea (hornidura eta saneamendu sareak).
Leraten, 2025eko urtarrilaren 14an.–Kontzejuko burua, Sagrario Miranda Otín.
Iragarkiaren kodea: L2500530