16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4807/2024 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira eta kontratazioa egitea bidezkoa dela ezartzen baita, gizarte langileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 93/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 899/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izanda eta deialdian eskatutako betebeharrak beteta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Horrela, izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 1127/2024 Ebazpenaren, ekainaren 19ko 2383/2024 Ebazpenaren eta urriaren 14ko 3824/2024 Ebazpenaren bidez.

Izangai batek, Blanca Esther Viu López andreak, zeinak izendapena etenda baitzuen, uko egin zion hautapen prozesuari; eta argitaratutako azkeneko izendapen osagarriaren ondoren, Raquel Aldaia Gorraitz eta María Díez Aldama andreei borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin.

Azkenik, 5 hautagaik uko egin zioten hautapen prozesuari, eta beste izangai bat hautapen prozesutik kanpo geratu da, deialdiaren 2.1.b) oinarrian ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

Horrenbestez, beste izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, eta bertan sartu ziren Maite Ochoa Martínez andrea, Eva María Lorente Elía andrea eta Saioa Cavero Espinosa andrea, haien ondo-ondotik zeuden izangaiak zirelako.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Maite Ochoa Martínez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, gizarte langileen lanpostuan aritzeko.

2. Xedatzea honako izangai hauek kontrata daitezela lan araubide finkoan, lanaldi partzialean aritzeko: Eva María Lorente Elía andrea eta Saioa Cavero Espinosa andrea.

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 27an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, dagokion oinarrizko osasun laguntzako taldean.

Lan araubidean eta lanaldi partzialarekin kontratatuko diren izangaiek, berriz, 2025eko urtarrilaren 27an sinatu beharko dute kontratua, dagokien oinarrizko osasun laguntzako taldean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

5. Adieraztea Saioa Cavero Espinosa andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

6. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Profesionalen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2024ko abenduaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTU HUTSAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

OCHOA MARTINEZ, MAITE

0073000

OSASUN DEPARTAMENTUA

CINTRUENIGOKO OOLT

FUNTZIONARIOA

CINTRUÉNIGO

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

LORENTE ELIA, EVA MARIA

0070877

OSASUN DEPARTAMENTUA

ZARAITZUKO OOLT

LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

EZKAROZE

EREMU MISTOA

X

CAVERO ESPINOSA, SAIOA

0070878

OSASUN DEPARTAMENTUA

AURIZKO OOLT

LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

AURITZ

EREMU EUSKALDUNA

X

E B2

Iragarkiaren kodea: F2500012