2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, zerbitzu anitzetako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidekoa, eta hiru laurdeneko lanaldian. Izendapena
Mankomunitateko Buruaren urtarrilaren 3ko 2/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki da Javier Mindeguía Saldías izendatzea eta kontratatzea zerbitzu anitzetako lanpostuan aritzeko, Administrazio Publikoen D mailan, lan-kontratudun finkoen araubidean eta % 75eko lanaldi partzialean. Orobat, agindu du kontratazio hori argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen atarian duen web-fitxan. Hori guztia, deialdiaren 9. oinarrian aurreikusitakoa betez. Karguaren jabetza hartu beharko du hamabost egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Erripan (Odieta), 2025eko urtarrilaren 3an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2500057