2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak, berdintasun teknikaria, euskara teknikaria, gazteriaren teknikaria eta musikako irakaslea, Musika-hizkuntza eta Pianoko espezialitatea
Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko abenduaren 2an erabaki bat hartu zuen, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).
Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.
Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-orrian), onetsi zen Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an argitaratu ziren, hurrenez hurren), behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak onetsi ziren.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea edo lan-kontratudun finko gisa kontratatzea eta honako lanpostuak esleitzea;
–Alkatetzak 2024ko abenduaren 30ean eman 2156 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:
Lehenbizikoa.–Imelda Mañeru Viguria Tafallako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, berdintasun teknikari lanpostuan jarduteko.
Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
07.01 | Berdintasun teknikaria | B | Funtzionarioa | Osoa |
Hirugarrena.–Funtzionario izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 3an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbertzeko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez badira, edo lan-kontratu finkoa sinatzen ez badute, Tafallako Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun finkoko langile izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
–Alkatetzak 2024ko abenduaren 30ean eman 2157 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:
Lehenengoa.–Ana Isabel Flamarique Goñiri Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoa xedatzea, euskara teknikariaren lanpostua betetzeko.
Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
07.02 | Euskara teknikaria | B | Lan-kontratuduna | Osoa |
Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko urtarrilaren 2an sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
–Alkatetzak 2024ko abenduaren 30ean eman 2155 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:
Lehenbizikoa.–Miguel Ángel González Ojer Tafallako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, gazteriaren teknikari lanpostuan jarduteko.
Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
06.1.1 | Gazteriako teknikaria | B | Funtzionarioa | Osoa |
Hirugarrena.–Funtzionario izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 3an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko funtzionario izateko.
–Alkatetzak 2024ko abenduaren 30ean eman 2158 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:
Lehenengoa.–Esther Iriarte Aguirreri Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoa xedatzea, Musika-hizkuntza eta Pianoko espezialitateko musika irakaslearen lanpostua betetzeko.
Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
06.5.10 | Musikako irakaslea, Musika-hizkuntza eta Pianoko espezialitatea | B | Lan-kontratuduna | Partziala |
Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko urtarrilaren 7an sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2500323