16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Plan partziala, SR Taxoare 2 lurzoru urbanizagarriko sektorean. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2024ko ekainaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plan partzial bat SR Taxoare 2 lurzoru urbanizagarriko sektorean, sektorearen jabeek sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2418455