2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia UA-1.4-A jarduketa-unitateko 1.A lurzatian. Behin betiko onespena
Otsagabiko Udalak, 2024ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat UA.1.4-A jarduketa-unitateko 1.A lurzatian (udalaren katastroko 2. poligonoko 616. lurzatia, Zatalarrañas kalea 8). Sustatzailea Juan Ángel Contín Carlosena da.
Hauek dira lortu nahi diren helburuak:
–Banantzearen ondorioz sortu diren lurzati berrien mugak zehaztea, eraikinaren okupazio-eremua aldatuz.
–Ondoriozko lurzatietarako (1A-1 y 1A-2) proposatutako eraikigarritasuna birbanatzea; horien baturak ezin izanen du gainditu arau subsidiarioetan jatorrizko lurzatirako definitutakoa (690 m²).
–Etxebizita-erabilerako unitateen kopurua handitzea. Dentsitatea handitzea.
–Indarreko planeamenduak eraikinerako definitutako gehieneko lerrokadurak aldatzea.
Iragarkia 2024ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ean, baita udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta jarraian eransten da hirigintzako araudia; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin.
Otsagabian, 2024ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2418493