2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa Alde Zaharraren Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 12-DIC-24 (7/CU).
«Jendaurreko aldia igarota, hasiera batez onetsi ondoren Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian aldaketa puntual bat Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko irailaren 9ko erabaki baten bidez (2024ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 26a); ikusirik zer alegazio aurkeztu dituen Rafael Calderón Alonsok José Rived Domínguezen eta SM Urratsak Eraikitzea SLren ordezkari gisa, eta bat etorriz 2024ko azaroaren 13ko alegazio txostenarekin eta Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren 2024ko azaroaren 19ko txostenarekin,
ERABAKITZEN DA:
1. Onestea alegazioen txostena (2024ko azaroaren 13koa).
2. Behin betiko onestea "Iruñeko Alde Zaharraren Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren Aldaketa Puntuala-Testu bategina" dokumentua.
3. Igor bedi erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, Planeamenduaren Erregistroan sartzeko.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
5. Erabaki hau jakinaraztea alegatzaileei, eta, erabakiarekin batera, igortzea azaroaren 13ko alegazioen txostenaren kopia bat José Rived Domínguezi eta SM Urratsak Eraikitzea SLri.»
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
Iruñean, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2418356