16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Aldaketa, Zabalegiko Udal Planeko UE-2.2 eta UE-4.1 exekuzio unitateetan. Behin betiko onespena

2008ko urtarrilaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Noain Elortzibarko Udal Planeko Zabalegiko UE-2.2 eta UE-4.1 exekuzio unitateetan egindako aldaketa xehatuaren behin betiko onespena, Zabalegiko Kontzejuak eta Abel Bengoecheak sustatuta. Onetsitako hirigintzako araudia, aldiz, ez zen argitaratu.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintzako araudi hori, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2024ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2418453