1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
15E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, María Teresa Cilveti Zazpe andrea Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Administrazio Laguntzako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aipatu txostena eman du eta Osasun Departamentuaren adostasuna jaso da; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario María Teresa Cilveti Zazpe andrea Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Administrazio Laguntzako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2025eko urtarrilaren 8tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Langileria Bulegoari eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zerbitzuari.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 7an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2500364