16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

166/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea Tafallako udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko "Tafalla Polaris" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako.

1. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzeko eskaera.

2023ko abuztuaren 30ean, bete behar baitzen Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan ezarritakoa eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 122., 130., eta 143. artikuluetan (errege dekretuak energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta horniketa- jarduerak arautzen dituen) ezarritakoa, Naos Fotovoltaica SLk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emateko eta onura publikoa zehazki deklaratzeko eskaera aurkeztu zuen, "Tafalla Polaris" eguzki-instalazio fotovoltaikorako (2,195 MW-eko potentzia instalatukoa) eta haren ebakuazio azpiegituretarako, Tafallako udal mugartean.

2. Proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko izapideak, eta ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei kontsultak egitea.

Energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta horniketa- jarduerak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen lehenengoz, 30 egunez, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta onura publikoaren deklarazioak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, iragarki bat argitara emanez 2023ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ekoan, Diario de Navarra egunkarian, 2023ko urriaren 11n, eta Nafarroako Gobernuko Gobernu Irekiaren webgunean.

Ingurumen-inpaktuaren azterketaren dokumentuan akatsak atzeman zirenez, beharrezkotzat jo zen jendaurrean jartzea bigarrenez, iragarki bat argitaratuz 2024ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 25ekoan, Diario de Navarra egunkarian, 2024ko ekainaren 26an, eta Nafarroako Gobernuko Gobernu Irekiaren webgunean, lehen informazio publikoan jendaurrean jarritako informazioa zuzendu edo osatuta.

Horrekin batera, jendaurreko informazioaren bi izapideekin batera eta Energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta horniketa- jarduerak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 27. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei.

Separatak bidali ziren, halaber, erakunde publikoetara eta zerbitzu publikoak edo interes orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresetara, instalazioak haien kargupeko ondasun eta eskubideak ukitzen dituen zatiari dagokionez.

3. Jendaurreko informazioaren izapideen eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluan ezarritakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Naos Fotovoltaica SLri igorri zizkion jendaurreko informazioaren eta kontsulten bi izapideetan jasotako txostenak eta alegazioak.

Ondoren, Naos Fotovoltaica SL entitate sustatzaileak jaso ziren txostenen eta alegazioen erantzunak aurkeztu zituen.

4. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39.1 artikulua kontuan hartuta, Naos Fotovoltaica SLk ingurumen-ebaluazio arrunta hasteko eskaera aurkeztu zuen.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak eskaera hori igorri zuen Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Eraginaren Atalera.

5. Proiektuaren aurkako ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Biodibertsitatearen Zerbitzuak ondorioztatu du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura behar bezala bete dela.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du, ordea, "Tafalla Sol", "Tafalla Altair", "Tafalla Polux", "Tafalla Sargas" eta "Tafalla Polaris" eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta horien ebakuazio azpiegituren proiektuak bideraezinak direla ingurumenaren aldetik, proposatutako prebentzio neurriak, neurri zuzentzaileak eta konpentsatzaileak aplikatuta ere, arrazoi hauengatik: instalazioak ezartzeko behar diren lur mugimenduak, bereziki ipar-mendebaldean; ingurunearen sentsibilitate handia ingurumenaren ikuspuntutik; Juncaleko aintzirako KBEaren kontserbaziorako funtsezko elementuetako batzuen gaineko ukipena; eta "La Sarda" arreta bereziko paisaiaren gaineko inpaktua.

Aurrekoa ikusita, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 1112E/2024 Ebazpenaren bidez, Naos Fotovoltaica SLk sustatutako "Tafalla Polaris" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuaren aurkako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen.

6. Berme ekonomikoa itzultzeko eskaera.

2024ko azaroaren 4an, ingurumen-inpaktuaren adierazpena kontrakoa izan zenez, Naos Fotovoltaica SLk eskatu zuen "Tafalla Polaris" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren sarbide eta konexio baimenarekin lotutako berme ekonomikoa itzultzeko.

7. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea ukatzeko proposamena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren eta sustatzailearen atzera egiteko eskaera azterturik, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala bete dela, eta proposatzen du espedientea ebaztea aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea ukatuz.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Ukatzea aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena, bai eta onura publikoa zehazki deklaratzea ere, Tafallako udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko "Tafalla Polaris" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako (2,195 MW-eko potentzia instalatukoa) eta haren ebakuazio azpiegituretarako. Sustatzailea Naos Fotovoltaica SL da.

2. Diruzaintza Atalari proposatzea sarbide- eta konexio-prozedurari lotutako 87.800,00 euroko bermea itzul dezala; Naos Fotovoltaica SLk jarri zuen berme hori 2021eko irailaren 16an, eta 5020000366 CFNA 2021 (Av-NAV-0403) erregistro zenbakia du.

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Ebaluaziorako Atalera, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera, Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Naos Fotovoltaica SLri, Nedgia Navarra SAri, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Mairagako Mankomunitateari, Red Eléctrica de España SAUri, Enagás SAri, ADIFi, Telefónica de España SAri, Tafallako Ureztatzaileen Elkarteari, Sustrai Erakuntza Fundazioari, Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkarteari, Erriberako Ekologistak Martxan elkarteari, Luis Adolfo Ros Miñóni, Ander Urkiaga Ezcurrari, Iosu Urkiaga Ezcurrari, Gurelurri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei; eta ohartaraztea, halaber, ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau Tafallako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko abenduaren 10ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.

Iragarkiaren kodea: F2418106