16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARILLAS

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta lehenengo probaren data

Alkatearen 2024ko abenduaren 24ko ebazpen baten bidez, onetsi da behin betiko zerrenda honako deialdi honetarako: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, Barillasko Udalaren zerbitzukoa. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:

Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, honako hau ebatzi da, Alkatetzaren 2024ko abenduaren 24ko ebazpen baten bidez:

1.–Zuzenean onestea (baztertutako izangairik ez dagoenez) izangai onartuen behin betiko zerrenda honako deialdi honetarako: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, Barillasko Udalaren zerbitzukoa. Hona hemen:

–Onartuak:

ANTÓN SOTO, JAVIER

ANTÓN SOTO, SERGIO

ESPALLARGAS DEL AMO, ALBERTO

GARCÍA SEGURA, DANIEL

GONZÁLEZ GALINDO, ANTONIO

HEREDIA CANO, DIEGO

MACAYA LÓPEZ, JOSÉ EMILIO

MARTÍNEZ MUÑOZ, ALBERTO

OCHOA RODRIGO, VÍCTOR

OJER ARAMENDÍA, ROBERTO

PEÑA BAIGORRI, FRANCISCO JESÚS

PÉREZ SOLANA, SERGIO

ROMANO JIMÉNEZ, JOSÉ ANTONIO

SALCEDO PÉREZ, JOSÉ MANUEL

TOVAR GARCÍA, LUIS MIGUEL

–Baztertuak: inor ez.

2.–Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa izanen da heldu den 2025eko otsailaren 6an, ortzegunarekin, Barillasko Zentro Soziokulturalean, Malongo errepidea, 9:30ean.

3.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barillasen, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2418823