2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
Hiri-jarduketarako plan berezia, UCH-3 eremuan. Behin betiko onespena
2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 29an, UCH-3 eremurako hiri-jarduketa plan bereziaren hasierako onespenaren iragarkia. Javier Villamayor Ilarreguik sustatu du plan hori. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da Enerizko Arau Subsidiarioetan, UCH-3 eremuan, aldaketa puntuala egiteko hiri-jarduketa plan berezia. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Eneritzen, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2418504