1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Iñaki Goñi Urrizola jauna, Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Iñaki Goñi Urrizola jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Burutzan aritzeko azken eguna 2025eko urtarrilaren 7a izanen da.
2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 7an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2500178