16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

U3 sektoreko konpentsazio batzordea desegitea. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 13an, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1.–Onestea behin betiko desegitea Azkoiengo U3 sektoreko konpentsazio batzordea, bat etorriz konpentsazio batzordearen batzar orokorrak 2024ko abuztuaren 8an hartutako erabakiarekin, batzorde horren helburuak bete baitira.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei banan-banan jakinaraztea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2024ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Juan Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2418396