16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Patricia Arriazu Ruiz andrea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Osasun Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Patricia Arriazu Ruiz andrea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2025eko urtarrilaren 8an izanen ditu ondorioak, eta egun horixe izanen da burutzan aritzeko lehenbiziko eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, eta Kultura, Kirola eta Turismo Departamentuko eta Osasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 7an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2500115