2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Hiri-jarduketarako plan berezia Buñuelgo bizitegi-erabilera duen hiri-lurzoru finkatugabean (eraikigarritasuna handitzea), eta ingurumen txosten estrategikoaren onespena. Behin betiko onespena
Buñuelgo Udalak, 2024ko abenduaren 9an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Buñuelgo bizitegi-erabilera duen hiri-lurzoru finkatugabean (eraikigarritasuna handitzea), bai eta ingurumen txosten estrategikoa ere. Hori guztia, Buñuelgo Udalak sustatu du.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Buñuelen, 2024ko abenduaren 9an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2418249