2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Berraztertzeko errekurtsoa, dokumentazioa aurkezteko epeari buruzkoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barneko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez
Yolanda Garcia Alfarok berraztertzeko errekurtsoa jarri du Tafallako Udaleko Alkatetzaren 2024ko azaroaren 11ko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez ezartzen baita dokumentazioa aurkezteko epea irekitzea aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdia, 2024ko azaroaren 14an argitaratu zen.
Bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean, alegazioak egin ditzaten eta egoki iruditzen zaizkien agiri eta frogagiriak aurkez ditzaten. Halakoak aurkeztuko dira, hain zuzen, Tafallako Udalaren Erregistro Orokorrean (Nafarroako plaza 5), Erregistro Elektroniko Orokorrean, Tafallako Udalaren web-orriaren bidez (Egoitza Elektronikoa-Tafalla), edo aipatutako legearen 16. artikuluan jasotako bideetako bat erabiliz.
Jarri den errekurtsoaren kopia bat bidaltzeko eskatzen ahalko dute interesdunek, eskuratu nahi izanez gero. Lehen aipaturiko bideak erabiltzen ahal dira horretarako, eta eskabidean adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten hura bidaltzea.
Tafallan, 2025eko urtarrilaren 16an.–Tafallako Udaleko idazkaria, Nekane Agreda Arróniz.
Iragarkiaren kodea: L2500629