16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GARES

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Perkusioko irakaslea izendatzea

Amaitu da prozesua, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzekoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari, premiazko neurri batzuk ezartzen baititu enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdia onetsi zen Garesko Udaleko Musika Sustatzeko Patronatuko buruaren 2022ko azaroaren 15eko ebazpen baten bidez (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 28an), eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei, erabaki da:

Garesko Udaleko Musika Sustatzeko Patronatuko buruaren 2025eko urtarrilaren 8ko ebazpen baten bidez, honako hau ebazten da:

Lehenbizikoa.–Javier Eguizabal Garcia izendatzea Garesko Udaleko Musika Sustatzeko Patronatuaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, aldizkakoa, jardun dezan hutsik dagoen B mailako "perkusioko irakaslea" lanpostuan jarduteko lanaldi partzial/aldakorrean (plantilla organikoko zenbakia: 1-08).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 9an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko aldizkako langile lan-kontratudun finko izateko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2025eko urtarrilaren 8an.–Garesko Udaleko Musika Sustatzeko Patronatuko burua, Beatriz Ordoñez Ancin.

Iragarkiaren kodea: L2500340