1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
139E/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Begoña Ausejo Azpilicueta andrea, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Begoña Ausejo Azpilicueta andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua, berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko urtarrilaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2024ko abenduaren 30ean.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.
Iragarkiaren kodea: F2500342