2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ELORTZIBAR
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 16. eta 538. lurzatietan (Kale Berria 16). Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 16. eta 538. lurzatietan (Kale Berria 16, Noain), lerrokadurak aldatzeko. Xehetasun-azterketa hori Ainhoa Martinikorena Aranburuk eta Rubén de la Villa Franciscok sustatu dute, sustatzaileek berek idatzitako agiriaren arabera.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noain Elortzibarren, 2024ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2418608