2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Udal ordenantza, padbol pistaren erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2024ko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena padbol pistaren erabilera. Argitaratu zen 2024ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 22an.
Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantza behin betiko onetsi, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Orkoienen, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
UDAL ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA ORKOIENGO UDALAREN PADBOL PISTAREN ERABILERA
1. artikulua. Helburua.
Ordenantza honen helburua da arautzea Orkoiengo Udalaren padbol pistaren erabilera, azpiegitura honek ahalik eta zerbitzurik zabalena eta hoberena eman dezan.
2. artikulua. Erabilera.
a) Instalazioa, lehentasunez, padbolean aritzeko erabiliko da.
Ezin izanen da kirolik edo bestelako jarduerarik egin baldin erabiltzen badira instalazioa andeatzen, zikintzen edo hondatzen duten elementuak.
b) Udalak erabateko lehentasuna izango du azpiegitura erabiltzeko, dela Udal Kirol Eskoletarako, dela ikastaroak egiteko edo erakustaldiak antolatzeko.
c) Orkoiengo bizilagunek izanen dute azpiegitura erabiltzeko lehentasuna.
d) Pista erabili ahal izateko, giltza eskatu beharko da Mendikur kirolgunean, sarrerako mostradorean. 10 euroko fidantza utziko da. Giltza itzulitakoan itzuliko da fidantza. Pista, gehienez ere, 90 minutuz erabil daiteke.
e) Hauxe izanen da pista erabiltzeko ordutegia:
- Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 21:00etara.
- Igandeetan, 10:00etatik 13:00etara.
f) Udalak baimendu dezake padbol pista erabiltzea, lagapen edo alokairu bidez, eta aldez aurretik egoki den eskaera tramitatuta (Udalean eskabidea aurkeztuz), txapelketa partikularrak eta abar egiteko; betiere, baimendutako pertsonak edo erakundeak hartu beharko du sor daitezkeen kalteen erantzukizuna.
Kasu horietan, orduko 12,00 euroko alokairua ordaindu beharko da eskuarki.
Udalaren padbol pista noiz erabiliko den, 7 egun lehenago aurkeztu beharko da padbol pista erabiltzeko eskabidea (hain zuzen ere atal honetan aipatzen dena).
Udalak doan laga dezake padbol pistaren erabilera, elkartasunezko edo ororen intereseko ekimenak edo jarduerak gauzatzeko, dagokion eskaera izapidetu ondotik betiere.
g) Orkoiengo Udalak kartel bat jarriko du padbol pistan, funtzionamendu eta erabilera arau oinarrizkoekin. Erabiltzaileek onartu behar dituzte.
3. artikulua. Datuen babesa.
Orkoiengo Udala izanen da pistaren erreserba eta erabileraren ondorioz biltzen diren datuen tratamenduaren arduraduna. Datuen tratamenduaren helburua da erabiltzaileak eta erreserbak kontrolatzea eta alokairua kobratzea. Datuen titularrek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk baliatzeko ere. Informazio gehigarria hemen: udalaren webgunea eta datuen babeserako arduradunaren posta elektronikoa: delegadoprotecciondatos@orkoien.com.
Iragarkiaren kodea: L2417869