2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Amaitu da hautapen-prozesua honako deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (deialdia 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an). Atarrabiako Udaleko alkateak, honako ebazpen hauek eman ditu: abenduaren 12ko 1420 Ebazpena; abenduaren 18ko 1457 Ebazpena, akats zuzenketei buruzkoa; 2024ko abenduaren 18ko 1459 Ebazpena, izendapen osagarriei buruzkoa. Hortaz, honako hau ebatzi du:
1. Atarrabiako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea jarraian aipatzen diren pertsonak, eta adierazitako lanpostu hutsak esleitzea:
PLAZA | LANPOSTUA | MAILA | LANALDIA | DESTINOA | IZENDATUTAKO IZANGAIA |
06-03-02/03 | Garbitzailea | E | Partziala (erdia) | Ikastetxeak | Lostado Sola; M.ª Teresa (borondatezko eszedentzia) |
06-03-02/03 | Garbitzailea | E | Partziala (erdia) | Ikastetxeak | García Hernando; Beatriz (borondatezko eszedentzia) Izendapen osagarriaren zain |
06-03-02/10 | Garbitzailea | E | Partziala (erdia) | Ikastetxeak | Seminario Apestegui; Luisa Fernanda |
03-08-01/01 | Zerbitzu anitzetako ofiziala | C | Osoa | Obrak eta Zerbitzuak | Zuñiga Pérez de Urabain; Ganix |
05-02-01/08 | Haur-hezitzailea | C | Osoa | Amalur haur-eskola | Campion Gaston; Edurne |
03-05-02/01 | Kale-garbiketako gidaria | D | Partziala (asteburuak eta jaiegunak) | Obrak eta Zerbitzuak | Igarreta Martínez, Angel Maria |
10-08-01/01 | Administrari-ofiziala (Idazkaritza eta Hirigintza) | C | Osoa | Bulegoak | Erbiti Irisarri; Leire |
2. Ezartzea izendatutako izangaiek abenduaren 20an jabetu beharko dutela lanpostuaz.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Atarrabiako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan ere (www.villava.es).
Atarrabian, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2500543