16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

80/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren apirilaren 30eko 28/2024 Foru Agindua, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Ondoren, abuztuaren 30eko 64/2023 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, zuzendaritza nagusien mailan.

Urriaren 11ko 217/2023 Foru Dekretuaren bidez, Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoa sortu zen, eta haren estatutuak onetsi ziren; azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen mailaraino.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak apirilaren 30ean emandako 28/2024 Foru Aginduaren bidez, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen da bulegoen mailan.

Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak proposatu du bere egitura hein batean aldatzea bulegoen mailan. Proposatzen da Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko Kudeaketa Juridikoaren Bulegoa kentzea (Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzuko Koordinazio eta Araugintza Atalari atxikia dago), eta Administrazio Laguntzako Bulegoa sortzea, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Atalari atxikita.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 34.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren apirilaren 30eko 28/2024 Foru Agindua, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan ezartzen duena.

Aldatzen da Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emandako apirilaren 30eko 28/2024 Foru Agindua, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan ezartzen duena, puntu hauetan:

Bat.–Kentzen da Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko Kudeaketa Juridikoaren Bulegoa, 2. artikuluko a) letran ezarrita dagoena (Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzuko Koordinazio eta Araugintza Atalari atxikia).

Bi.–d) letra gehitzen zaio 2. artikuluari. Testu hau izanen du:

d) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren menpe:

–Administrazio Laguntzako Bulegoa, Kudeaketa Administratiboaren Atalari atxikia.

Hiru.–8. artikulua kentzen da.

Lau.–4. atala gehitzen zaio II. kapituluari. Testu hau izanen du:

4. atala.–Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.

Bosgarrena.–13 bis artikulu berri bat gehitzen da, II. kapituluko 4. atalaren barruan. Testu hau izanen du:

13 bis artikulua. Administrazio Laguntzako Bulegoa.

Administrazio Laguntzako Bulegoak, Kudeaketa Administratiboaren Atalari atxikita dagoenak, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Espedienteen artxiboa antolatzea eta kontrolatzea.

b) Epaitegi eta auzitegietako jakinarazpenak kontrolatzea eta banatzea.

c) Aholkularitza Juridikoko liburutegiko liburuak katalogatzea.

d) Zerbitzuko administrazio-langileen eginkizunak koordinatzea.

e) Atalaren berezko eginkizunetan laguntzea.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2024ko abenduaren 17an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2418440