16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

41/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Oftalmologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 104 lanpostutan gehienez sartzeko oposizio-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Oftalmologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostua dago. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 5eko 582E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 5ean.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko azaroaren 28an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Oftalmologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

FERREIRO LOPEZ, JUAN

GUTIÉRREZ VÁSQUEZ, JAVIER ALBERTO

IDOATE DOMENCH, ALICIA IRANZU

MARTINEZ RINCON, TERESA

GÓMEZ RIVERA, SUSANA

PINO LOPEZ, LUIS MATEO

GONZALEZ DE LOS MARTIRES, PABLO

MONTES RODRIGUEZ, PAULA

LÓPEZ ARBUÉS, SANTIAGO

GIRALDO AGUDELO, LUISA FERNANDA

2. Lanpostu hutsak adjudikatzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta García Orcoyen Ospitaleko langileria zuzendaritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

I

FERREIRO LOPEZ, JUAN

60922

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

GUTIÉRREZ VÁSQUEZ, JAVIER ALBERTO

64144

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

IDOATE DOMENCH, ALICIA IRANZU

68576

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

MARTINEZ RINCON, TERESA

62768

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

GÓMEZ RIVERA, SUSANA

64897

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

PINO LOPEZ, LUIS MATEO

70646

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

GONZALEZ DE LOS MARTIRES, PABLO

60632

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

MONTES RODRIGUEZ, PAULA

64402

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

LÓPEZ ARBUÉS, SANTIAGO

62647

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

I

GIRALDO AGUDELO, LUISA FERNANDA

69855

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Iragarkiaren kodea: F2500199