2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Hiri-jarduketarako plan berezia Erasoko 6. poligonoko 3021. lurzatian. Behin betiko onespena
Imozko Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Erasoko 6. poligonoko 3021. lurzatirako hiri-jarduketarako plan berezia, M.ª Carmen Lomillos Garcíak sustatu duena lurzati horretan eraiki beharreko etxebizitzen kopurua handitzeko helburuarekin.
Dokumentu hori hasiera batez onetsi zen 2024ko urriaren 3an egindako bilkuran, eta 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an. Ez da alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko argitaratu behar da.
Imotzen, 2024ko abenduaren 16an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2418290