2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VILLATUERTA
Deialdia, lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena
Alkatearen 2022ko urriaren 31ko 162/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren honako deialdi hau eta haren oinarriak: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostu hutsa eta administrari laguntzailearen lanaldi erdiko lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).
Alkatearen 2024ko otsailaren 7ko 21. Ebazpenaren bidez, onartuen behin betiko zerrendak onetsi ziren, eta udalaren webgunean sortutako deialdiaren fitxan argitaratu ziren.
Lehiaketa amaituta, zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostu hutsari dagokionez, izendapen proposamena argitaratu zen.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, alkatearen 2024ko urriaren 3ko 105/2024 Ebazpenaren bidez, Alfonso Javier Rived Cristóbal izendatu zen Villatuertako Udaleko funtzionario, D mailako zerbitzu anitzetako udal enplegatu gisa, eta udaleko plantilla organikoan dagoen lanpostua esleitu zitzaion.
Kontuan harturik ezen lanpostuaren jabetzea formazko hutsa izan zela, lanpostuan batere aritu gabe, izendaturiko funtzionarioari borondatezko eszedentzia onartu baitzitzaion, 2024/10/28tik aitzin urtebetez gutxienez; ahalegina egin zen hutsik geratu den lanpostua betetzeko merezimenduak ebaluatzeko ondo-ondotik datorren izangaiarekin, zeinak ez zuen aurkeztu dokumentazioa ezarritako epean.
Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, lanpostua Miguel Ángel Soto San Juani dagokionez, 10 egun balioduneko epea ireki zen, udal honetako atariko deialdiaren web fitxan argitaratzen denetik hasita, proposaturiko izangaiak deialdiaren 10.2 oinarrian zerrendatutako agiriak aurkezteko. Izangaiak beharrezko dokumentazioa epean aurkeztu zuen.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaik deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.
Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Miguel Ángel Soto San Juan izendatzea Villatuertako Udaleko funtzionario, D mailako zerbitzu anitzetako udal enplegatu gisa, eta udaleko plantilla organikoan dagoen lanpostua esleitzea.
2. Izendatutakoak lanpostuaz jabetu beharko du iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bortz egunean.
Villatuertan, 2025eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2500434