16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1180E/2024 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ingurumen-inpaktuaren adierazpen aldeoa egiten da proiektu honetarako: "Caparrosoko haize-parkea berrindartzea", Eólica Caparroso SLUk sustatua Caparrosoko udal-mugartean. (1068-4-CE).

Proiektuaren ezaugarriak direla eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren barnean sartzen da. Aipatu arauak 7.1 artikuluan ezartzen du I. eranskinean sartutako proiektuei ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta eginen zaiela.

1. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozeduraren garapena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskaera.

1.1. Jendaurreko informazioa eta ukituriko administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta egitea.

Nafarroako haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Industriaren Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen Caparrosoko haize-parkea berrindartzeko proiektua eta beraren ingurumen-inpaktuaren azterlana, hain zuzen ere Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 2024ko otsailaren 8ko zenbakian (29. zk.), eta txostena eskatu zitzaien ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei.

Ebazpen honen I. eranskinean labur aipatzen da zer administrazio publikori eta zer entitateri egin zitzaien kontsulta, eta zer alegazio jaso ziren.

1.2. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera.

2024ko ekainaren 05ean Eólica Caparroso SLUk Caparrosoko haize-parkea berrindartzeko proiektu tekniko administratiboa eta beraren ingurumen-inpaktuaren azterketa aurkeztu zizkion Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskatu zion. 2024ko ekainaren 19an organo substantiboak dokumentazio guztia helarazi zion ingurumen-organoari.

Orain arte bildutako informazioarekin ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egin da.

2. Proiektuaren laburpena.

–Caparrosoko haize-parkea berrindartzea.

Caparrosoko haize-parkea 2001ean paratu zen abian. 700 kW-ko 43 haize-sorgailu ezarri ziren; haize-sorgailuak 45 metrokoak ziren eta 48 metroko errotorea zuten. Potentzia 30,1 MW-koa zen guztira. 2007an haize-parkea aldatu zen: 2 haize-sorgailu kendu ziren eta 1.600 kW-ko bat paratu zen. Ondorioz, parkeko potentzia 30,3 MW-koa zen eta 42 haize-sorgailu zeuden.

Harrezkero 23 urte iragan dira eta laster haize-sorgailuen bizitza baliagarria bukatuko da. Horregatik, haize-parkea berrindartu nahi dute haize-sorgailu zaharrak kendu eta efizientzia handiagoko berriak jarrita.

Berrindartu ondoren Caparrosoko haize-parkeak 34,2 MW-ko potentzia edukiko du; 5,7 MW-ko 6 haize-sorgailu egonen dira. Jardunean hasten denean, haize-sorgailuen potentzia mugatuko da, egungo jasotze-ahalmena (30,3 MW) ez gainditzeko.

Parkea berrindartzeko proiektuaren barruan honako hauek kenduko dira: 700 kW-ko 41 ECO-48 haize-sorgailu, 48 metroko diametroko errotorea dutenak; 1.600 kW-ko ECO-802 haize-sorgailu bat, 80 metroko diametroko errotorea duena.

Haize-sorgailu berriak 120 metroko altuera edukiko dute abatzeraino, eta errotorearen diametroa 163 metrokoa izanen da.

Administrazio publikoei kontsultak egiteko fasean egindako aldaketa txikien ondorioz Caparrosoko haize-parkea berrindartzeko hautatu den proiektuan 6 haize-sorgailu ezarriko dira toki hauetan:

UTM ETRS89, 30. EREMUA

HAIZE-SORGAILUAREN ZK.

X [m]

Y [m]

CAP-01

611.970,86

4.684.916,94

CAP-02

611.898,85

4.684.201,19

CAP-03

612.601,00

4.684.562,00

CAP-04

613.193,00

4.684.152,00

CAP-05

613.946,66

4.682.983,41

CAP-06

614.513,73

4.683.303,37

Caparrosoko haize-parkea berrindartzeko proiektua Erreferentziako Koordenatu Sistema (CRS) ETRS 1989/UTM Zone 30N.

Haize-parkea berrindartzeko proiektuko jarduketetan egungo parkean dauden zangak eta bideak erabiliko dira, teknikoki bideragarria izanez gero. Dauden bideak zabaltzeko eta berriak egiteko honako zabalera hauek ezartzen dira: 6 metro eremu zuzenetan eta 7,5 metro eremu kurboetan.

Sarbidea egungoa izanen da, N-121 errepideko 61+240 kilometro-puntuan hasten dena, haize-sorgailuetara eta azpiestazio elektrikora iristen den pista asfaltatua.

–Haize-parkean sortzen den energia kanporatzeko azpiegitura.

Haize-sorgailu berriak jarri ondoren parkean sortzen den energia kanporatzeko Caparrosoko haize-parkeko azpiestazio eta garraio-linea erabiliko dira. Linea erdi-tentsiokoa izanen da, 30 kV-koa, eta Caparrosoko TAEra konektatuko da. TAEa egokitzeko egin beharko diren aldaketek ez dute eraginik edukiko ingurumenean.

Hasierako dokumentuan agertzen ez bada ere, administrazio publikoei kontsultak egiteko fasean ingurumen-organoak linea horren ebaluazioa sartzeko eskatu zuen, nahiz eta funtzionamenduan egon, hegaztiak goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriei buruz indarrean dagoen araudira egokitzeko, beste helburu batzuen artean.

Neurketarako dorre meteorologiko autosostengatzaile iraunkor bat instalatuko da, 118 m-ko garaierakoa, zeina ainguraturik egonen baita gutxi gorabehera neurri hauetakoak izanen diren zimenduetan: 10,4 x 10,4 x 0,5 m; koordenatuak: X: 611.601-Y: 4.684.338 (ETRS89, 30N eremua).

3. Azterketa teknikoa.

a) Aukeren azterketa.

Proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketak (hemendik aurrera IIA) bi baldintza ezartzen ditu aukeren artean hautatzeko: konexio-puntuaren kokapena eta dauden azpiegiturak erabiltzea, batez ere bideak eta energia kanporatzeko azpiegitura. Horren arabera, 0 aukera alde batera utzi da, badaudelako ingurumen-eragin onargarriko aukera bideragarriak.

Beste alde batetik, haize-parkea beste leku batean jartzeko aukera aztertu da eta alde batera utzi da, ez baitago horretarako erabiltzen ahal den eremurik. Beraz, egungo parke berrindartzearen alde egin da.

Parkea berrindartzea aukera baliagarri bakarra dela finkatuta, sustatzaileak haize-sorgailuen teknika desberdinetan oinarritutako alternatibak aztertu ditu, 0 aukera alde batera utzi ondoren. Bietan ere gaur egun energia ateratzeko erabiltzen den linea aprobetxatzen da, Caparrosoko TAEn eragin txikiko aldaketa batzuk eginda.

Laburbilduta, lehen aukeran 5,7 MW-ko 6 haize-sorgailu daude eta bigarrenean 3 MW-ko 12 haize-sorgailu.

Zero aukera alde batera utzita, sustatzaileak aurkeztu dituen haize-sorgailuen teknologien eta haien afekzioen aukerak aztertu dira eta erabaki da hoberena 1. aukera dela (5,7 MW-ko 6 haize-sorgailu). Horixe da ebazpen honen proiektuaren laburpenaren atalean zehazten den haize-parkearen konfigurazioa.

b) Proiektuaren eragin nagusien analisia.

IIAn detektatutako eragin nagusiak eraikuntza fasekoak dira, eta aireak, lurzoruak eta hidrologiak jasanen dituzte. Nolanahi ere, eraikuntza fasean eraginik handienak animaliek eta paisaiak jasanen dituzte, lanek luze joko dutelako.

–Airearen kalitatea, zaratak, itzal-efektua eta argi-kutsadura. Eraikuntza fasean solido eta gasak isuriko dira atmosferara obra zibilaren ondorioz. IIAk hainbat prebentzio-neurri aurreikusten ditu ondorioak arintzeko, eta txikitzat jotzen du hondar eragina. Sustatzailearen arabera, neurriak ezarri ondoren eragin bakarrak kutsadura akustikoa eta argi-kutsadura baino ez dira izanen, eta bateragarritzat jo ditu. IIAren arabera: "haize-sorgailuen zaraten maila haizearen zaraten maila aldakorraren gainetik ibiliko da (haizearen zarata-maila 5 dBA ingurukoa izaten da haren abiadura 5 - 8 m/s artekoa denean eta ia ez entzuteko modukoa abiadura 12 m/s-tik gorakoa denean. Zarata desagertu egiten da 400 metrora".

Argi-kutsadurari dagokionez, sustatzailearen arabera, haize-sorgailuak sistema dual baten bidez balizatuko dira: egunez eta ilunabarrean argiaren batez besteko intentsitatea A izanen da eta gauez C; gainera, dorrean B motako intentsitate baxuko argiak paratuko dira.

–Lurzorua. Parkeko eraikuntza elementuek 67.392 m²-ko lurzorua okupatzea aurreikusten da, aldi baterako okupazioak barne. Okupazioaz gain, honako eragin hauek detektatu dira eraikuntza fasean, neurriak aplikatu aurretik: higadura-arriskua lur mugimenduen ondorioz, eta lurzoruak trinkotzea eta haien kalitatea aldatzea makinen joan-etorrien eta balizko isurketen ondorioz. IIAren arabera, obraren ingurumen-zuzendaritzaren zaintzapean zenbait prebentzio-neurri eta neurri zuzentzaile ezarriz gero, higaduraren eta lurren trinkotzearen hondar eragina ez da izanen handia, eta bateragarria izanen da lurzoruaren galerarako eta gertatzen ahal diren isurketetarako.

Eraikuntza fasean bi landa poligonal sortuko dira; azalera, gutxi gorabehera: 100 x 100 m eta 200 x 200 m. Hain zuzen ere, haize-parkeko sarbide nagusiaren ondoko laborantza-sailak okupatuko dira aldi batez eta honetarako erabiliko dira: haize-sorgailuen elementu handiak, obra zibileko materiala eta material elektrikoa edukitzeko, obra zibileko makinak aparkatzeko eta langileak egoteko (obra-etxolak).

–Hidrologia. Eraginik handiena bide berriak egiteko lanek edukiko dute. Hala ere, alde horretan ez dago ur-laster iraunkorrik, eta bigarren mailakoak obra-eremutik urrun daude. Prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak aplikatu ondoko hondar eragina txikitzat jotzen da.

–Europar Batasunaren intereseko habitatak, flora eta landaredia. Proiektuaren arabera, haize-sorgailuak gaur egun lehorreko laborantza-sailak dauden eremu batean eraikiko dira. CAP-01, CAP-03 eta CAP-04 haize-sorgailuak Batasunaren intereseko habitat (BIH) batetik hurbil daude, baina ez dago zuzeneko okupazioaren ondoriozko afekziorik. Hasieran, CAP-03 eta CAP-04 haize-sorgailuak BIHaren mugaren ondoan jartzeko ziren, baina dokumentu bateratuan mugatik urrundu ziren, Ingurumen Ebaluaziorako Atalaren txostena aintzat hartu eta gero. Prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak ezarri ondoren, aztertu diren parametro guztien arabera landaretzak, animaliek eta Batasunaren intereseko habitatek ez dute eraginik jasanen edo eragin txikia jasanen dute.

–Fauna. IIAn egungo haize-parkean 2012 - 2023 aldian izan diren heriotzak aztertu dira: urtean hildako hegaztiak eta urtean hildako kiropteroak. Proiektuaren helburua dagoeneko jardunean ari den haize-parke bat berrindartzea denez, sustatzaileak aurkeztu duen IIAn zenbait afekzio aztertzen dira, kontuan hartuta 42 haize-sorgailuren ordez 6 jarriko direla: hesi-efektua, habitata narriatzea edo suntsitzea eta heriotzak. Esaterako, gaur egun ekortze-azaleren arteko distantziak 25 - 75 metro artekoak dira; proiektuaren arabera, 280 - 340 metro artekoak izanen dira. Lurzoru libretik dagoen distantzia ere nahiko aldatuko da: gaur egun 21 metro, proiektua bukatu ondoren 40 metro inguru.

Eraikuntza fasean, obra zibilaren ondorioz habitatak suntsitu, aldatu eta banatzeagatik faunari eragin diezaioketen kalteak detektatu dira. Eta horrez gain, harrapatzeek eragindako heriotzak eta portaera jarraibideak eta parametro demografikoak aldatzea, gizakien presentziak eta ibilgailuen eta makinen joan-etorriek ukitutako zaratagatik eta eragozpenengatik.

Ustiapen fasean, eragin nagusia hegaztiak haize-sorgailuekin eta energia ateratzeko aireko linearekin talka egitearen ondorioz hiltzeko arriskua da.

Analisian zenbait espezie hautatu eta sailkatu dira (xede-espezieak), eta non bizi diren eta lanek nola eragiten ahal dieten aztertu zen. 19 xede-espezietako 1.615 ale ikusi ziren haize-sorgailuen gainetik edo inguruetan hegaka.

Kopuruei dagokienez, eta intzidentzia-datuak aztertuta, ikusi ziren xede-espezieetako aleen erdiak baino gehiago sai arreak izan ziren. Horrez gainera, espezie hauetako ale asko ikusi ziren: Buteo buteo, Circus aeruginosus, Falco tinnunculus, Milvus migrans, Milvus milvus, Ciconia ciconia eta Grus grus.

Martxan dauden haize parkeen ingurumen jarraipenean lortutako hilkortasun datuak islatzen ditu IEAk. Parke horiek aurreikusitako proiektutik 20 km-ko erradioan daude. Azterketa-aldian 1.445 hegazti hil dira aztertutako sei haize-parkeetan. Ikusi diren hiru hegaztitik bat sai arrea izan da: 486 ikustaldi.

Nahiz eta inpaktuaren guztirako balorazioa izan bateragarria dela, IIAn zehazten denez, espezie bakoitzerako zenbait aldagarri aztertu dira eta kontuan hartu dira 2012 - 2022 aldiko heriotzak, eta horren guztiaren arabera Caparrosoko haize-parkea berrindartzeak ez du izanen kontuan hartzeko moduko eraginik honako espezie hauetan, besteak beste: Bonelli arranoa, mirotz urdin, mirotz zuria, sai zuria, miru gorria, miru beltza, zapelatz liztorjalea, gabiraia, aztore arrunta, zuhaitz-belatza, belatz handia, ganga azpizuria, ortega ganga, amiamoko beltza, koartza hauskara, koartza gorria, koartzatxo handi, basahatea, murgilari arrunta, paita arrunta, kopetazuri arrunta, murgil handia, txilinporta, kuliska txikia eta kuliska handia.

Beste alde batetik, espezie hauetan eragin bateragarria edukiko du: arrano beltza, arrano txikia, zapelatz arrunta, arrano sugezalea, belatz gorria, kurrillo arrunta, amiamoko zuria, hegabera eta ubarroi handia. Azkenik, bi espezieren gaineko inpaktua moderatua izanen da: sai arrea eta zingira-mirotza.

Saguzarrak direla eta, haize-parkea egonen den eremuan ez da aurkitu haien aterpe potentzialik; nolanahi ere, 2 km-ko ingurunean aldi baterako aterpe izan daitezkeen 14 erakin daude. Gainera, aterpe modura erabiltzen ahal dituzten zuloak dauden zona handiak aurkitu dira. 2 km-ko ingurunetik kanpo, Aragoi ibairen ertzetako basoetan saguzarrentzako egokia den habitata dago. Parketik hurbil, baina beraren poligonotik kanpo, kiropteroentzat garrantzitsuak dauden 12 urmael daude (batzuk aldi baterakoak eta beste batzuk iraunkorrak).

Egin den jarraipenean 12 espezietako 1.373 saguzar ikusi dira. Hauexek dira gehien ikusi diren espezieak: pipistrelo mediterranearra (Pipistrellus pygmaeus) (% 34,6), pipistrelo arrunta (Pipistrellus pipistrellus) (% 24) eta Kuhl pipistreloa (Pipistrellus kuhli) (% 8). IIAn honako neurri zuzentzaile hau proposatzen da: haize-sorgailuak gelditzea saguzarrak gehien ibiltzen diren ordu-tarteetan, heriotzek atalase batzuk gaindituz gero, haizearen abiadura 6 km/h-ra iristen ez denean, eguzki-sarreratik egunsentira arte, abuztuaren 15etik irailaren 30era bitartean.

Kiropteroek haize-sorgailuekin talka egiteagatik edota barotraumagatik izaten dituzten heriotzen hondar eragina bateragarria da.

–Naturagune babestuak eta Natura 2000 Sareko eremu babestuak. 92/43/EEE Zuzentarauaren 6. artikulua honen bitartez egokitu zen Espainiako ordenamendu juridikora: Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 46. artikulua. Artikulu hori, era berean, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35.1 artikuluan garatzen da, planak, programak eta proiektuak Natura 2000 Sareko espazioen espezie, habitat eta kontserbazio helburuetan izanen dituzten ondorioen ebaluazio egokia egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzeari dagokionez.

Ebaluatutako proiektua Nafarroako Naturagune Babestuen Sarearen eta Natura 2000 Sareko eremu babestuen mugetatik kanpo dago.

Jendaurrean jarritako IIAren apartatu batean Natura 2000 Sarearen gaineko eragina aztertzen da. Hurbilen dagoen Natura 2000 Sareko eremu babestua Errege Bardea KBE da (CA-02 haize-sorgailutik 657 metrora dago). Hurbilen dauden naturagune babestuak honako hauek dira: Sotos de Lobera eta El Sotilloko natura-erreserba (4,03 km), Badina Escudera lekune naturala (5,62 km) eta Errege Bardeako parke naturala (1,49 km).

Azterlanean legez babestuta dauden eremu horietako espezie eta habitat nagusiak zehazten dira. Hala ere, sustatzailearen ustez, inbentarioa eginda eta faunaren azterketaren emaitzak ikusirik, eta kontuan edukita haize-sorgailuen kopurua 42tik 6ra murriztuko dela, haize-parkearen eragina ez da handia izanen, ez naturaguneen sarean, ez haien arteko lurralde-loturetan.

–Mendi publikoak eta kultura ondarea. Haize-parkea berrindartzeko proiektuaren eremuan ez dago haren eragina jasanen duen onura publikoko mendirik. Hurbilen dagoen kultura-intereseko ondasuna Martzillako gaztelua da (7,7 kilometro CAP-01 haize-sorgailutik). IIA bateratuaren VIII. eranskinean aztertzen da nolako eragina edukiko duen haize-parkeak ondare historikoa eta kulturalean, ondare arkeologikoan eta ondare etnografikoan. Bertan Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak maiatzaren 30eko 126/2023 Ebazpenaren bidez presako esku-hartze arkeologikoa egiteko emandako baimenaren ondoren egindako txostena aurkezten da.

Txosten horren arabera, parkeak ez du izanen eragin arkeologikorik, eta ez da aplikatu behar inolako neurri zuzentzailerik.

–Proiektuaren kalteberatasunaren ondoriozko ingurumen-ondorioen analisia. IIAren 9. kapituluan eta beraren eranskinean proiektuaren kalteberatasunaren analisia egiten da. Bertan zehazten denaren arabera, proiektuaren kalteberatasunaren ondorioz ez dago arriskurik ezbehar larririk gertatzeko, ez eta hondamendirik gertatzeko ere, eta gertatuz gero, haien ondoriozko kalteak ez lirateke handiak izanen.

–Ondorio sinergikoak eta metagarriak. Ondorio sinergikoak eta metagarriak direla eta, IIAren eranskin batean eraikuntza faseko eta jardun faseko zenbait faktore aztertu dira. Helburua izan da zehaztea ondorio sinergiko eta metagarririk izanen den ala ez beste haize-parke batzuekin eta dagoeneko ari diren edo baimenduta dauden azpiegitura nagusiekin batera. Izan litezkeen eraginak zenbait distantzia aintzat hartuta aztertu dira, faktoreka xehatuta. Faunaren gaineko ondorioak aztertzeko, kontuan hartu dira proiekturik 10 km-ko itzulinguruan dauden proiektuak eta azpiegiturak. Heriotzei buruzko azterketa egiteko, 15 km-ko itzulingurua hartu da kontuan. Ondorioztatu da badaudela zenbait eragin sinergiko edota metagarri, baina bateragarritzat jo dira. Eragin bateragarri horiek hauetan izanen dira batik bat: landaretzan (galdu eta aldatu), eraikuntza-fasean; faunan, eraikuntza-fasean eta jardun-fasean; paisaian, jardun-fasean.

–Egungo haize-parkea eraisteko plana. IIAren VI. eranskinean egungo haize-parkea eraisteko plana zehazten da. Horren arabera, haize-sorgailuak eraitsiko dira, zimenduak eta plataformak lehengoratuko dira, bideak lehengoratuko dira eta eraitsitako kableak eta materialak eramanen dira. Gainera, egungo neurketa-dorrea kenduko da. Lan horiek egin ondoren ingurumena lehengoratzeko plana aplikatzea aurreikusten da, eraitsitako elementuak egon diren eremuak lehengo erabilerara itzul daitezen eta lehen bezala uzteko eta landaretza hazteko lanak egiteko.

–Energia ateratzeko linea. Ingurumen Ebaluaziorako Atalak egindako txostena aintzat edukita, IIA bateratuan energia ateratzeko linea aztertu da, aurrekoan, izapidetzearen hasieran aurkeztuan, ageri ez zena. Informazio hori ingurumen-inpaktuaren azterketan zehar azaldu da eta eranskin batean biltzen da.

Hegaztiak goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriak ezarri zituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuaren eraginpeko eremuak oinarritzat hartuta, azterlanean planteatzen da tentsio-elementuen arteko loturak isolatzea eta babestutako eremuetan dauden lotura-euskarrietako grapetan isolamenduko karpetak jartzea. Horrez gainera, planteatzen da Ebro ibaiaren gurutzagunean dauden eroaleak balizatzea.

4. Proposamena.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Ingurumen Ebaluaziorako Atalak proiektuak ingurumenean edukiko duen eraginaren azterketa teknikoa egin du eta ondorioztatu du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura behar bezala egin dela; gainera, esan du ados dagoela hautatutako aukerarekin. Horrenbestez, ingurumenaren aldetik proiektua bideragarria da, eta horregatik proposatzen da ingurumen-inpaktuaren adierazpena aldekoa izatea; horrez gainera, Caparrosoko haize-parkea berrindartzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketan ezartzen diren prebentzio-neurriak, neurri zuzentzaileak, ingurumena zaintzeko neurriak eta gainerako baldintza guztiak bete beharko dira, bai eta ebazpen honetan ezartzen diren baldintzak ere.

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskumenak erabiliz (honako hauek ematen dizkidatenak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretuak), honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu honen aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten da: "Caparrosoko haize-parkea berrindartzea", Eólica Caparroso SLUk sustatua Caparrosoko udal-mugartean.

2. Jarduera egiteko, jarraitu beharko zaie idazpuruan azaltzen den espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoan jasotako baldintzei, eta baldintza hauei ere bai:

I) Lurzorua, lurpea eta geodibertsitatea.

–Exekuzio proiektuan, malda txikieneko eta lur mugimendu txikieneko eremuetan diseinatu behar dira haize-sorgailuen, muntaketa plataformen eta bideen maniobra eremuen kokapenak.

II) Europar Batasunaren intereseko flora, landaretza eta habitatak:

–Lanak hasi baino lehen landaretza naturala dagoen eremuak balizatuko dira. Eremu horiek zaindu egin beharko dira, batez ere eraitsiko diren haize-sorgailuak dauden tokiak. Arreta berezia jarri beharko da landaretza naturaletik gertu dauden haize-sorgailuak eraisten direnean: A01.04, A01.6, A01.7, A3.10, A4.01, A4.02, A4.10, A4.011, A5.01 eta A5.05.

–Bideen eta zangen diseinuan eta eraikuntzan lehentasuna emanen zaio lehendik dauden azpiegituren bidezko trazadurari. Lehentasunez, zangak bide edo alorretan eginen dira, eta ez landaretza naturalean zehar. Lehentasunez, materialak pilatzeko eremuak eta makineria parkeak nekazaritza eremuetan, landaretzarik ez dagoen eremuetan edo parkeak edo bideek eragina izanen duten eremuetan kokatuko dira, inguruan dauden landaretza naturalari edo habitat naturalei kalte gehiago ez egiteko.

–Lanak kontu handiarekin eginen dira, inolaz ere ez ukitzeko haize-parkearen iparreko mendi-hegalak, Batasunaren intereseko habitatak baitaude bertan. Horregatik, landaretza naturaleko eremu horiek lanak hasi baino lehen balizatu beharko dira (lanek kalterik ez egiteko behar bezain lehenago).

III) Fauna.

–Berrindartutako Caparrosoko haize-parkeko haize-sorgailuetan hegaztiak detektatzeko sistema automatikoa jarri beharko da. Sistema horiek gauza izan behar dute talkak saihesteko, haize-sorgailuak berehala geldituta edo hegaztiak uxatuta. Gailu eraginkorrenak 3Dko zaintza-sistemak dira; hau da, ikusmen estereoskopikoa lortzen duten bereizmen handiko kamerak edo radar bidezko detekzio gailuak, hegaztien desplazamendu bektoreak aztertzen dituztenak, haien ibilbideak aurreikusten dituztenak eta, talka egiteko probabilitatea antzemanez gero, denbora nahikoarekin geldialdi indibidualizatuko seinaleak bidaltzen dituztenak talka egiteko probabilitatea saihesteko edo murrizteko. Sistema horiek haize-parkearen ingurumen jarraipenari buruzko informazio ugari ematen dute.

–Abuztutik urrira bitartean (biak barne), iluntzetik egunsentira arte, haizearen abiadura 6 m/s izan arte atzeratuko da haize-sorgailuen abioa, horiek baitira kiropteroen jarduera handieneko egunak eta orduak. Neurri hori berrikusten ahalko da nacelleren altuerako jarduera aztertzen bada zehatz-mehatz jakiteko zenbat hegaldi eta noiz gertatzen diren (egunak, orduak, haizea…). Horretarako, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuaren aldeko txostena beharko da.

–Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau ematen denetik berrindartzeko lanak hasi arte Caparrosoko haize-parkeko haize-sorgailuek eragiten dituzten heriotzak hobeki kontrolatu beharko dira, eta horretarako egungo sistemaren ordez txosten honen II. eranskineko 2. apartatuan zehazten den metodologia erabili beharko da. Izan ere, egungo parkean heriotza gehiago gertatu dira 2023an eta, hein batean, 2024an. Nolanahi ere, kontrol-lanetan egiaztatzen bada espezie bateko edo batzuetako ale asko hiltzen direla eta aurreikusten bada errota berrien eraginez are gehiago hilko direla, nahiz eta III. eranskineko atalaseak ez gainditu, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak eskatzen ahalko du neurri gehiago ezartzeko inpaktu hori saihesteko.

–Inguruko hegazti espezieak ugaltzeko aldi kritikotik kanpo egin beharko dira lanak. Hain zuzen ere, arreta berezia jarriko da martxoaren 15etik uztailaren 31ra bitartean. Aldi horretan, transektuak eginen dira aldizka lanen eraginpeko eremuetan espezie katalogatuak edo mirotz zuriaren edo mirotz urdinaren habiarik ba ote den detektatzeko. Habiaren bat detektatuz gero, abisua eman beharko zaie berehala Nafarroako Gobernuaren Basozainei.

IV) Energia ateratzeko linea:

–Gaur egun energia ateratzeko erabiltzen den aireko linean abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan ezarritakoa beteko da (dekretu horren bidez hegaztiak goi-tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriak ezarri ziren). Lotura-euskarriaren gurutzetatik eroaleetara gutxienez 1 m-ko tartea utzi beharko da, eta eroaleen artean, berriz, 1,5 m-koa. Babes- edo maniobra-elementuak alderantzikaturik paratuko dira, euskarriko burualdetik behar adinako tartea utzita. Nolanahi ere, tentsiodun elementuen arteko lotura zubiak isolatu eginen dira, baita ebakigailuak, autobalbulak eta konexio botilak ere, halakorik bada. Isolatzeko erabilitako materialak egokia izan beharko du goi-tentsioko lanetarako eta abifauna babesteko. Silikonazko zinta edo antzekoen erabilera debekatua dago, eta elementu bakoitzerako aurrez formatutako pieza espezifikoak erabiliko dira.

–Hegaztiak elektrokutatuta ez hiltzeko, honako lotura-euskarri hauek eraberritu eta isolatu behar dira:

EUSKARRIAREN ZK.

UTM ETRS89, 30. EREMUA

X [m]

Y [m]

222

611.555

4.684.707

225

611.380

4.684.083

233

610.745

4.682.479

237

610.461

4.681.655

244

610.543

4.680.032

250

610.629

4.678.766

258

610.769

4.676.678

287

609.651

4.670.115

288

609.545

4.669.654

309

608.610

4.664.747

319

609.848

4.662.624

320

609.975

4.662.405

1

609.874

4.662.065

2

609.923

4.661.852

Berrindartutako Caparrosoko haize-parkean isolatu beharreko euskarriak.

Erreferentziako Koordenatu Sistema (CRS) ETRS 1989/UTM Zone 30N.

–Hariteriako tentsio izendaturako homologatutako materialak erabili behar dira.

–Lurpera doazen harien euskarrietan, erabat isolatuko dira lineako eroaleen, autobalbula tximistorratzen, etengailuen (halakorik bada) eta loturako botilen arteko lotune zubiak. Gainera, tentsioan dauden elementu guztiak isolatuko dira. Isolatzeko erabilitako materiala egokia izanen da goi-tentsioko lanetarako eta hegaztiak babesteko.

–Hegaztien talkak saihesteko, 285. euskarriaren eta 290. euskarriaren arteko bao guztiak balizatu behar dira. Hegaztiak babesteko balizak paratuko dira: 5x35 cm-ko neoprenozko bi zerrenda, 15 metrotik 15 metrora, kable guztietan, halako moduz non alboetatik ikusteko distantzia 5 metroa den.

V) Ingurumen arloko integrazioa.

–Obrak ingurumenean integratzeko neurri hauek lehenetsiko dira:

  • Obrak hasi aurretik, zehaztu eginen dira lan eremuak, makinak pasatzeko eremuak eta materialak biltzekoak. Landaredi naturala ahalik eta gutxien erasateko, lan eremua ahal den txikiena izanen da eta erasan ezin diren eremuak balizatuko dira.
  • Lur naturala edo soroak dituen jardute eremuetan dagoen landare lurraren geruzak aurretiaz kendu eta pilatu beharko dira, bukaeran obrak lehengoratzeko erabili ahal izateko.
  • Haize-sorgailuaren plataformarako, bideetarako eta abarrerako lur erauzketetan eta lubetetan, gehienez 2H:1V-ko maldak izanen dira onargarriak, landareztatzearen emaitza onartzeko modukoa izan dadin.
  • Obrak bukatutakoan, behin-behineko instalazioak desmuntatu eta kenduko dira, eta obra hondarrak garbituko dira okupatu den eremu osoan. Obrek eragindako gainazal guztiak, aldi batez ukitutakoak barne, lur geruza batez estaliko dira, zeina lehenago kendu eta behar bezala pilatuko baita. Obrak bukatu baino sei hilabete lehenago, eremu horiek tokiaren bereizgarri diren larre hazi autoktonoen nahasketa batez ereinen dira, lurrak landatzeko erabili ezean.

–Jarraipena:

  • Caparrosoko haize-parke berrindartua eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaerarekin batera aurkeztu beharko den jarraipen eta zaintza planean jaso beharko da obra faserako eta funtzionamendu faserako jarraipen eta zaintza plan bat, Ingurumen Ebaluaziorako Atalak onartua nahitaez, barne hartuta egin beharreko jarduketen metodologiarako proposamena eta, berariaz, ingurumen-inpaktuaren adierazpen honen II. eranskinean bildutako jarraibideak.
  • Jarraipena egiten den bitartean ikusten bada arazoak sortzen dituzten haize-sorgailuak daudela, babestutako hegaztiak edo kiropteroak talken ondorioz hiltzen direlako (ingurumen-inpaktuaren adierazpen honen III. eranskinean ezartzen den bezala), eranskin horretan zehazten den jarduketa-protokoloa aplikatuko da.

–Lehengoratzeko plana:

  • Azkenik, ingurua lehengoratzeko plana aurkeztu behar da. Bertan proiektua inguruan integratzeko neurriak ezarri behar dira, bai eraikuntza-fasean, bai jarduera bukatutakoan; horrez gainera, zehaztu behar da zer eginen den eraitsiko diren azpiegituren ingurua lehengoratzeko, zenbait alderdi garrantzitsu ongi xehatuta, esaterako zer espezie erabiliko den.
  • Gainera, zehatz-mehatz adierazi behar da zer bide lehengoratu edo naturalizatuko den. Erabilerarik gabe uzten diren guztiak lehengoratu beharko dira.
  • Landare-lurrez estalita geratzen diren plataforma eta azpiegitura guztietan landare-lurren gutxieneko lodiera lurren suspertze funtzionalerako behar den bestekoa izan behar da, eta ezponda makurrak egin behar dira, inguruan ongi integratzeko.
  • Beraz, inguruan bizitzeko gauza diren espezie autoktonoak erein eta landatu behar dira. Horren ildotik, proposatzen da Juniperus phoenicea espeziea ere landatzea.

VI) Beste gai batzuk:

–Obrak hasi baino astebete lehenago, gutxienez, abisua eman beharko zaio Ingurumen Jarraipenaren Bulegoari (seguimiento.ambiental@navarra.es).

–Oro har, ebazpen honetan eskatutako neurri guztiak sustatzaileak aurkeztu beharreko exekuzio proiektuan sartuko dira, Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 14. artikulua betez. Dokumentazio horrek Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren oniritzia izan beharko du, aipatutako 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluaren esparruan.

–Sustatzaileak zerbaiten berri eman behar badio Ingurumena Zaintzeko Taldeari (obren hasiera eta abar), mezu elektronikoa bidali behar dio Tuterako barrutiari (gmatudela@navarra.es) edo 948847033 telefonora deitu.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Basozainak / Ingurumen Zaintzara (Tuterako Barrutia) eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 26an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–KONTSULTEN TRAMITEAREN EMAITZA

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluan xedatzen dena aplikatuz, organo substantiboak kontsulta egin zien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

TXOSTENA

Caparrosoko Udala

X

Errege Bardeako Komunitatea

Ingurumen Ebaluaziorako Atala

X

Lurralde eta Paisaia Zerbitzua

X

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

X

Ondare Arkitektonikoaren Atala

X

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

Aire Segurtasuneko Estatuko Agentzia

X

Red Eléctrica de España SAU

X

Caparrosoko Udala

Proiektuak Caparroson ukitzen dituen lurren sailkapenaren berri eman du: udal-plangintzaren arabera sailkapena "babestutako lurzoru urbanizaezina, azpiegituretarako lurzorua, azpiegituren afekzioa" da eta Ebroko Ardatzaren 5. LAParen arabera "babestutako lurzoru urbanizaezina".

Ondorioz, haize-parkea berrindartzea bateragarria da hirigintzaren aldetik.

Ingurumen Ebaluaziorako Atala

Caparrosoko haize-parkea berrindartzeko proiektuan planteatzen diren jarduketak azaldu ditu.

Adierazi du Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 35. artikuluan ezartzen duena bete beharko dela, eta eskatu du IIAn kontuan edukitzeko hegaztien gaineko eragina, eguzki-instalazioarekin hibridatzea (izapidetzen ari dena) eta energia ateratzeko lineari buruz azaldutakoa.

CA-03 eta CA-04 haize-sorgailuak direla eta, esan du haien kokapena aldatu behar dela, iparraldeko sastrakadiari kalte ez egiteko.

Gainera, esan du ezen, kiropteroak zaintzeko, aztertu behar dela haize-sorgailuak abian jartzeko haizearen gutxieneko abiadura 6 m/s-ra mugatzea, eguzkia sartzen denetik egunsentira arte, animalia horiek aktiboen aritzen diren egunetan eta orduetan.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzua

Caparrosoko haize-parkea berrindartzeko proiektuan planteatzen diren jarduketak azaldu ditu, bai eta sektoreko araudia eta inguruabar nagusiak ere.

Haren arabera, kontuan eduki behar da parkearen kokapena Ebroko Ardatzaren 5. LAParekiko eta eremuko figura guztiekiko. Beste alde batetik, 2030erako Nafarroako Energia Planarekin bateragarria da, xedea egungo haize-sorgailuak ordeztea baita.

Ondorioetan honako hau adierazi du: "txostenean instalazioaren eta berari dagozkion arau-xedapenen arteko bateragarritasunari buruzko lehen balorazioa egiten da. Ez du aztertzen zer-nolako eragina daukan jarduketak paisaian eta sektorean.

Instalazioaren hirigintza- eta lurralde-bateragarritasunaren balorazio osoa eginen da lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarriaren nahitaezko baimena izapidetzean edo dagokion ingurumen-izapidean, eta bidezko txosten sektorialak eskatu ondoren."

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.

Egin duen txostenean Ondare Arkitektonikoaren Atalak adierazten du lanetan ez dela ukituko katalogatutako aztarnategi arkeologikorik. Beraz, katalogatutako ondare arkeologikoari dagokionez, ez dago eragozpenik proiektua izapidetzeko, Nafarroako Kultura Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legeak 32. artikuluan lurralde antolamenduko eta hirigintza-planeamenduko tresnei buruz ezartzen duenari jarraikiz.

Horren arabera, lanak egitean aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen du horren berri eman behar zaiola berehala Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari (helbide elektronikoa: arqueologia@navarra.es), hala jasota baitago ondare historikoaren arloan indarra duen legerian (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluetan).

Ondare Arkitektonikoaren Atala

Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena egin zuen, eta adierazi ez dela ukipenik atzeman atalaren eskumeneko gaiari dagokionez.

Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia (AESA)

Esan du ez daukala eskumenik Nafarroako Gobernuak bere eskumeneko esparruan ematen dituen baimenei buruz ebazpenik emateko. AESAk zortasun aeronautikoetan oztopoak baimentzeko eskumena baizik ez dauka.

Gainera, ofizioaren datan ez da egon hasita inolako prozedurarik zortasunak baimentzeko parke berrindartzeko proiektuaren ondorioz.

Red Eléctrica de España SAU

Adierazi duenez, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, ez dago Caparrosoko haize-parke berrindartuko haize-sorgailuak ezartzearen kontra, ez baitiete ezertan eragiten Red Eléctricaren instalazioei.

Halaber, gogorarazi du instalazioaren sarbideak eta konexioak egiteko prozedurak bukatu behar direla.

II. ERANSKINA.–HAIZE-PARKEAK USTIATZEKO FASEAN HEGAZTIAK ETA KIROPTEROAK INGURUMENEAN ZAINTZEKO PLANA

Parke eolikoak ustiatzeko fasean, inguruko abifaunaren eta kiropteroen segimendua egin beharko da, dokumentu honetan adierazitako jarraibideak kontuan hartuta.

Gutxieneko neurrien dokumentu bat da, non parke guztiek bete beharreko jarraibide komunak ezartzen diren, horien guztien emaitzak konparagarriak izan daitezen.

1. Espazioaren erabilera:

1.1. Abifauna:

Parkea martxan jarri eta 3 urtera, abifaunak espazioa nola erabiltzen duen aztertuko da urteko ziklo oso batean, martxan jarri aurreko metodologia berarekin, aurreko eta ondorengo egoerak alderatzeko. Emaitzaren arabera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren orientaziopean neurri berriak egokitzea edo aplikatzea baloratuko da.

Ustiapen fasean potentzialki kaltetutzat jotzen diren espezie katalogatuen urteko erroldak, edo kontuan hartu beharreko beste batzuenak, parkearen funtzionamenduaren lehenbiziko bost urteetan eginak, proiektua abian jarri aurretiko eta ondorengo populazioak alderatzeko.

1.2. Kiropteroak:

Parkea martxan jarri eta hiru urtera, aldez aurreko ingurumen eraginaren azterketan egindako laginketa bera eginen da, eta bi lanen emaitzak alderatuko dira.

Segimendu osagarri gisa, laginketa bat eginen da ultrasoinuen grabagailuekin, gondolatik, mikrofonoa gondolaren atzealdean eta behealdean jarrita. Uztailaren 1etik urriaren 30era bitartean eginen da etengabe, gutxienez 5 haize-sorgailutik 1ean; saguzarrentzat egokienak diren eremuetan daudenak aukeratuko dira (zuhaitzetatik, hezeguneetatik, harkaitzetatik, heskaietatik edo ganadua duten eremuetatik hurbil daudenak). AESAren araudia betetzeko argiztapena duen haize-sorgailuren bat sartu beharko da. Lan hau parkea martxan jarri eta hurrengo 5 urteetan eginen da, eta gutxienez elkarren segidako bi urtetan.

Parkean eta altuera berean (gondoletan edo dorre meteorologikoetan) jasotako parametro klimatikoekin (haizearen intentsitatea, tenperatura, prezipitazioa) lotutako hegaldiak aztertuko dira. Urtean behin txosten bat aurkeztuko da lortutako emaitzekin, arriskuen azterketarekin eta, behar izanez gero, gomendatutako zuzenketa neurriekin.

Koloniak berrikustea: parkearen inguruko 5 km-ko erradioan aerosorgailuak egoteagatik kalteberatasun handia duten saguzar espezieen koloniak ezagutzen badira, kolonia horien errolda eginen da funtzionamenduaren lehenbiziko hiru urteetan. Errolda koloniaren presentzia ezagutzen den estazioetan eginen da. Talde honetan Pipistrellus, Hypsugo, Eptesicus, Nyctalus, Vespertilio, Miniopterus eta Tadarida generoetako espezieak daude. Begiratuko da ea koloniaren tamainak behera egiten duen parkea instalatu aurreko egoerarekin alderatuta, baita parke barruan espezie horietako aleak hilda dauden ere.

ESPEZIE KATALOGATUEN POPULAZIOEN AZTERKETETAN KONTUAN HARTU BEHARREKO
GUTXIENEKO DISTANTZIAK

Talde taxonomikoak

Erradioa (km)

Hegazti nekrofagoak

15

Kiropteroak

5

Arrano handiak, uretako hegaztiak eta beste hegazti planeatzaile batzuk

5

Gainerako hegaztiak

1

2. Hegaztien eta kiropteroen hilkortasunaren kontrola:

2.1. Haize-sorgailuak:

–Parke eolikoa martxan jarri ondoko lehen hiru urteetan, instalazioko haize-sorgailu guztietan izandako gorabeheren segimendua eginen da. Segimendu fase horretan, eta hilabete arteko zifra konparagarriak edukitzeko, astero berrikusiko dira haize-sorgailuak.

Funtzionamenduaren laugarren urtetik aurrera, lortutako datuen arabera, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baimena eman ondoren, ahalegina murrizten ahalko da, baina inoiz ez da izanen instalatutako haize-sorgailuen % 40 baino gutxiago, eta hilean behin berrikusiko dira.

Haize-sorgailu bakoitzaren prospekzio eremua zirkularra izanen da. Eremu horren diametroa errotorearen diametroa baino % 10 handiagoa izan behar da, gutxienez. Azalera hori lurraren eta landaretzaren ezaugarrietara egokitu beharko da, bilaketa gehiegi zailtzen dutenean. Horretarako, haize-sorgailu bakoitzaren laginketarako azalera erreala definitu eta kartografiatu beharko da prospekzio eremuaren barruan.

Laginketak oinez eginen dira. Haize-sorgailuaren berrikuspen azalera estaltzen duten trantsektu paraleloen bidez eginen dira. Trantsektuak elkarrengandik gehienez 15 metro bereizita egonen dira. Haize-sorgailu bakoitzaren laginketan emandako denbora ez da 40 minututik beherakoa izanen.

Haize-sorgailuen azterketak hegazti eta kiropteroen gorpuzkiak detektatzeko trebatuta dauden miaketa txakurrekin batera eginen dira.

Laginketetatik kanpo hautemandako gorabeherak bereizita erregistratu eta kontuan hartu beharko dira.

Hautemandako gorpuzki bakoitzerako, bai laginketetan, bai haietatik kanpo, fitxa bat bete beharko da, eta gutxienez honako datu hauek erregistratuko dira:

–Parke eolikoa.

–Ustez zer haize-sorgailutan gertatu den gorabehera.

–Zer egunetan aurkitu den.

–Espeziea.

–Adina eta sexua, zehazten ahal badira.

–GPS bidez lortutako UTM koordenatuak.

–Gorpuzkien kokapena, hurbilen dauden haize-sorgailuekiko (distantzia eta orientazioa).

–Zaurien deskribapena.

–Gorpuzki mota (adibidez, gorpu osoa, hegalak, lumak, etab.).

–Gorpuzkiaren egoera: berria, partzialki usteldurik, janda, hezurrak…

–Gorpuzkia laginketetan ala haietatik kanpo aurkitu den.

–Nork aurkitu duen gorpuzkia.

2.2. Linea elektrikoak:

Lehenengo bi urteetan, gutxienez hiru hilean behin, linea elektrikoetan talka egin duten edo elektrokutatu diren hegaztien gorpuzkiak bilatuko dira. Hirugarren urtetik aurrera, aldizkakotasuna eraginaren ezaugarrietara egokitzen ahalko da, segimendua egiteko ahalegina handituta edo murriztuta.

Prospekzioak sigi-saga ibiliz eginen dira, abiadura konstantean, linea elektrikoaren trazaduran zehar eta alde bakoitzean 25 m hartuta. Luzera handiko linea elektrikoen kasuan, gorabeheren bilaketa 5 km-ko sekzioetan egin daiteke. Sekzio horiek sistematikoki aztertuko dira trazadura osatu arte.

2.3. Dorre meteorologikoak:

Bilaketa metodoa haize-sorgailuetakoa bera da, baina bilaketa-eremua dorre meteorologikoaren kable tenkatzaileek hartzen duten azalera izanen da. Haize-sorgailuetan egiten den maiztasun berarekin egiten ahal dira prospekzioak.

3. Gorpuzkiak desagertzeko tasaren eta bilaketaren eraginkortasunaren azterketa.

Gorpuzkien desagertze tasa eta bilaketaren eraginkortasuna aztertuko dira, SEO/BirdLife-ren "Haize parkeek hegazti eta saguzarretan duten eragina ebaluatzeko jarraibideak" dokumentuan (3.0 bertsioa edo ondorengoak) ezarritako jarraibideen arabera.

4. Gorabeheren jakinarazpena:

Espezie katalogatuak: mezu elektronikoa berehala igorri Ingurumen Ebaluaziorako Ataleko Ingurumen Jarraipenaren Bulegora (seguimiento.ambiental@navarra.es), gorabeheraren fitxa erantsita.

Gorabeherak hilero bidaltzea: Ingurumen Ebaluaziorako Atalak Accessen datu-base bat emanen du, eta bertan gorabehera guztiak sartu beharko dira (espezie sentikorrak barne). Datu base hori hilero bidali beharko da posta elektronikoz Ingurumen Jarraipenaren Bulegora (seguimiento.ambiental@navarra.es), argazkirik gabe, aiseago erabiltzeko.

III. ERANSKINA.–ARAZOAK SORTZEN DITUZTEN HAIZE-SORGAILUEKIN JARDUTEKO PROTOKOLOA

Segimenduak erakusten badu Haize-sorgailuren batek hegaztien edo kiropteroen heriotza eragiten duela talken ondorioz, sustatzaileak jarduteko protokolo honen arabera jardunen du.

1. Espezie mehatxatuen estatu mailako eta erkidego mailako katalogoan "galzoriko espezie" edo "espezie ahul" gisa sailkatuta dagoen espezieren batekin talka eragiten duten haize-sorgailuak.

1.1. Haize-sorgailu batekin aurreko 5 urteetan ez badu talka egin arriskuan dagoen ezein espeziek: talka detektatu bezain laster sustatzaileak haize-sorgailuaren funtzionamendua kautelaz geldiaraziko du, eta horren berri emanen die organo substantiboari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (seguimiento.ambiental@navarra.es), ingurumen-organoa denez gero. Sustatzaileak ahalik eta lasterren aztertuko ditu kausak; talka arriskua berraztertuko du, eta ingurumen-organoari neurri aringarri batzuk proposatuko dizkio, haize-sorgailuaren diseinuaz edo funtzionamenduaz gain, baita konpentsazio neurri batzuk ere, arriskuan dagoen espeziearen populazioari eragindako galeragatik. Hori guztia egin ondoren eta ingurumen-organoak ezartzen dituen neurri gehigarriak aplikatu ondoren (ezarriz gero) sustatzaileak berriz ere abian jartzen ahalko du haize-sorgailua, horrek ontzat emanez gero. Halaber, haize-sorgailuak eragindako hilkortasunaren segimendua areagotuko du sustatzaileak, baita neurri aringarri eta konpentsatzaile gehigarrien ezarpen eta eraginkortasunaren segimendua ere.

1.2. Aurreko 5 urteetan haize-sorgailu berean beste talka bat izan bada espezie mehatxatu batekin: talka detektatu bezain laster, sustatzaileak haize-sorgailuaren kautelazko geldialdia eginen du, eta horren berri emanen die organo substantiboari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (seguimiento.ambiental@navarra.es). Sustatzaileak haize-sorgailuaren ingurunean erasandako espezieen populazioaren azterketa xehatua eginen du (kontuan hartu beharreko gutxieneko distantziak, 1. taularen arabera) urteko ziklo batean, espeziaren migrazio igarobideak barne. Talka arriskuaren azterketa berrikusiko du, eta beste ebaluazio bat eginen du espeziearen gainean dituen ondorioei buruz (iraungitze faktorea tokiko eskalan, hustubide efektua…). Prebentzio neurri gehigarri batzuk proposatuko dizkie biodibertsitatearen arloko organo substantiboari eta organo eskudunari, istripu berrien arriskua saihesteko (hala nola migrazio igarobideetan funtzionatzeari uztea, espeziea dagoen garaietan eta jarduera ordutegietan edo bestelako arrisku egoeretan funtzionamendua etetea, edo haize-sorgailua eraistea) eta mehatxatutako espeziearen populazioari eragindako kalte berriagatik konpentsazio neurriak ordaintzeko. Sustatzaileak ekintza horiek egin ondoren baino ez du berrabiarazten ahalko haize-sorgailuaren funtzionamendua, eta organo substantiboak biodibertsitatearen arloan eskumena duen organo autonomikoak proposatuta espresuki jakinarazten dizkion baldintza eta neurri gehigarriekin. Halaber, haize-sorgailuak eragindako hilkortasunaren segimendua areagotuko du sustatzaileak, baita neurri aringarri eta konpentsatzaile gehigarrien ezarpen eta eraginkortasunaren segimendua ere.

1. TAULA.–KATALOGATUTAKO ESPEZIEEN POPULAZIOEN AZTERKETETAN KONTUAN HARTU BEHARREKO
GUTXIENEKO DISTANTZIAK

Talde taxonomikoak

Erradioa (km)

Hegazti nekrofagoak

15

Kiropteroak

5

Arrano handiak, uretako hegaztiak eta beste hegazti planeatzaile batzuk

5

Gainerako hegaztiak

1

1.3. Aurreko 5 urteetan haize-sorgailu beraren eta arriskuan dagoen espezie baten arteko bi talka edo gehiago badaude: talka hauteman bezain laster, sustatzaileak horren berri emanen die organo substantiboari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (seguimiento.ambiental@navarra.es), eta mehatxatutako espeziearen populazioari egindako kalte berria konpentsatzeko neurriak proposatuko dizkie. Haize-sorgailuaren funtzionamendua behin betiko geldituko du, eta lehenbailehen desegin beharko du, salbu eta organo substantiboak, biodibertsitatearen arloan eskumena duen organoak proposatuta, salbuespenez eta espresuki baimena ematen badu funtzionatzen jarraitzeko, istripu berririk gertatu ezin diren baldintza berrietan.

2. Arriskuan ez dauden Babes Bereziko Erregimeneko Basaespezieen Zerrendako (nazionala edo Nafarroakoa) espezieekin talka eragiten duten haize-sorgailuak:

2.1. Urte batean haize-sorgailu batek 2. taulan adierazitako heriotza-atalaseren bat gainditzen badu, arriskutsutzat joko da. Sustatzaileak kautelaz geldituko du funtzionamendua, eta horren berri eta urteko heriotza-tasaren analisiaren emaitza emanen die organo substantiboari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (seguimiento.ambiental@navarra.es). Une horretatik aurrera, haize-sorgailu arriskutsua geldirik edukita, sustatzaileak haize-sorgailuaren talka-arriskua aztertuko du, eta organo substantiboari eta biodibertsitatearen arloko organo eskudunari istripu gehiagoren arriskua nabarmen murrizten edo baztertzen duten neurri aringarri gehigarriak proposatuko dizkie. Aurreko jarduketa guztiak egin ondoren ingurumen-organoak espresuki horretarako baimena emanez gero soilik jartzen ahalko du haize-sorgailua berriz. Era berean, martxan jarri ondoren, sustatzaileak segimendua eginen dio ezarritako neurri arintzaile gehigarrien eraginkortasunari. Halaber, sustatzaileak urtebeteko hurrengo bost aldietan areagotu eginen du haize-sorgailu arriskutsu horiek eragindako hilkortasunaren segimendua, baita ezarritako neurri arintzaile gehigarrien ezarpen eta eraginkortasunaren segimendua ere.

2.2. Aurreko apartatuan adierazitako haize-sorgailu arriskutsu baten segimendu bereziko bost urteko aldian horrela jarraitzen duela egiaztatzen bada, eta Babes Bereziko Erregimenean dauden Basaespezieen Zerrendan (estatu mailakoan edo foru komunitatekoan) sartutako mehatxatu gabeko espezieen talka eragiten jarraitzen badu, eta aurreko apartatuan adierazitako atalaseak gainditzen baditu berriz urteren batean, neurri aringarri gehigarriak hartu arren, haize-sorgailua behin betiko gelditu, eta deseginen da, salbu eta organo substantiboak (biodibertsitate organoak proposatuta) salbuespenez eta espresuki baimena ematen badu beste istripurik gertatzeko aukerarik ez dagoen baldintza berri batzuetan funtziona dezan.

2 TAULA.–HAIZE-SORGAILU BAT ARRISKUTSUTZAT JOTZEA ERAGITEN DUTEN BBEBZ-KO ESPEZIEEN
(MEHATXATU GABEKOAK) TALKEN KOPURUA, URTEAN

Talde taxonomikoa

Talka kop. urteko

Eguneko harrapariak (akzipitriformeak eta falkoniformeak) eta gauekoak (strigiformeak), sai arrea izan ezik

3

Sai arrea (Gyps fulvus)

5

Itsas hegaztiak (gabiformeak, prozelariformeak eta pelekaniformeak), uretakoak (antseriformeak, podizipediformeak, zikoniformeak eta fenikopteriformeak), larolimikolak (karadriformeak), gruiformeak, pterokliformeak eta kaprimulgiformeak

5

Galliformeak, kolunbiformeak, kukuliformeak, apodiformeak, koraziformeak, piziformeak eta paseriformeak

10

Kiropteroak

5

Iragarkiaren kodea: F2417608