94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
25/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, martxoaren 20ko 92/2024 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez izendatzen baitira departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak.
34E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Silvia Ayerra Eusa andrea, Farmazia Digitalizatzeko Ataleko burua, berak hala eskatu baitu. Atala Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.
98E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak eguneratzen dituena.
1354/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Onkologia Erradioterapikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
1508/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena bidezkoa dela Yolanda Lacasta Eraso andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
52E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Eulateko Udal Plan Orokorreko akats zuzenketa, zuzendu behar baitzen bi lurzatitako katastro-erreferentziaren numerazioa, hirigintza araudiko AA-35 eta AA-42 fitxetan (2. poligonoko 7. lurzatia, eta 2. poligonoko 381 eta 382 lurzatiak, hurrenez hurren).
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
204E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, erakunde sindikalei berdintasun agentearen figurarako dirulaguntza emateko deialdia onesten duena. DDBN kodea: 897904.
75E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, kirolaren eta jarduera fisikoaren arloko boluntariotza entitateei edo boluntariotza programak dituztenei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN kodea: 898294.
2175E/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldez aurretik ixten baita deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea: langabeei zuzenduta, kontratazio konpromisoa atxikita duten prestakuntza ekintzak egiteko 2026ko dirulaguntza-deialdia.
1.7. BESTELAKOAK
21E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala eta Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa onesten dituena.
162/2026 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2026-2027 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesu arruntaren jarraibideak, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloak egiteko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan.
73/2026 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana; honen bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen dira, eta onura publikoa duela zehazki deklaratzen da, proiektu honentzat: Erdi tentsioko linea berria, itxiera egiten duena "4661 LO1 Igoa-Arrarats-Eratsun" eta "4668 LO6 Irurtzun-Basaburua" lineen artean, Basaburuko udal mugartean. Espedientearen kodea: SAT11218.
89/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira, eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita Lodosa STRren "Lodosa" izeneko 13,2kV-ko aireko linearen aldaerarako, Lodosa STRren eta egun han dagoen 1. euskarriaren artean, Lodosako udal mugartean. Espedientearen kodea: SAT11735.
142E/2026 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita San Adriángo udal mugartean malta fabrikatzen duen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Intermalta SA da.
148E/2026 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lesakako udal mugartean hotzeko ijezketa eta altzairuzko bobinen gainestaldurak egiteko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Arcelormittal España SA da.
151E/2026 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa nabarmen bat egiteko Oltza zendeako udal mugartean grafito artifiziala eta bigarren mailako beste produktu batzuk fabrikatzen dituen instalazio batean, PI3 inpregnazio prozesua handitzeko proiektua gauzatzeko. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Graftech Ibérica SL da.
178E/2026 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Iruñeko udal mugartean garabiak eta hormigoi-makinak fabrikatzen dituen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena mekanizazio zentro berria paratzea, aldaketa ez-funtsezkoa dela. Instalazioaren titularra Liebherr Industrias Metálicas SA da.
182E/2026 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Uharteko udal mugartean eraikuntzako materialak fabrikatzen dituen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena gai geldoak biltegiratzeko siloak paratzea, aldaketa ez-funtsezkoa dela. Instalazioaren titularra Materiales Inertes de Recuperación SA da.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen herritarren arretarako administrari-ofizialen bi plaza, nahitaezko euskara eskakizunarekin (C1). Izendapena
BAZTAN
Merezimendu lehiaketa, lanpostu hutsak betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Basozain lanpostua. Izendapena
CAPARROSO
Oposizioa, administrari laguntzailearen plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena
CÁRCAR
Oposizioa, liburuzain / kultura koordinatzailearen plaza bat betetzeko. Izendapena
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko. Izendapena
IRUÑA
Oposizio-lehiaketa, desinfekzio parkeko zerbitzuburuaren 1 plaza betetzeko. Izendapena
Oposizioa, industria-ingeniari teknikoaren 3 plaza betetzeko. Izendapen-proposamena
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, goi-mailako ingeniariaren lanpostu bat betetzeko txanda murriztuan, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapena
Oposizio-lehiaketa, administrari laguntzaile plaza bat betetzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean. Izendapen-proposamena
ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA
Merezimendu-lehiaketa, larrezainaren lanpostu huts bat betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Kargu-uztea eta izendapena
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Behi aziendaren ustiategi estentsiboa
BAZTAN
Aldaketak, Baztango ordenantza, koto eta paramentu berrietan. Behin betiko onespena
BERA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 9. poligonoko 264. lurzatian (Geltoki karrika 9). Behin betiko onarpena
Xehetasun-azterketa, 9. poligonoko 420. lurzatian. Behin betiko onarpena
BERIAIN
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 157. lurzatian. Behin betiko onespena
BERRIOBEITI
Aldaketa, BPI-9 unitateko jarduketa sisteman. Hasierako onespena
BURLATA
Xehetasun-azterketa, APD-R2 unitateko P13 lurzatian. Behin betiko onespena
CABREDO
2026rako tasak eta zerga-tasak
ETXAURI
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 99. lurzatian. Behin betiko onespena
EULATE
Akats zuzenketa, Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudian
EZKABARTE
1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
AH-002 xehetasun-azterketa, Arreko 15. poligonoko 166. lurzatian. Behin betiko onespena
FUNES
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 324. lurzatian. Behin betiko onespena
GALAR
Hiri-jarduketarako plan berezia, Espartza Galarko 10. poligonoko 83. lurzatian. Behin betiko onespena
LODOSA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
MENDABIA
Aldaketa, hirigintzako araudi orokorraren 11. eta 28. artikuluetan eta Udal Plan Orokorreko eraikuntzari buruzko ordenantzaren 17. artikuluan. Behin betiko onespena
MILAGRO
Herri-lurren mugaketa kartografikoa
OTSAGABIA
Xehetasun-azterketa, U.E. 1.10/11 exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena
Hirigintzako planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa. Behin betiko onespena
ORKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Energia berriztagarrien industria-arloko osagaien diseinua, fabrikazioa eta muntaketa
AZKOIEN
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. sektoreko URM-1 unitatean. Behin betiko onespena
PIEDRAMILLERA
25-02532 gora jotzeko errekurtsoa, parrokiari dirulaguntza emateari buruzkoa
ARRIPODASKO KONTZEJUA (URRAULBEITI)
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
ZANGOZA
2026ko zerga-tasak
SESMA
Zerga kontrolerako plana 2026-2029 aldirako. Onespena
TORRALBA DEL RÍO
Udal ordenantza, zaratak arautzen dituena. Behin betiko onespena
TUTERA
Aldaketa, Coscolin labeko hiri-jarduketarako plan berezian (ARDU-15 labearen patioa eta BEBPBko 19. exekuzio unitatea). Behin betiko onespena
ELORTZIBAR
Aldaketa, Noaingo 1. poligonoko 148., 408., 263., 409., 410., 262., 415., 114., 662., bidea, 260., 465. eta 463. lurzatietan. Hasierako onespena
6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
JAVIER MONTES SALANUEVA
Bikote egonkorra azkentzeko eskaera