94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

162/2026 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2026-2027 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesu arruntaren jarraibideak, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloak egiteko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan.

Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 11n emandako 40/2024 Foru Aginduak arautzen eta garatzen du ikasleak onartzeko prozesua, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan funts publikoekin finantzatutako ikasketak egin ditzaten, aurrez aurreko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduetan zein Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan, eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitatean baimena duten ikastetxe publikoetan eta entitate nahiz ikastetxe pribatuetan ikasketak egin ditzaten, aurrez aurreko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sisteman eskaintzen diren A, B eta C graduetan. Hala, foru agindu horren 4.5 artikuluak ezartzen du onartzeko prozesua aipatu foru aginduaren xede diren irakaskuntzen eta prestakuntzen arloko eskumena duen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez garatuko dela, eta, besteak beste, prozesu horren jarraibideak eta garatzeko modua jasoko dituela.

Ikasleak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu itunduetan onartzeko prozesu arrunta apiriletik uztaileko lehen astera bitartean izaten da. Horretarako, prozesu arrunt hori garatzeko jarraibideen ebazpena eman da Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenaren bidez, 2026-2027 ikasturtean goi-mailako zikloetan onartzeko prozesuaren egutegia onetsi ondotik.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozesu arruntaren garapen-jarraibideak, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako heziketa-zikloak egiteko 2026-2027 ikasturtean, zeinak ebazpen honen 1. eta 2. eranskinetan baitaude jasota.

2. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Zerbitzu Osagarrien Atalera, Inklusio Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Eskolatze Bulegora eta Orientazio Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen eta dagokion eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 1ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA.–LANBIDE-HEZIKETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO GOI-MAILAKO ZIKLOETAN ONARTZEKO PROZESU ARRUNTA GARATZEKO JARRAIBIDEAK 2026-2027 IKASTURTERAKO. AURREZ AURREKO MODALITATEA

Alderdi orokorrak.

1. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako heziketa-zikloetan onartzeko prozesu arruntari dagokionez, foru-agindu honetan xedatutakoa da aplikatzekoa: 40/2024 Foru Agindua, apirilaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Horren bidez, ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeko prozesua arautu eta garatzen da, funts publikoen bidezko irakaskuntzak egiteko, aurrez aurreko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkienak, eta orobat, ikastetxe publikoetan, ikastetxe pribatuetan eta entitateetan, Nafarroako Foru Komunitatean baimenduetan, aurrez aurreko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemako A, B, eta C graduei dagozkien irakaskuntzak egiteko.

2. Erdi- eta goi-mailako zikloetan sartzeko baldintzak apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 50., 58., 66. eta 74. artikuluetan daude ezarrita.

Inskripzioa.

3. Goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean parte hartu nahi duten pertsonek eta ikasleek bi izapide hauek egin behar dituzte:

–1. izapidea: Inskripzioa.

–2. izapidea: Parte-hartzea baieztatzea.

Izena emateko eskaera ikasleak edo hark eskuordetzan emaniko pertsonak aurkeztu beharko du, adinez nagusia bada, edo, adingabea bada, guraso-ahala duten gurasoek edo haren legezko tutoreek.

Ikasle bakoitzak izena emateko eskaera bakarra aurkeztuko du, behar bezala beteta. Bertan, lehen aukera gisa hautatutako aukera adieraziko da, bai eta, gehienez, beste bost aukera ere, lehentasun-­ordenaren arabera. Eskaeran grabatutako datuak inskripzio-epea agortu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira (hau da, apirilaren 30eko 14:00ak arte, inskripzioa aurrez aurre egiten bada, edo 23:59 arte inskripzioa telematikoki egiten bada).

Onarpen-prozesu arruntean izena emateko epea agortu ondotik, ez da egiten ahalko inolako aldaketarik hautatutako aukeretan: ez da ezabatzen ahalko adierazitako aukerarik, ezta aukera berririk gehitzen ere; era berean, ez da posible izanen eginiko hautuaren hizkuntza, eginiko aukera eskaintzen duen ikastetxea, eginiko aukeraren txanda edo hautatutako ikastaroa aldatzea, ezta eginiko aukeren lehentasun-ordena aldatzea ere...

4. 2. ikasmailako aukerak soilik adierazi beharko dira ikasleak aukeratutako zikloko lehen ikasmaila egin badu edo aukeratutako zikloko bigarren mailara sartzeko adina lanbide-modulu komun dituen beste ziklo bat egin badu. Ikasle batek bigarren mailako aukerak hautatzen baditu nahiz eta sartzeko moduan egon ez, ez du aukera horretan parte hartuko, zeina ez baita izanen aldatzerik.

Ziklo bateko bigarren ikasmailako aukera bat eskatzen duen ikasleak zalantzarik badu bigarren ikasmailara igarotzeko aukerari buruz, inskripzio-inprimakian aukera gisa eskatzen ahalko da dela zikloko lehen ikasmaila, dela zikloko bigarren ikasmaila. Horretarako, hautatutako bi aukerak sei aukera posibleetatik bi gisa zenbatuko dira.

5. Eskatzaileak betetzen baditu erdi- eta goi-mailako zikloetan sartzeko baldintzak, aurkezten ahalko ditu goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean izena emateko eskaera eta erdi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean izena emateko eskaera. Kasu horretan, bi onarpen-prozesutan parte hartuko du, eta horietako bakoitza bere egutegiaren eta berariazko eta bereizitako jarraibideen bitartez arautuko da.

6. Goi-mailako heziketa-zikloetan izena emateko eskaera honela egiten ahalko da:

a) Modu telematikoan, Hezkuntza Departamentuak gaitu duen webgunearen bidez (hau da, Educa atariaren bidez). Ikasleek, adinez nagusiak badira, edo, bestela, haien guraso-ahala duten gurasoek edo haien tutoretza legala duten pertsonek telematikoki aurkezten ahalko dute inskripzio-eskaera, bi modutan:

–2025-2026 ikasturtean eskolatuta dagoen Nafarroako ikastetxearen bidez –publikoa zein itunpekoa– edozein izanik ere lehen aukera gisa hautaturiko zikloa eskaintzen duen ikastetxea.

–Modu autonomoan eta zuzenean, Educa atariaren bitartez, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxera zuzenduta.

b) Aurrez aurre, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean.

Ikasleek berek, adin nagusikoak badira, edo, bestela, guraso-ahala duten gurasoek edo tutoretza legala duten pertsonek telematikoki "leihatila bakarraren" bidez egindako inskripzio-eskabidea, 2025-2026 ikasturtean ikasketak egiten ari den ikastetxean.

7. Ikasleak 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta dauden ikastetxeek prozedura bat antolatu beharko dute, goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean izena eman nahi duten ikasleen taldeko tutoreen parte-hartzearekin, ikasleek "leihatila bakarraren" bidez telematikoki aurkeztu beharreko inskripzio-eskaera osorik egin dezaten, Educa kudeaketa-sistemak emandako jarraibideen arabera eta behar den dokumentazio guztiarekin.

Ikasleek 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta dauden ikastetxean aurkeztu beharko dute inskripzio-eskaera aurkezteko behar den dokumentazio guztia:

a) Goi-mailako zikloetan izena emateko inprimakia, behar bezala beteta eta sinatuta, eginiko aukerak jasota gelditu daitezen. Jatorrizko zentroak gorde beharko du harik eta onarpen-prozesu arrunta burutu arte.

b) Nortasun agiriaren fotokopia, bi aldeetatik.

c) Kasuak hala eskatzen badu, B1 maila edo hortik gorakoa egiaztatzen duen dokumentazioa (LH elebiduneko goi-mailako zikloak eskatzen badira).

d) Kasuak hala eskatzen badu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren egiaztagiria (Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloak eskatzen badira).

e) Hala badagokio, ikaspostua gordetzeko egiaztagiria:

–Desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izatearen ziurtagiria.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premia duen ikaslea dela egiaztatzen duen ziurtagiria (ikastetxeko orientatzaileak sinatua).

8. 2025-2026 ikasturtean ikasleak matrikulatuta dauden ikastetxeak telematikoki aurkeztuko du inskripzio-eskabidea Educa sisteman, "Leihatila bakarrerako aurreinskripzio-onarpena" izapidearen bidez, lehenbiziko aukera gisa hautatutako ikastetxeari zuzenduta, jarraian adierazitakoaren eta eranskin honetako jarraibide hauen arabera:

a) Inskripzio-inprimakia beteta, eta aukeratutako goi-mailako zikloak hautatuta. Ikasleek jatorrizko ikastetxean aurkeztu beharko dute inprimakia, beteta eta sinatuta, eginiko hautuak jasota gelditu daitezen, eta jatorrizko ikastetxeak gorde egin beharko du onarpen-prozesu arrunta burutu arte, gertatzen ahal diren erreklamazioak ebazteko. Inskripzio-inprimakia aurkezteari dagokionez, inprimaki baliozko eta eraginkortzat hartuko da, ikasle adingabeen kasuan, kasu hauetakoren batean baldin badago:

–Bi gurasoen sinadurarekin eginikoa.

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin".

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, ahalmena ematen didana nik neuk bakarrik aukeratzeko semearen edo alabaren ikastetxea". Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik ondorioztatu beharko da erabakia berari bakarrik dagokiola.

Jatorrizko ikastetxeak, izena emateko eskaera "leihatila bakarraren" bidez telematikoki egitean, Educa sisteman hautatu beharko ditu inskripzio-formularioan adierazitako aukerak eta haien lehentasun-ordena, baita inskripzioan eskatutako gainerako datuak ere; ez da beharrezkoa inskripzio-inprimakia beteta atxikitzea.

Adierazitako aukerak eta haien lehentasun-ordena ez dira aldatzen ahalko onarpen-prozesu arrunterako inskripzio-epea agortzen denean.

b) Nortasun-agiriaren kopia (NAN/AIZ/pasaportea). Bi aldeetatik aurkeztu behar da, eta ikastetxeak eskabide telematikoari erantsi behar dio.

c) Kasuak hala eskatzen badu, ziklo elebiduneko atzerriko hizkuntzaren B1 maila edo hortik gorakoa egiaztatzen duen dokumentazioa (LH elebiduneko goi-mailako zikloak eskatzen badira). Izena emateko epean entregatu behar da, edukiz gero, edo, bestela, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean.

d) Kasuak hala eskatzen badu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren egiaztagiria (Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloak eskatzen badira). Aurreko ikasturteetan egin izanagatik halakorik izanez gero, izena emateko epean aurkeztea gomendatzen da; halakorik ez badago, proba 2026ko deialdian eginen delako, dokumentazioa aurkezteko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako beste bi epeetako batean aurkeztu beharko da.

e) Kasuak hala eskatzen badu, hezkuntza-laguntzako berariazko premiengatik, goi-mailako edo -errendimenduko kirolariagatik edo desgaitasunagatik plaza erreserbatu izana egiaztatzen duen dokumentazioa. Eskabide telematikoari dagokion plaza erreserbatzeko aukera egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia bat erantsi behar zaio (eranskin honetako "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik" izeneko apartatuan zehaztutakoari jarraikiz). Dokumentazio hori onarpen-prozesu arruntean erantsi behar da, eta gomendatzen da onarpen-prozesu arruntean izena emateko epean aurkeztea, batez ere hezkuntza-laguntzako berariazko premiengatik plaza erreserbatu izana egiaztatzen duen dokumentazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak aurkezten duela ikastetxeko orientatzaileak sinatu ondotik. Beste bi plaza-erreserben dokumentazioa ere izena emateko epean aurkeztu behar da, halakorik izanez gero, eta, ezinezkoa bada, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetakoren batean.

f) Goi-mailako zikloetarako sarbide-nota. Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua lortzeko edo Batxilergoko titulua lortzeko azken ikasturtea egiten ari diren ikasleek ez dute aurkezten ahal onartzeko prozesu arruntean izena emateko epearen barnean, garai horretan oraindik ez baita burutu ikasturtea. Ikasleek goi-mailako onarpen-prozesu arruntean "parte hartu izanaren baieztapena" egin ondotik sartuko da sarbide-nota, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren 2026ko otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako epearekin bat etorriz. Sarbide-nota (erdi-mailako zikloko edo batxilergoko batez besteko nota) Nafarroako ikastetxeak erregistratuko du Educa sisteman horretarako ezarritako egunetan, eta inskripzio-erregistroan sartuko da "parte-hartzea baieztatu" ondotik; sarbide-nota (erdi-mailako zikloko edo batxilergoko batez besteko nota) Nafarroako ikastetxeak Educan erregistratu ez badu edo beste autonomia-erkidego bateko ikastetxe batekoa bada, ikasleek nota hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute "parte-hartzea baieztatzean".

9. "Leihatila bakarraren" bidez eginiko eskabide telematikoak baliozkotzat eta eraginkortzat jotzeko, ikastetxeak bukatu behar du izapidea nahitaezko dokumentazio osoa erantsiz eta "Aurkeztu" botoia sakatuz.

Ez bada sakatzen "Aurkeztu" botoia, eskabide telematikoa "Zirriborroa" egoeran geldituko da. Horrek esan nahi du ez dela aurkeztu; horrenbestez, ez da joko baliozko eskaera eraginkortzat eta, ondorioz, ez du parte hartuko onarpen-prozesuan.

Aurkeztu ondotik, ikastetxeak egindako eskaeraren egiaztagiria inprimatuko du, kopia bat gordeko du ikastetxean, eta kopia bat emanen die ikasleei, adinez nagusiak badira, edo, bestela, guraso-ahala duten gurasoei edo tutoretza legala duten pertsonei.

Ikasleek telematikoki eta modu autonomoan egindako inskripzio-eskaera, adinez nagusia bada, edo, adingabea bada, guraso-ahala duten gurasoek edo haren legezko tutoreek eginikoa.

10. Aurreko jarraibideetan aipatutako ikasleek ere modu telematikoan egiten ahalko dute inskripzio-eskaera, adin nagusikoak badira, edo, bestela, guraso-ahala duten gurasoek edo haren legezko tutoretza duten pertsonek, zuzenean Educa sistemaren bidez.

Era berean, beste autonomia-erkidego edo herrialde batzuetan eskolatuta egon diren eta Nafarroako goi-mailako zikloetan inskripzio-eskaera aurkeztu nahi duten ikasleek telematikoki egiten ahalko dute inskripzio-eskaera, Educa sistemaren webgunearen bidez.

11. ‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetan izena ematea’ fitxan, Educa sistemaren webgunera jotzeko esteka bat egonen da aktibo inskripzio-epean. Nafarroako Gobernuarekiko Tramiteen fitxa hori helbide honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-goi-mailako-zikloetan-izena-ematea

12. Educa sistemara sartu eta inskripzio-eskaera telematikoki egiteko, Educa sistemako erabiltzailea eta pasahitza baliatu beharko dira (kode horiek azken urteetan Nafarroan eskolatuta egon badira bakarrik izanen dira), bestela, Espainiako Gobernuaren Cl@ve identifikazio-sistemaren kodeak erabiltzen ahal dira (horiek eduki ezean, erregistroa egiten ahal da, web-orri honetan adierazitako erregistro-­modalitateetako bat baliaturik: https://clave.gob.es/eu/registro/como-puedo-registrarme).

13. Inskripzio-eskaera telematikoa lehenbiziko hautatutako zentrora zuzendu beharko da. Ez da beharrezkoa inskripzio-inprimakia beteta eranstea, eskatutako datuak Educa sistemaren atarian adierazten baitira zuzenean; dokumentazio hau erantsi beharko da:

a) Nortasun agiriaren fotokopia, bi aldeetatik.

b) Goi-mailako zikloetan sartzeko notaren edo sartzeko baldintza betetzearen kopia.

c) Kasuak hala eskatzen badu, atzerriko hizkuntzako B1 maila edo handiagoa egiaztatzen duen dokumentazioa (LH elebiduneko goi-mailako zikloetako aukerak hautatzen badira).

d) Kasuak hala eskatzen badu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren egiaztagiria (Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-zikloetako aukerak hautatzen badira).

e) Hala badagokio, ikaspostua gordetzeko egiaztagiria:

–Desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izatearen ziurtagiria.

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak direla egiaztatzen duen ziurtagiria (goi-mailako zikloetan sartzeko baldintza gisa eskatzen diren ikasketak burutu dituen ikastetxeko orientatzaileak sinatua).

14. Inskripzio-eskaera telematikoa Educa sistemaren atarian agertzen diren jarraibideen arabera egin beharko da, eta Educa atarian zuzenean bete beharko dira eskatutako datuak. Eskabidea hautatutako lehen aukerari dagokion ikastetxeari zuzendu beharko zaio, eta, erantsi beharreko dokumentazioari dagokionez, jarraian adierazitakoari eta eranskin honetako hurrengo jarraibideei kasu egin beharko zaie.

a) Inskripzio inprimakia. Inskripzio-eskaera telematikoa egitean, ez da beharrezkoa hori eranstea; izan ere, Educa sistemaren atarian adierazten dira zuzenean datu pertsonalak, sarbideari dagozkionak eta hautatutako aukerenak eta haien lehentasuna.

Adierazitako aukerak eta haien lehentasun-ordena ez dira aldatzen ahalko onarpen-prozesu arrunterako inskripzio-epea agortzen denean.

b) Goi-mailako zikloetarako sarbide-nota. LHko edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua lortzeko edo Batxilergoko titulua lortzeko azken ikasturtea egiten ari diren ikasleek ez dute aurkezten ahal onartzeko prozesu arruntean izena emateko epean, garai horretan oraindik ez baita burutu ikasturtea. Ikasleek goi-mailako onarpen-prozesu arruntean "parte hartu izanaren baieztapena" egin ondotik sartuko da sarbide-nota, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren 2026ko otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako epearekin bat etorriz. Sarbide-nota (erdi-mailako zikloko edo batxilergoko batez besteko nota) Nafarroako ikastetxeak erregistratuko du Educa sisteman horretarako ezarritako egunetan, eta inskripzio-erregistroan sartuko da "parte-hartzea baieztatu" ondotik; sarbide-nota (erdi-mailako zikloko edo batxilergoko batez besteko nota) Nafarroako ikastetxeak Educan erregistratu ez badu edo beste autonomia-erkidego bateko ikastetxe batekoa bada, ikasleek nota hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute "parte-hartzea baieztatzean".

Goi-mailako ziklora Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko tituluekin sartzen direnek (Lanbide Heziketako teknikaria, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikaria, Batxilergoa), baldin eta 2025-2026 ikasturtearen aurretik egin badituzte Nafarroan, ez dute erantsi beharko ikasketetan sartzeko notarik, Educa kudeaketa-sistemaren bidez sartuko baita aurreko ikasturteetako batez besteko sarbide-nota, betiere ikasleek "parte-hartzea baieztatu" ondotik, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean horretarako ezarritako datetan.

Goi-mailako ziklora beste erkidego batzuetan lortutako tituluekin, 2025-2026 ikasturtean beste erkidego batzuetan lortuko dituzten tituluekin, Espainian homologaturiko titulazioekin (beste herrialde batzuetan ikasketak egin dituzten pertsonak eta beste herrialde batzuetan Batxilergoa burutu duten ikasleak sartzen dira atal honetan), baldintzapeko inskripzio-txartelekin edo unibertsitate-titulazioekin sartzen diren ikasleek goi-mailako titulazio/homologazio/bolante horren kopia aurkeztu beharko dituzte, eta, kasuak hala eskatzen badu, dagokion sarbide-notaren ziurtagiria erantsi beharko dute. 2025-2026 ikasturtean lortu behar baditu, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako bi epeetako batean aurkeztu beharko da dokumentazio hori. Goi-mailako zikloan sartzeko aurkeztutako sarbide-notak Educa sistemako erregistro-inskripzioan sartuko dira, betiere ikasleek parte-hartzea baieztatu ondotik, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean horretarako ezarritako egunetan.

c) Nortasun-agiriaren kopia (NAN/AIZ/pasaportea). Onartze-prozesu arruntean erantsi behar da, bi aldeetatik.

d) Kasuak hala eskatzen badu, B1 maila edo hortik gorakoa egiaztatzen duen dokumentazioa (LH elebiduneko goi-mailako zikloak eskatzen badira). Izena emateko epean entregatu behar da, edukiz gero, edo, bestela, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean.

e) Kasuak hala eskatzen badu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren egiaztagiria (Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloak eskatzen badira). Aurreko ikasturteetan egin izanagatik halakorik izanez gero, izena emateko epean aurkeztea gomendatzen da; halakorik ez badago, proba 2026ko deialdian eginen delako, dokumentazioa aurkezteko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako beste bi epeetako batean aurkeztu beharko da.

f) Kasuak hala eskatzen badu, hezkuntza-laguntzako berariazko premiengatik, goi-mailako edo -errendimenduko kirolariagatik edo desgaitasunagatik plaza erreserbatu izana egiaztatzen duen dokumentazioa. Eskabide telematikoari dagokion plaza erreserbatzeko aukera egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia bat erantsi behar zaio (eranskin honetako "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik" izeneko apartatuan zehaztutakoari jarraikiz). Dokumentazio hori onarpen-prozesu arruntean erantsi behar da, eta gomendatzen da onarpen-prozesu arruntean izena emateko epean aurkeztea, batez ere hezkuntza-laguntzako berariazko premiengatik plaza erreserbatu izana egiaztatzen duen dokumentazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak aurkezten duela ikastetxeko orientatzaileak sinatu ondotik. Beste bi plaza-erreserben dokumentazioa ere izena emateko epean aurkeztu behar da, halakorik izanez gero, eta, ezinezkoa bada, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetakoren batean.

15. Telematikoki eginiko eskabide bat baliozkotzat eta eraginkortzat jotzeko, eskatzaileak bukatu behar du izapidea, dokumentazioa erantsiz eta "Aurkeztu" botoia sakatuz.

Ez bada sakatzen "Aurkeztu" botoia, eskabide telematikoa "Zirriborroa" egoeran geldituko da. Horrek esan nahi du ez dela aurkeztu; horrenbestez, ez da joko baliozko eskaera eraginkortzat eta, ondorioz, ez du parte hartuko onarpen-prozesuan.

Aurkeztu ondotik ("Aurkeztu" botoia sakatu eta gero), aurkeztutako inskripzio-eskaeraren egiaztagiria deskargatzen ahalko da.

Ikasleek aurrez aurre eta modu autonomoan egindako inskripzio-eskaera, adinez nagusia bada, edo, adingabea bada, guraso-ahala duten gurasoek edo haren legezko tutoreek eginikoa.

16. Hala nahi duten ikasleek eta inskripzio-eskaera telematikoa egiten ahal ez dutenek aurrez aurre eginen dute lehen aukera gisa aukeratutako zikloa eskaintzen duen ikastetxean.

17. ‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetan izena ematea’ izapide-fitxan aurkituko dira inskripzio-eskaera aurrez aurre egiteko behar den informazioa eta dokumentazioa –eta, besteak beste, inskripzio-formularioa–. Nafarroako Gobernuarekiko Tramiteen fitxa hori helbide honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-goi-mailako-zikloetan-izena-ematea

18. Inskripzio-eskaera aurrez aurre egiteko, hautaturiko lehen aukera eskaintzen duen zentrora jo beharko da. Inskripzio-inprimakia beteta aurkeztu behar da, eta dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

a) Nortasun agiriaren fotokopia, bi aldeetatik.

b) Goi-mailako zikloetan sartzeko notaren edo sartzeko baldintza betetzearen kopia.

c) Kasuak hala eskatzen badu, atzerriko hizkuntzako B1 maila edo handiagoa egiaztatzen duen dokumentazioa (LH elebiduneko goi-mailako zikloetako aukerak hautatzen badira).

d) Kasuak hala eskatzen badu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren egiaztagiria (Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-zikloetako aukerak hautatzen badira).

e) Hala badagokio, ikaspostua gordetzeko egiaztagiria:

–Desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izatearen ziurtagiria.

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak direla egiaztatzen duen ziurtagiria (goi-mailako zikloetan sartzeko baldintza gisa eskatzen diren ikasketak burutu dituen ikastetxeko orientatzaileak sinatua).

19. Aurreko jarraibidean adierazitako dokumentazioa aurkezteko, kontuan hartuko da jarraian zehazten dena, bai eta eranskin honetako jarraibide hauek ere.

a) Inskripzio inprimakia. Inskripzio-eskaera aurrez aurre aurkezten bada, behar bezala beteta eraman behar da, inskripzio-formulario horretan adierazten baitira datu pertsonalak, sarbideari dagozkionak eta hautatutako aukerenak eta haien lehentasuna.

Hautaturiko lehen aukera eskaintzen duen ikastetxean aurkeztu beharko da inprimakia, beteta eta sinatuta. Inskripzio-inprimakia aurkezteari dagokionez, inprimaki baliozko eta eraginkortzat hartuko da, ikasle adingabeen kasuan, kasu hauetakoren batean baldin badago:

–Bi gurasoen sinadurarekin eginikoa.

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin".

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, ahalmena ematen didana nik neuk bakarrik aukeratzeko semearen edo alabaren ikastetxea". Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik ondorioztatu beharko da erabakia berari bakarrik dagokiola.

Adierazitako aukerak eta haien lehentasun-ordena ez dira aldatzen ahalko onarpen-prozesu arrunterako inskripzio-epea agortzen denean.

b) Goi-mailako zikloetarako sarbide-nota. LHko edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua lortzeko edo Batxilergoko titulua lortzeko azken ikasturtea egiten ari diren ikasleek ez dute aurkezten ahal onartzeko prozesu arruntean izena emateko epean, garai horretan oraindik ez baita burutu ikasturtea. Ikasleek goi-mailako onarpen-prozesu arruntean "parte hartu izanaren baieztapena" egin ondotik sartuko da sarbide-nota, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren 2026ko otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako epearekin bat etorriz. Sarbide-nota (erdi-mailako zikloko edo batxilergoko batez besteko nota) Nafarroako ikastetxeak erregistratuko du Educa sisteman horretarako ezarritako egunetan, eta inskripzio-erregistroan sartuko da "parte-hartzea baieztatu" ondotik; sarbide-nota (erdi-mailako zikloko edo batxilergoko batez besteko nota) Nafarroako ikastetxeak Educan erregistratu ez badu edo beste autonomia-erkidego bateko ikastetxe batekoa bada, ikasleek nota hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute "parte-hartzea baieztatzean".

Goi-mailako ziklora Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko tituluekin sartzen direnek (Lanbide Heziketako teknikaria, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikaria, Batxilergoa), baldin eta 2025-2026 ikasturtearen aurretik egin badituzte Nafarroan, ez dute erantsi beharko ikasketetan sartzeko notarik, Educa kudeaketa-sistemaren bidez sartuko baita aurreko ikasturteetako batez besteko sarbide-nota, betiere ikasleek "parte-hartzea baieztatu" ondotik, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean horretarako ezarritako datetan.

Goi-mailako ziklora beste erkidego batzuetan lortutako tituluekin, 2025-2026 ikasturtean beste erkidego batzuetan lortuko dituzten tituluekin, Espainian homologaturiko titulazioekin (beste herrialde batzuetan ikasketak egin dituzten pertsonak eta beste herrialde batzuetan Batxilergoa burutu duten ikasleak sartzen dira atal honetan), baldintzapeko inskripzio-txartelekin edo unibertsitate-titulazioekin sartzen diren ikasleek goi-mailako titulazio/homologazio/bolante horren kopia aurkeztu beharko dituzte, eta, kasuak hala eskatzen badu, dagokion sarbide-notaren ziurtagiria erantsi beharko dute. 2025-2026 ikasturtean lortu behar baditu, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako bi epeetako batean aurkeztu beharko da dokumentazio hori. Goi-mailako zikloan sartzeko aurkeztutako sarbide-notak Educa sistemako erregistro-inskripzioan sartuko dira, betiere ikasleek parte-hartzea baieztatu ondotik, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean horretarako ezarritako egunetan.

c) Nortasun-agiriaren kopia (NAN/AIZ/pasaportea). Onartze-prozesu arruntean atxiki behar da, bi aldeetatik.

d) Kasuak hala eskatzen badu, B1 maila edo hortik gorakoa egiaztatzen duen dokumentazioa (LH elebiduneko goi-mailako zikloak eskatzen badira). Izena emateko epean entregatu behar da, edukiz gero, edo, bestela, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean.

e) Kasuak hala eskatzen badu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren egiaztagiria (Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloak eskatzen badira). Aurreko ikasturteetan egin izanagatik halakorik izanez gero, izena emateko epean aurkeztea gomendatzen da; halakorik ez badago, proba 2026ko deialdian eginen delako, dokumentazioa aurkezteko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako beste bi epeetako batean aurkeztu beharko da.

f) Kasuak hala eskatzen badu, hezkuntza-laguntzako berariazko premiengatik, goi-mailako edo -errendimenduko kirolariagatik edo desgaitasunagatik plaza erreserbatu izana egiaztatzen duen dokumentazioa. Eskabide telematikoari dagokion plaza erreserbatzeko aukera egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia bat erantsi behar zaio (eranskin honetako "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik" izeneko apartatuan zehaztutakoari jarraikiz). Dokumentazio hori onarpen-prozesu arruntean erantsi behar da, eta gomendatzen da onarpen-prozesu arruntean izena emateko epean aurkeztea, batez ere hezkuntza-laguntzako berariazko premiengatik plaza erreserbatu izana egiaztatzen duen dokumentazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak aurkezten duela ikastetxeko orientatzaileak sinatu ondotik. Beste bi plaza-erreserben dokumentazioa ere izena emateko epean aurkeztu behar da, halakorik izanez gero, eta, ezinezkoa bada, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetakoren batean.

20. Inskripzio-eskaera aurrez aurre aurkeztu ondotik, ikastetxeek inskripzio-eskaera edo fotokopia zigilatua aurkeztu izanaren egiaztagiria emanen diote eskatzaileari, sarrera-datarekin, eta inskripzio-eskaera aurkeztu izanaren frogagiri gisa balioko du.

Goi-mailako heziketa-zikloetan onartua izateko prozesuan parte hartu izanaren berrespena.

21. Goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean izena eman duten eta prozesu horretan parte hartu nahi duten ikasleek eta pertsonek egin beharreko bigarren izapidea da.

Ikasleek eta onarpen-prozesu horretan izena eman duten pertsonek Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean parte hartu izana berrestea da pertsona horiek onarpen-prozesuan parte hartu nahi izatearen borondatezko adierazpena. Parte-hartzea berretsi ondotik, inskripzioari sarbide-nota eta/edo sartzeko baldintza bete izana erantsiko zaizkio (dokumentaziorik aurkeztu beharrik gabe, sarbide-nota Educa sisteman baldin badago; edo aldez aurretik dokumentazioa aurkeztuta, sarbide-nota ez baldin badago Educa sisteman).

22. Inskripzio-eskabidea epe barruan aurkeztu duten eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean horretarako ezarritako egunetan parte hartu izana baieztatu duten pertsonek, baldin eta sarbide-notaren eta/edo -eskakizunaren egiaztapena badute, goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean parte hartuko dute.

Inskripzio-eskaera epe barruan aurkeztu duten eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean horretarako ezarritako egunetan parte hartu dutela baieztatu ez duten pertsonek ez dute parte hartuko onarpen-prozesu arruntean.

23. Hauek dira parte-hartzea berresteko datak, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitakoaren arabera:

a) Ekainaren 24tik 26ra (aurrez aurre, 14:00ak arte, inskripzio-eskaera presentzialki egin bada; telematikoki, 23:59ak arte, inskripzio-eskaera bide telematikoak baliatuz egin bada).

b) Ekainaren 30etik uztailaren 2ra (14:00ak arte).

Inskripzio-eskaera modu presentzialean aurkezten duenak aurrez aurre baieztatu beharko du onarpen-prozesuan parte hartzea. Inskripzio-eskaera telematikoki aurkezten duenak, berriz, bide telematikoak baliatuz baieztatu beharko du parte-hartzea.

24. Sartzeko baldintzak egiaztatzen dituztenak, baina sartzeko notarik ez dutenak, dagokien taldean sartzeko nota duen azken pertsonaren atzetik kokatuko dira lehentasun-zerrendan; horretarako, inskripzio-zentroak lau kalifikazio adierazi beharko ditu Educa sistemako erregistro-inskripzioan sartzeko nota gisa.

Goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean parte hartzeko irizpideak.

25. Goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean parte hartuko dute onarpen-prozesu horretan izena emateko epean bi ekintza hauek egin dituzten pertsonek:

a) Inskripzioa: inskripzio-eskaera aurkeztea, bi bide hauetako bat erabiliz:

–Eskaera telematikoa egitea. Educa sisteman "aurkeztuta" bezala agertu behar du (zirriborro-egoeran dauden eskaera telematikoak ez dira joko aurkeztutako inskripzio-eskaeratzat), izena emateko eskaera telematikoki aurkezten bada (dela jatorrizko zentroak leihatila bakarraren bidez aurkeztutakoa, dela modu autonomoan aurkeztutakoa).

–Inskripzio-inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztea, eskaera aurrez aurre egiten bada.

b) Parte hartzearen baieztapena, bi bide hauetako baten bidez egina:

–Telematikoa, inskripzio-eskaera bide telematikoak baliatuz egin bada.

–Aurrez aurrekoa, inskripzio-eskaera presentzialki egin bada.

Gainera, bi aukeretan nortasun-agiriaren kopia aurkeztu beharko dute ezarritako epeetan, eta dagozkion sarbide-baldintzak gainditu izana egiaztatu beharko da.

26. Ez dute parte hartuko goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean:

a) Onartzeko prozesu arruntean izena emateko epean inskripziorik egin ez dutenek, adierazitako bi bideetako bat erabiliz: presentziala edo telematikoa (inskripzio-epea agortzean "zirriborro" egoeran dauden eskabide telematikoak ez dira hartuko aurkeztutako eskaeratzat).

b) Dagokion inskripzio-epean inskripzioa egin dutenek eta goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean parte hartzea baieztatu ez dutenek.

c) Inskripzio-epean izena eman eta parte hartzearen baieztapena ezarritako epeetan egin dutenek, ez baldin badute egiaztatu sartzeko eskakizuna.

27. Izena emateko ohiko epea otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritakoa da. Aurreko jarraibideetan aipatzen diren epeak inskripzio-epe arrunta eta aipatutako ebazpenean adierazitako dokumentazioa aurkezteko bi epeak dira; orobat, bi epe horietan egiten ahal da parte-hartzearen berrespena.

Goi-mailako zikloetan izena emateko eskabidean adierazi beharreko aukeren alderdi komunak.

28. Goi mailako zikloetako inskripzio eskaeretan Lanbide Heziketako nahiz Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako aukerak adierazten ahalko dira soil-soilik. Inskripzio-eskaera horretan erdi-mailako edo beste irakaskuntza batzuetako zikloetako aukerak adierazten badira, eskaera jasotzen duen ikastetxeak ez ditu jasoko Educa erregistro-inskripzioan, eta goi-mailako zikloetako gainerako aukerak erregistratuko ditu, goi-mailako zikloak ez diren aukerak ezabatzearen ondoriozko lehentasun-ordena berriarekin.

29. Inskripzio eskaeraren lehentasunaren araberako hurrenkeran adieraziko dira aukerak; hala, 1. aukera lehentasun handienekoa izanen da, eta 6. aukera, berriz, lehentasun txikienekoa. Adierazten den lehentasun hurrenkera garrantzitsua da onartze prozesuan ikaspostuak esleitzeko.

–Onartze-prozesuko zerrendetan onartutako pertsonak ahalik eta lehentasun handieneko aukeran izanen dira onartuak zerrenda bakoitzean (kasuan kasuko onartze prozesuko onarpen irizpideak aplikaturik), halako moduan non aukera jakin batean onartutako pertsona ez baita izaten ahal onartua lehentasun txikiagoko aukera batean.

–‘Aukera hobetzeko’ prozesua: norbait lehentasun txikiagoko aukera batean onartu badute, lortutako ikaspostuan matrikula egiterakoan aukera izanen du "aukera hobetzeko" aukeraren edo "aukera ez hobetzeko" aukeraren artean hautatzeko. Matrikula egiteko unean "aukera hobetzea" hautatuz gero, horrek esan nahi du jarraituko duela parte hartzen onartze-prozesu arrunteko hurrengo zerrendetan, halakorik bada, eta, beraz, ikaspostua lor lezakeela lehentasun handiagoko aukera batean. Ikaspostu bat lortuz gero ezin da hautatu lehentasun txikiagoa duen beste bat.

30. Aukera batek elementu hauek guztiak biltzen ditu:

–Lanbide Heziketako ikastetxea.

–Goi-mailako heziketa-zikloa

–Ikasmaila: lehen ikasmaila edo bigarren ikasmaila.

–Ikasteko hizkuntza: gaztelania (G) / euskara (D) / gaztelania elebiduna (G-elebiduna) / euskara, elebiduna (D-elebiduna).

–Txanda: goizekoa / arratsaldekoa / goizekoa, arratsaldeko ordu batzuekin / arratsaldekoa, goizeko ordu batzuekin / goiz eta arratsalde, ordu-kopuru berarekin.

31. Aukera baten osagai guztiak hautatzeko erabil daitekeen informazio ofizial bakarra, lehen ikasmailako aukeren kasuan, 2026-2027 ikasturteko eskaintzari buruzko liburuxka ofizialek dakarten informazioa da. Liburuxka horiek Hezkuntza Departamentuaren web orri hauetan eta Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoko izapide-fitxa hauetan argitaratzen dira (inskripzio telematikoa egiten bada, informazio ofizial hori Educa atarian agertuko da):

–Hezkuntza Departamentuaren web orria:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/ciclos-formativos

–Izapide-fitxa: ‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetan izena ematea’: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-goi-mailako-zikloetan-izena-ematea

Inskripzio-eskabidean adierazitako helbide elektronikoa. Jakinarazpenak jasotzea.

32. Onarpen-prozesu arruntean Educak posta elektronikoz igortzen ahal dituen komunikazioak jasotzeko, nahitaezkoa da inskripzio-eskabidean baliozko helbide elektroniko aktibo bat adieraztea (bai aurrez aurre egin bada, bai telematikoki egin bada). Inskripzio-eskaeran helbide elektroniko baliodun eta aktiborik ez adierazteak jakinarazpen horiek jasotzeari uko egitea ekarriko du.

33. Hautaturiko lehen aukera eskaintzen duen zentroak jasotzen ditu izena emateko eskaerak, bai telematikoki egindakoak, bai aurrez aurre egindakoak. Ikastetxe hori arduratuko da eskaera horiek onarpen-prozesuan erabilitako kudeaketa-sistema informatikoan erregistratzeaz; inskripzioa erregistratzen duen zentroak posta elektronikoa baliatuko du komunikazio-bide ofizial gisa, inskripzio-eskabidea aurkeztu duen pertsonari harekin loturik zerikusia izaten ahal duten gorabeherak jakinarazteko.

34. Aurreko jarraibideetan aipatutako komunikazioak eta Educa sistemak egiten ahal dituen gainerakoak onarpen-prozesu arruntari loturiko jakinarazpenak dira, eta eskatzaileak inskripzio-eskaera errazago izapidetzeko egiten dira. Inoiz ez dituzte ordezten plaza eskatzen duen pertsonak goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean izan behar dituen erantzukizuna eta parte hartze aktiboa, hura arautzen duen araudian eta prozesu hori 2026-2027 ikasturtean onartzeko garatzen duten egutegi eta jarraibideetan oinarrituta; hain zuzen, han jasotzen dira bai onarpen-prozesu arrunterako inskripzio-epea, bai aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkezteko beste bi epeak (inskripzio-inprimakia edo eskabide telematiko bat "zirriborro" egoeratik "aurkeztu" egoerara pasatzea izan ezik), aurkezturiko inskripzio-eskabidean ageri diren akatsak zuzentzeko eta onarpen-prozesuan parte hartu izana berresteko.

Kasuan kasuko sarrerako baldintza adierazteko jarraibideak.

35. Inskripzio eskabidean sarrerako baldintza adierazi beharko da, eta, kasua bada, eskatutako irakaskuntzak eta mailak egiteko beste baldintza batzuk ere bai, baldin badaude. Sarrerako baldintzak, betekizunak eta nota honako data hauetan frogatu beharko dira:

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako onarpen-prozesu arrunteko inskripzio-epean, data horietarako jada baldintzak, betekizunak eta sarbide-nota badituzten pertsonen kasuan.

–Aipatutako ebazpenean ekainean eta uztailean adierazitako egunetan, ikasketak edo probak 2025-2026 ikasturtean inskripzio-epea itxi ondotik bukatzen dituzten pertsonen kasuan, eta, inskripzio-epean aurkeztu ez dituztenen kasuan, aurreko paragrafoan adierazitako pertsonei dagokienez.

Sarbide-nota egiaztatzeari dagokionez, kontuan hartu behar da eranskin honetako 8.f), 14.b) eta 19.b) jarraibideetan adierazitakoa.

36. Adieraziko da zer motatako irakaskuntzetan egin nahi den inskripzioa:

–‘Lanbide Heziketa’, Lanbide Heziketako zikloetako aukerak bakarrik hautatu nahi badira.

–‘Arte Plastikoak eta Diseinua’, Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako aukerak bakarrik hautatu nahi badira.

–‘Lanbide Heziketa’ eta ‘Arte Plastikoak eta Diseinua’, bai Lanbide Heziketako zikloak, bai Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloak hautatu nahi badira.

37. Sarrerako baldintza gisa adierazi behar da norberak daukan maila akademiko handieneko titulazioa, onartze-prozesuan hari dagokion sarrera-taldean egoteko. Aurrekoa betetzen ez bada, inskripzio-eskaera ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko da.

Era berean, onartze prozesuan sarrera probaren bitartez parte hartzen dutenek sarrerako baldintza gisa adierazi behar dute maila akademiko handieneko ikasketak egiteko bidea ematen duen proba, onartze prozesuan hari dagokion sarrera-taldean egoteko. Aurrekoa betetzen ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko da.

38. Inskripzio-inprimakian ez da eskatzen ahalko goi-mailako ziklorik sarbide-baldintza desberdinetatik; salbuespen izanen dira ziurtagiria osorik sartuta dagoen zikloan 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez eta goi-mailako gainerako aukeretara sartzeko beste baldintza baten bidez aurkezten diren pertsonak, betiere beste aukera batzuk adierazten badituzte.

39. Batxilergoko teknikari-titulua baino maila altuagoko titulu akademiko bat duen edo 2025-2026 ikasturtean titulu hori lortzeko aukera ematen dion ikasturte batean matrikulatuta dagoen pertsonak sartzeko baldintza gisa adierazi beharko du hori inskripzio-eskaeran, dagokion sarbide-taldean onartua izateko prozesuan parte hartu ahal izateko. Aurrekoa betetzen ez bada, inskripzio-eskaera ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko da.

40. Sartzeko baldintza behar bezala zehazteko, informazio-gida bat izanen da ‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetan izena ematea’ izapide-fitxan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-goi-mailako-zikloetan-izena-ematea.

41. Aurkezten den titulazioaren/ziurtagiriaren agiriaren arabera adieraziko da ikasketetan sartzeko nota. Sartzeko baldintza gisa erabiltzen diren ikasketak/probak 2025-2026 ikasturtean agortzen/egiten badira, ez da beharrezkoa izanen sartzeko nota adieraztea izena emateko epean. Parte-hartzea baieztatzean, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako egunetan egiaztatu beharko da, eranskin honetako 8.f), 14.b) eta 19.b) jarraibideetan adierazitakoarekin bat etorriz.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloen aukerak.

42. Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako aukerak eskatzen dituztenek gaitasun artistikoaren probari dagokion atala bete beharko dute. Hiru aukera hauetatik bat adierazi beharko da:

–‘Goi-mailako gaitasun artistikoaren proba’, lehenagoko ikasturteetan goi-mailako gaitasun artistikoaren proba gainditu bada.

–‘Egiteke’, 2025-2026 ikasturtean egitekoa bada goi-mailako gaitasun artistikoaren proba; berariazko inskripzioa egin behar da proba hori egiteko, eta izapide-fitxa honetan dago informazioa:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Prueba-de-aptitud-artistica-para-el-acceso-a-ciclos-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

–‘Salbuetsia’, Gaitasun Artistikoaren Proba egin beharretik salbuesteko baldintzaren bat betetzen bada. Baldintzak aurreko apartatuko izapide-fitxan azaltzen dira.

Lanbide Heziketako goi-mailako ziklo elebidunen aukerak.

43. LHko goi-mailako ziklo elebidunen aukerak adierazi badira, "Ingeleseko/frantseseko B1 egiaztapena edo goragokoa" atala adierazten ahalko da, baldin eta ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatzen bada B1 maila edo goragokoa duela ziklo elebiduneko atzerriko hizkuntzan: ingelesa edo frantsesa, dagokionaren arabera.

Goi-mailako zikloetako bigarren ikasmailako aukerak.

44. Goi-mailako ziklo bateko 2. ikasmailako aukerak eskatzen dituztenek "2. ikasmailako inskripzioa" atala bete beharko dute, eta bi aukera hauetako bat adierazi:

–‘Lehen ikasmaila gaindituta’: zikloko lehen ikasmailako lanbide modulu guztiak gainditu badira edo gainditu/egiaztatu behar badira.

–‘2. mailara igarotzeko moduan egotea’: ez badira gainditu zikloko lehen mailako lanbide-modulu guztiak, baina betetzen badira Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetako ebaluazioa arautzen duen martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 20.5 artikuluan ezarritako mailaz igotzeko baldintzak (horretarako, gainditutako modulutzat hartuko da ikastetxean garatutako moduluaren zatian zein enpresa edo erakunde parekatuko prestakuntzan ebaluazio positiboa lortu duena; xede horretarako gainditutako modulutzat hartuko da, berebat, ikastetxean garatutako moduluaren zatian ebaluazio positiboa lortu duena, nahiz eta ez eduki eginda prestakuntza lehen mailarekin parekatutako enpresa edo erakundean edo "gainditu gabea" kalifikazioa eta ebaluazioa lortu baditu han).

45. Ziklo bateko bigarren ikasmailako aukera bat eskatzen duen ikasleak zalantzarik badu bigarren ikasmailara igarotzeko aukerari buruz, inskripzio-inprimaki berean aukera gisa eskatzen ahalko da dela zikloko lehen ikasmaila, dela zikloko bigarren ikasmaila. Horretarako, hautatutako bi aukerak sei aukera posibleetatik bi gisa zenbatuko dira.

46. Goi-mailako lanbide-heziketako titulu batean integratuta dauden lanbide-gaitasuneko estandarrak (lehengo konpetentzia-unitateak) egiaztatzen dituzten pertsonek (ikusirik lehen mailako moduluak baliozkotzeko eta, ondoren, bigarren kurtsoan sartzeko aukera ematen dietela), betiere sartzeko baldintzak betetzen badituzte, eskatzen ahalko dute dagokion goi-mailako zikloko bigarren kurtsoan izena ematea.

Inskripzioa eskatzeko inprimakian ‘2. ikasmailara igotzeko moduan’ aukera adierazi beharko dute. Beraz, lehentasun-zerrendan bigarren sarbide-taldean kokatuko dira, sartzeko nota duen azken pertsonaren atzetik, eta, hala, 1 jarriko da sartzeko nota gisa; 2026-2027 ikasturterako onartze-prozesuetan berdinketak hausteko erabiltzen den zozketaren arabera ordenatuko dira.

Inskripzio-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

47. Inskripzio eskabidearen ereduetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, deusetan galarazi gabe atzerritarren eskubidea espainiarren baldintza berberetan sartzeko derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman, halaxe xedatu baita Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.

48. Izena emateko eskabideari erantsitako dokumentazioa adierazi beharko da, jarraibide hauetan xedatutakoari jarraikiz.

49. Dokumentazio hau atxiki behar zaio goi-mailako zikloetan inskribatzeko eskabideari:

a) Izena emateko inprimakia beteta (aurrez aurreko eskaera) / Educa sisteman eskatutako datuak betetzea (eskaera telematikoa).

b) NAN/AIZ/pasaportearen fotokopia edo baliokidea (aurrez aurreko eskaera eta eskaera telematikoa).

c) Sartzeko baldintzak egiaztatzen dituen dokumentazioa.

–Sarrerako baldintza gisa erabiltzen den tituluaren ziurtagiri akademikoaren fotokopia, batez besteko nota agertzen duena (tituluari eransten zaiona norgehiagoka bidezko sarrera prozesuetarako). Horrela frogatuko dira sarrerako betekizun akademikoak eta sarrerako nota. Dokumentazio hori aurkeztu beharko da baldin eta dakarren informazioa ez bada ageri eskola-kudeaketarako Educa sisteman.

–Atzerriko tituluak eta ikasketak batxiler tituluarekin homologatzeko agiriaren fotokopia.

–"Baldintzapeko inskripzioaren agiria"ren fotokopia. Agiri horrek behar bezala beteta eta zigilua jarrita egon behar du.

–Goi mailako zikloetarako sarrerako proba edo sarrerako ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia. Ziurtagirian agertuko da proban edo ikastaroan lortutako nota. Horrela frogatuko da sarrerako probaren edo ikastaroaren bidezko sarrerako baldintza, bai eta sarrerako nota ere. Dokumentazio hori aurkeztu beharko da baldin eta dakarren informazioa ez bada ageri eskola-kudeaketarako Educa sisteman.

–25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proban GAI kalifikazioa lortu izanaren ziurtagiriaren fotokopia, lortutako nota adierazita. Ziurtagirian ageri den nota erregistratuko da inskripzioan, bi dezimalekin, ehunen hurbilenera biribilduta, eta, zenbakia bi ehunenen erdian badago, gora. Dokumentazio hori beti aurkeztu beharko da, ez dagoelako jasorik eskola-kudeaketarako Educa sisteman.

–3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriaren fotokopia, ziurtagiri hori osorik sartuta dagoen goi-mailako ziklora sartzeko eskakizun gisa baliatzen dena.

–Adierazitako aukeren artean Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloren bat adierazi bada bakarrik: Goi-mailako Gaitasun Artistikoko Proba gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia edo proba horretatik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiria. Dokumentazio hori beti aurkeztu beharko da, ez dagoelako jasorik eskola-kudeaketarako Educa sisteman.

"Parte-hartzea baieztatu" ondotik, aurreko apartatuetan aipatutako sarbide-nota Educa sistemako inskripzio-erregistroan sartuko da, eta onarpen-prozesu arruntean parte hartuko da.

50. Hau da plaza erreserbatzeko aurkeztu behar den dokumentazioa:

–Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolaria: Hori frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, apartatu honetako jarraibideetan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak izateagatik".

–Desgaitasuna: –Desgaitasun egoera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, honako apartatu honetako jarraibideetan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak izateagatik".

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premia: Hori frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, apartatu honetako jarraibideetan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak izateagatik".

51. Nahitaezko dokumentazioa jarraibide hauen arabera aurkeztu beharko da:

a) Inskripzio-formularioa: onarpen-prozesu arruntean izena emateko epean.

b) Nortasun-dokumentazioari eta sartzeko betekizunari eta notari buruzkoa:

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako onarpen-prozesu arrunteko inskripzio-epean, jada baldintzak, betekizunak eta sarbide-nota badituzten pertsonen eta aurkeztu beharreko agiriak badituztenen kasuan.

–Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkezteko adierazitako bi epeetako batean, ikasketak edo probak 2025-2026 ikasturtean izena emateko epea agortu ondotik burutzen dituzten pertsonen kasuan; edo aurkeztu beharreko dokumentazioa izena emateko epea agortu ondotik eskuratzen badute, edo ez badituzte aurkeztu inskripzio-epean.

Sartzeko notari eta betekizunari buruzko dokumentazio hori adierazitako 3 epeetako batean entregatu beharko da, eta parte-hartzea baieztatu egin beharko da, izena emateko eskaeran sar daitezen.

52. Plazak erreserbatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da:

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako onarpen-prozesu arruntaren epe arruntean, pertsonek aurkeztu beharreko dokumentazioa badute.

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkezteko adierazitako bi epeetako batean. Ikastetxeak frogagiria emanen dio ikasleari.

Dokumentazio hori ez bada aurkezten adierazitako 3 epeetako batean, pertsonak ez du eskatzen ahalko ikaspostuen erreserba goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean.

Sartzeko baldintzak eta eskakizunak aldatzea.

53. Kasu hauetan bakarrik aldatzen ahalko dira inskripzio-eskaeran adierazitako sarbide-baldintzak, onarpen-prozesu arruntaren inskripzio-epea agortu ondotik:

a) 2025-2026 ikasturtean Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua lortzeko ikasketak egiten ari diren ikasleak. Ikasle horiek ez badute lortzen teknikari-titulua, goi-mailako zikloetara sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta goi-mailako zikloetara sartzeko proba-baldintza gisa adierazi, sarbide-proba hori gainditu badute.

Kasu horretan, eskaera jasotzen duen ikastetxeak Educa sisteman egiaztatu beharko du ikasleek ez dutela lortu teknikari-titulurik 2025-2026 ikasturtean; ikasleek ez badute titulua lortu, Educan ez da agertuko goi-mailako zikloetara sartzeko notarik, eta, beraz, aldatzen ahalko da sartzeko baldintza. Ikasleen jatorrizko ikastetxeak ez baditu erregistratzen erdi-mailako azken kalifikazioak Educan, ikasle horiek 2025-2026 ikasturtean ikasketak egin dituzten ikastetxearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, egiaztatzen duena ez duela lortu teknikari-titulua.

b) 2025-2026 ikasturtean batxiler titulua eskuratzeko ikasketak (Batxilergoko 2. ikasmaila) egiten ari diren ikasleak: Ikasle horiek ez badute eskuratzen Batxilergoko titulua, goi-mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta goi-mailako zikloetara sartzeko probaren baldintza adierazi, sarbide-proba hori gainditu badute.

Eskaera jasotzen duen ikastetxeak Educa sisteman egiaztatu beharko du ikasleek ez dutela lortu Batxilergo-titulurik 2025-2026 ikasturtean; ikasleek ez badute titulua lortu, Educan ez da agertuko goi-mailako zikloetara sartzeko notarik, eta, beraz, aldatzen ahalko da sartzeko baldintza. Ikasleen jatorrizko ikastetxeak ez baditu erregistratzen Batxilergoaren azken kalifikazioak Educan, ikasle horiek 2025-2026 ikasturtean ikasketak egin dituzten ikastetxearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, egiaztatzen duena ez duela lortu Batxilergo titulua.

c) 2025-2026 ikasturtean goi-mailako teknikari (LH, Arte Plastikoak eta Diseinua, edo Kirol teknikaria) titulua lortzeko ikasketak egiten ari diren ikasleak. Ikasle horiek ez badute eskuratzen goi-mailako teknikari titulua, goi-mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta sartzeko beste baldintza bat adierazi.

Eskaera jasotzen duen ikastetxeak Educa sisteman egiaztatu beharko du ikasleek ez dutela lortu goi-mailako teknikari-titulua 2025-2026 ikasturtean; ikasleek ez badute titulua lortu, Educan ez da agertuko goi-mailako zikloetara sartzeko notarik, eta, beraz, aldatzen ahalko da sartzeko baldintza. Ikasleen jatorrizko ikastetxeak ez baditu erregistratzen goi-mailako azken kalifikazioak Educan, ikasle horiek 2025-2026 ikasturtean ikasketak egin dituzten ikastetxearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, egiaztatzen duena ez duela lortu teknikari edo goi-mailako titulua.

d) Lehenago aipatutakoen antzeko beste kasu batzuetan, inskribatzeko inprimakian adierazitako sarrerako baldintza frogatzerik ez dagoenean baina sarrerako beste baldintza bat frogatzen ahal denean, aldatzen ahalko da sarrerako baldintza, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak kasu bakoitzerako xedatutakoarekin bat.

54. Aurreko jarraibidean adierazitako kasuetan sartzeko baldintza aldatzeari dagokionez, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako bi epeetako batean eginen da, lehenbiziko aukera gisa hautatutako ikastetxean.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.

55. Desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik ikaspostuak gordetzeko araudia apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 9., 12., 13. eta 14. artikuluetan ezarrita dago.

56. Desgaitasuna izateagatik ikaspostuak gordetzea eskatzen ahal duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoa da.

57. Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik ikaspostuak gordetzea eskatzen ahal duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa, kontuan hartuta goi mailako edo errendimendu handiko zer mailako kirolariak diren, honako hau da:

a) Goi mailako kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, a) letra). Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenaren fotokopia, agertzen duena interesduna badagoela goi mailako kirolarien zerrendan, edo Kirolaren Kontseilu Nagusiak emandako ziurtagiriaren fotokopia.

b) Goi errendimenduko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, b) eta c) letrak). Kirolaren Kontseilu Nagusiaren ziurtagiriaren fotokopia, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena, dagokion maila adierazita.

c) Goi errendimenduko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, d) letra). Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, edo beste autonomia-erkidego bateko kirol administrazioaren ziurtagiriarena, egiaztatzen duena dagokion autonomia erkidegoan errendimendu handiko kirolaria dela.

d) Goi errendimenduko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, e), f) eta g) letrak). Kirolaren Kontseilu Nagusiaren ziurtagiriaren fotokopia, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena, dagokion maila adierazita.

e) Goi errendimenduko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, h) letra). Nafarroaren kasuan, Nafarroako Kirolaren Institutuak emandako ziurtagiriaren fotokopia, honako maila hauetakoren bateko kirolaria dela egiaztatzen duena (talde horretako maila handienetik txikienera): kirolari teknifikatua, kirolari kualifikatua, hobekuntzako kirolaria, oinarrizko errendimenduko kirolaria.

58. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik ikaspostuak gordetzea eskatzen ahal duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa, Educa kudeatzeko sistema guztiz garatu eta oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesura egokitu arte, "Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria" izanen da, 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta egon den ikastetxeko orientatzaileak sinatua, eta egiaztatzen duena ikaslea hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela eta 2025-2026 ikasturtean ohikoak ez diren hezkuntza-neurriak behar izan dituela.

Ikastetxeek aukera eman beharko dute 2025-2026 ikasturtean beren ikastetxean matrikulatuta dauden ikasleek –baldin eta goi-mailako zikloetan onartzeko prozesuan izena eman badute, onarpen-prozesuan parte hartuko dutela berretsi behar badute, eta 2025-2026 ikasturtean ezohiko hezkuntza-neurriak behar izan badituzte– onarpen-prozesu arrunt horretan hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak direla egiaztatzeko. Horretarako, jatorrizko ikastetxeek ‘Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen egiaztapena’ fitxa eman beharko diete goi-mailako zikloetan izena eman duten ikasleei, behar bezala beteta, ikastetxe bakoitzak zehazten duen barne-prozeduraren bidez. Entrega hori behar besteko aurrerapenarekin egin behar da, ikasleek horretarako ezarritako egunetan aurkeztu ahal izan dezaten.

59. Desgaitasuna izatearen, goi-mailako edo -errendimenduko kirolaria izatearen edo hezkuntza-laguntzako berariazko premia izatearen egiaztagiria izena emateko eskaera aurkeztu den lehen aukerako ikastetxean aurkeztuko da.

60. Dokumentazio hori ez bada aurkeztu inskripzio-epean, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako bi epeetako batean aurkeztu beharko da.

Dokumentazio hori adierazitako epean aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuko onarpen-prozesu arruntean eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

61. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatzen baldin badu gordetako ikaspostu bat eman diezaiotela, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiagatik.

–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik.

–Laugarrenik: ikaspostua gordetzea gutxiegi ageri den sexuko pertsona izateagatik.

Ikaspostua gordetzea gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzat.

62. Apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 9. eta 15. artikuluek lanbide heziketako eskaintza bakoitzean gutxiegi ageri den sexuko pertsonendako ikaspostuak gordetzea arautzen dute. Plaza-erreserba hori ofizioz aplikatzen zaie inskripzio-eskabideei.

63. 2026-2027 ikasturterako eskaintzako goi-mailako ziklo bakoitzean, gutxiegi ageri den sexutzat hartzen da 2026-2027 ikasturtearen aurreko 3 ikasturteetan matrikulatutako ikasleen ehunekoa %40 edo gutxiago duena.

64. Gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzat honako ikaspostu hauek gordetzen dira:

a) Lanbide Heziketako goi-mailako zikloak:

–Erreserbako sei ikaspostu, zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa %10 edo txikiagoa bada.

–Erreserbako lau ikaspostu, zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa %10etik gorakoa eta %25ekoa edo txikiagoa bada.

–Erreserbako ikaspostu bat, zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa %25etik gorakoa eta %40koa edo txikiagoa bada.

2024ko apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onarpen-prozesu arruntean erreserbako ikaspostu horiek modu bereizian aplikatzen zaizkie Batxilergoko eta Teknikako ikasleen sarbide taldeari edo baliokideari; hau da, plazen %50 bi sarbide-talde horietako bakoitzerako. Aipatutako bi sarbide-talde horietakoren batean erreserba hori egiteko aukera duen eskatzailerik ez badago, erreserbatutako plazak dagokion taldearen erreserbarik gabeko plaza orokorrei gehituko zaizkie.

b) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloak:

–Erreserbako lau ikaspostu, zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa %20 edo txikiagoa bada.

–Erreserbako bi ikaspostu, zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa %20tik gorakoa eta %40koa edo txikiagoa bada.

2024ko apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onarpen-prozesu arruntean erreserbako ikaspostu horiek modu bereizian aplikatzen zaizkie Batxilergoko eta Teknikako ikasleen sarbide taldeari edo baliokideari; hau da, plazen %50 bi sarbide-talde horietako bakoitzerako. Aipatutako bi sarbide-talde horietakoren batean erreserba hori egiteko aukera duen eskatzailerik ez badago, erreserbatutako plazak dagokion taldearen erreserbarik gabeko plaza orokorrei gehituko zaizkie.

65. Jarraian zehazten dira goi-mailako zikloetan onartzeko 2026-2027 ikasturteko prozesu arruntean gutxiegi ageri den sexuko pertsonendako ikaspostuak gordetzen diren goi-mailako zikloak eta ikasleen lehen mailako talde bakoitzerako gordetako ikaspostuen kopurua:

GOI-MAILAKO ZIKLOAK

GIZONEI
ERRESERBATUTAKO PLAZAK

EMAKUMEEI
ERRESERBATUTAKO PLAZAK

Egokitzapen Fisikoa

2 ikaspostu

Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa

4 ikaspostu

Administrazioa eta Finantzak

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa

2 ikaspostu

Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa

4 ikaspostu

Animazioa

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Animazio Soziokultural eta Turistikoa

4 ikaspostu

3D animazioak, jokoak

eta ingurune interaktiboak

2 ikaspostu

Zuzendaritzarako Laguntza

2 ikaspostu

Automatizazioa eta Robotika Industriala

6 ikaspostu

Automozioa

4 ikaspostu

Karakterizazioa eta Makillaje Profesionala

4 ikaspostu

Nazioarteko Merkataritza

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Eraikuntza Metalikoak

6 ikaspostu

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena

4 ikaspostu

Web Aplikazioen Garapena

4 ikaspostu

Dietetika

2 ikaspostu

Sukalde Zuzendaritza

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Jatetxe Zerbitzuen Zuzendaritza

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua

4 ikaspostu

Diseinua eta Altzari-hornikuntza

4 ikaspostu

Ekoizpen Grafikoaren Diseinua eta Kudeaketa

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Osasun dokumentazioa eta administrazioa

4 ikaspostu

Ebanisteria artistikoa

2 ikaspostu

Haur Hezkuntza

4 ikaspostu

Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa

6 ikaspostu

Energia berriztagarriak

6 ikaspostu

Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza

2 ikaspostu

Estetika Integrala eta Ongizatea

6 ikaspostu

Ile-apainketako Estilismo eta Zuzendaritza

4 ikaspostu

Farmazia-produktuen, bioteknologikoen eta antzekoen fabrikazioa

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Argazkilaritza

2 ikaspostu

Abeltzaintza eta Abere-osasunari Laguntza

2 ikaspostu

Salmenten eta merkataritzako guneen kudeaketa

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Uraren kudeaketa

6 ikaspostu

Basoaren eta natur ingurunearen kudeaketa

4 ikaspostu

Grabatua eta Estanpazio Teknikak

2 ikaspostu

Ikus-entzunezko Grafikoa

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Turismoko Gidaritza, Informazioa eta Laguntza

2 ikaspostu

Aho-hortzetako Higienea

4 ikaspostu

Ilustrazioa

2 ikaspostu

Diagnosi-irudia eta Medikuntza Nuklearra

4 ikaspostu

Gizarteratzea

4 ikaspostu

Laborategi Kliniko eta Biomedikoa

4 ikaspostu

Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia

4 ikaspostu

Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanak

6 ikaspostu

Mantentze-lan Elektronikoak

6 ikaspostu

Marketina eta Publizitatea

2 ikaspostu

Mekatronika Industriala

6 ikaspostu

Komunikazio Bitartekotza

6 ikaspostu

Eraikuntza-obren Antolaketa eta Kontrola

2 ikaspostu

Paisajismoa eta Landa Ingurunea

4 ikaspostu

Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea

2 ikaspostu

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa

6 ikaspostu

Genero-berdintasuna sustatzea

4 ikaspostu

Hortz Protesiak

4 ikaspostu

Eraikuntza proiektuak

2 ikaspostu

Kimika eta Ingurumen Osasuna

4 ikaspostu

Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioa

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Telekomunikazio eta Informatika Sistemak

6 ikaspostu

Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak

6 ikaspostu

Ikus-entzunezkoetarako eta Ikuskizunetarako Soinua

4 ikaspostu

Teknika Eskultorikoak

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Garraioa eta Logistika

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Neurrira egindako jantziak eta ikuskizunetakoak

4 ikaspostu

Mahastizaintza eta Ardogintza

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Plaza horiek %50ean banatzen dira batxilergoko ikasleen sarbide-taldearen eta erdi-mailako zikloko ikasleen sarbide-taldearen artean.

Educan erregistratutako inskripzioen behin-behineko egoera kontsultatzea.

66. 2026-2027 ikasturterako goi-mailako zikloetan onartzeko prozesuaren egutegia onesten duen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean xedatzen den bezala, 2026ko maiatzaren 29tik aurrera, izena emateko eskaera bat aurrez aurre edo telematikoki aurkeztu duen pertsonak EDUCAn erregistratutako inskripzioaren datuak kontsultatzen ahalko ditu (EDUCAn erregistratutako inskripzioaren behin-behineko egoera kontsultatzea).

Kontsulta egiteko, Educaren atarira sartu behar da, izena emateko eskaerari lotutako erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez.

Egoera jakin batzuetan, inskripzio-bolumenaren eta erregistroan izaten ahal diren gorabeheren ondorioz, data hori atzeratzen ahalko da ikastetxe jakin batzuetarako. Hala bada, maiatzaren 29an jakinaraziko dira kontsulta-data berriak, adierazitako izapideen fitxan.

67. Erreklamazioak eta/edo zuzenketak aurkezten ahalko dira lehen aukerako ikastetxean, ekainaren 1etik 5era bitarte (14:00ak arte).

Epe horretan, izena emateko ohiko epean eskaera egin zutenek izena emateko ohiko epean aurkeztu ez zuten dokumentazioa aurkezten ahalko dute.

Educa kudeatzeko sistema erabat garatu eta goi-mailako zikloetan onartzeko prozesura egokitu arte, aurrez aurre aurkeztu beharko dira erreklamazioak eta/edo zuzenketak eta izena emateko ohiko epean aurkeztu ez zen dokumentazioa.

68. Erreklamazioa eta/edo zuzenketa aurkezten ahalko da baldin eta interesdunak edo, adingabeen kasuan, haren gurasoek edo legezko tutoreek akatsen bat hautematen badute honako hauetakoren batean:

–Ikaslearen datu pertsonalak: izen-abizenak, NAN/AIZ/pasaportearen zenbakia, sexua, helbidea, helbide elektronikoa, telefonoak.

–Desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premia izateagatik ikaspostua gordetzea eskatzeko laukitxoa markatzean okertzea.

–2025-2026 ikasturtean eginiko ikasketak eta sartzeko baldintzak adieraztean.

–Gaitasun artistikoko probari dagokion adierazpenean (Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloak aukeratu badira).

–Goi-mailako ziklo elebiduneko atzerriko hizkuntzan B1 maila edo hortik gorakoa egiaztatzeko adierazpenean (LH elebiduneko zikloak aukeratu badira).

–Ikastetxea hautatutako aukeretan okertzea inskripzio inprimakian edo aukeren lehentasun ordena gaizki jartzea (aurrez aurre egindako izena emateko eskaeren kasuan soilik).

Erreklamazioak aurkezteko epean aurkezten ahal den ohiko epean aurkeztu gabeko dokumentazioa honako hau da (izena emateko inprimakia ezin da epe horretan aurkeztu):

–Nortasun agiriaren fotokopia.

–Goi-mailako zikloetara sartzeko ikasketen eta notaren ziurtagiria.

–Sarbide-probaren edo -ikastaroaren eta gaitasun artistikoko probaren ziurtagiria.

–Atzerriko hizkuntzako B1 maila edo hortik gorakoa egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Eskatutako ikaspostua gordetzeko egiaztagiria.

69. Erreklamazio- eta/edo zuzenketa-epe horretan, ez da eskatzen ahalko inskripzio-epe arruntean adierazitako aukerak aldatzea, ezta lehentasun-hurrenkera aldatzea ere.

70. Erreklamazioak eta/edo zuzenketak egiteko epe horretan, ofizioz zuzentzen ahalko dira inskripzio eskaeren Educako erregistroan administrazioak antzemandako akatsak.

71. Erreklamatzeko eta/edo zuzentzeko eta inskripzio-epe arruntean aurkeztu ez den dokumentazioa aurkezteko epea agortu ondotik, Educa sistemako inskripzio-erregistroaren egoera erabiliko da onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda egiteko eta argitaratzeko.

Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetarako sarbide-­notak.

72. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetan onartua izateko prozesu arruntean erabilitako sarbide-nota kalkulatzeko, ziklo horietan onartua izateko prozesua arautzen duen 2024ko apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduak 69. eta 77. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio.

73. Ikasleek zikloetan sartzeko baldintza gisa aurkezten diren ikasketak edo probak zer ikastetxetan gainditu dituzten, ikastetxe horrek kalkulatu beharko du sarrera nota, edo, bestela, jatorriko hezkuntza administrazioak.

Ikasleak aurkezten duen ikasketa-ziurtagiriak jasotzen baditu sarrerako baldintza gisa adierazitako ikasketak osatzen dituzten ikasgai edo modulu guztietako kalifikazioak, baina ez badago sarbide-nota gisa erabili beharreko batez besteko notarik, inskripzio orria jasotzen duen ikastetxeak kalkulatu beharko du sarbide-nota hori, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak zehazten duenaren arabera; horri buruzko edozein zalantza argitzeko, inskripzio-eskaerak jasotzen dituzten ikastetxeek dagokion atalean izapidetuko dute kontsulta, ordenafp@educacion.navarra.es helbide elektronikoaren bidez.

Sarbide-nota ez bada egiaztatzen edo ez bada lortzen aurkeztutako dokumentazioan sarbide-notarik, inskripzio-zentroak lau kalifikazio adierazi beharko ditu Educa sistemako erregistro-inskripzioan sarbide-nota gisa.

74. Erdi-mailako zikloetako, batxilergoko eta goi-mailako zikloetarako sarbide-ikastaroetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek aukera eman beharko diete Nafarroan goi-mailako heziketa-zikloetan izena eman duten eta onarpen-prozesuan parte hartuko dutela baieztatzen duten ikasle ohiei 2025-2026 ikasturtean onarpen-prozesu horretan parte hartzeko. Horretarako, ikastetxeek honela jokatu beharko dute:

a) Ikasketak 2025-2026 aurreko ikasturteetan egin dituzten ikasleen kasuan:

–Ikastetxeak ez baditu kalifikazioak kudeatzen Educaren bidez, titulazioa eta sartzeko nota egiaztatzen dituen dokumentazioa eman beharko die ikasle ohiei.

–Ikastetxeak Educa sistemaren bidez kudeatzen baditu kalifikazioak, erdi-mailako, batxilergoko eta goi-mailako zikloetara sartzeko ikastaroen kasuan, sisteman agertzen dira titulazioari edo titulaziorik ezari eta ikastaroa gainditzeari buruzko erabakiak, bai eta dagokion sarbide-notaren kalifikazioak ere; beraz, ez da beharrezkoa izanen horiek aurkeztea, eta eskaera jasotzen duen zentroak ofizioz sartuko ditu.

b) Ikasketak 2025-2026 ikasturtean burutzen dituzten ikasleen kasuan:

–Ikastetxeak ez baditu kalifikazioak kudeatzen Educa sistemaren bidez, behar besteko aurrerapenarekin eman beharko dizkie ikasleei titulazioa eta sartzeko nota egiaztatzen duten agiriak, ikasleek beren lehen aukerako ikastetxean aurkeztu ahal izan ditzaten horretarako ezarritako egunetan, 2026ko ekainaren 24tik 26ra (14:00ak arte). Era berean, ikasleei behar duten laguntza guztia eman beharko diete izena emateko zentroan dokumentazio hori emateko.

–Ikastetxeak kalifikazioak Educa sistemaren bidez kudeatzen baditu, erdi-mailako, batxilergoko eta goi-mailako zikloetara sartzeko ikastaroen kasuan, titulazioari edo titulaziorik ezari eta ikastaroa gainditzeari buruzko erabaki guztiak sartu eta erregistratu beharko ditu Educa sistemaren aplikazio informatikoan, bai eta dagokion ikasturteko azken kalifikazioak ere, 2026ko ekainaren 24tik 26ra (23:59 arte). Hala, inskripzio-eskaera jasotzen duen ikastetxeak, ikasleek aurkezturiko onarpen-prozesuan parte hartu dutela baieztatu ondotik, eskola-kudeaketako Educa sistemak kalkulatutako sarrera-nota atzitu eta erregistratutako inskripzioan sartzen ahalko du, ikasleek onarpen-prozesuan parte har dezaten.

Sartzeko notari eta baldintzak egiaztatzeari dagokienez, garrantzitsua da gogoraraztea Educa sistemako inskripzio-erregistroan sartuko dela, betiere onarpen-prozesu arruntean parte hartu izanaren baieztapena egin bada.

Beste hezkuntza sistema batzuetatik datozen ikasleak.

75. Atzerriko hezkuntza-sistemetatik datozen eskatzaileek ikasketak homologatzeko behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute aukeratutako lehen aukerako ikastetxean, inskripzio-eskaerarekin batera. Egiaztagiri horretan, batez besteko nota jasotzen ahalko da, aplikatzekoa den estatuko araudiaren arabera, edo baldintzapeko txartela, behar bezala beteta eta zigilatuta.

Dokumentazio hori onarpen-prozesu arruntean izena emateko epean edo Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkezteko bi epeetako batean aurkeztu beharko da.

76. Barematzeko orduan, jatorrizko herrialdean lortutako tituluaren homologazioa zer urtetan eman den hartuko da kontuan: homologazioa edo baldintzapeko inskripzio-txartela 2025eko irailaren 1ean edo geroago lortu bada, 2025-2026 ikasturtean lortu dela ulertuko da; homologazioa 2023ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean lortu bada, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan lortu dela ulertuko da; homologazioa 2023ko abuztuaren 31n edo lehenago lortu bada, azkenik, 2022-2023 ikasturtean edo aurreko ikasturteetan lortu dela ulertuko da.

77. Apartatu honetan deskribatutako kasuetan sarbide-nota kalkulatzeko zalantzarik edo desadostasunik badago, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak ebatziko du.

Onartzeko irizpideen baremoa.

78. Jendaurrean egon beharko dute, bai onartzeko irizpideen baremoak, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

Zozketa.

79. 2026-2027 ikasturteko onartzeko prozesuetan, zerrendei automatikoki aplikatuko zaie, Educa aplikazioan, berdinketak hausteko zozketa, zeina aipatzen baita ikasleak goi-mailako zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduan.

Uko egiteak.

80. Ohiko onarpen prozesuan, aurkeztutako izena emateko eskaerari uko egiteko eta hura baliogabetzeko eskaera egiten ahalko da, eta inskripzio eskaeran hautatutako aukera guztiei eraginen die.

Lehen mailatik bigarrenera igarotzen diren ikasleen eta maila errepikatzen duten ikasleen matrikula-datak.

81. Talde bakoitzeko sarbide berriko ikaspostuak zehazteko, beharrezkoa da zikloko lehen mailako taldeen eta bigarren mailakoen matrikulari buruzko informazioa izatea.

Horregatik, matrikulatzeko epe bat ezartzen da, bai ikastetxe eta ziklo berean lehen edo bigarren maila errepikatzen duten ikasleentzat, bai ikastetxe eta ziklo berean lehen mailatik bigarrenera igarotzen diren ikasleentzat. Epe hori 2026ko ekainaren 17tik 25era bitartean izanen da.

82. 2026-2027 ikasturtean ikastetxe eta ziklo berean egon behar duten ikasleek, bai 2025-2026 ikasturtean egindako ikasturtea errepikatzeko, bai mailaz igotzeko, adierazitako egunetan egin beharko dute matrikula: 2026ko ekainaren 17tik 25era (14:00ak arte).

83. Matrikula adierazitako egunetan ez egiteak berekin dakar ikastetxe eta ziklo berean hasitako prestakuntza jarraitzeari uko egitea.

Sartu berrientzako ikaspostuak zehaztea.

84. Apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoa betetzeko eta goi-mailako ziklo bakoitzean sartu berrientzako ikaspostuak zehazteko, ikastetxeetako zuzendaritzek honako informazio hau helarazi beharko dute, posta elektronikoz, 2026ko ekainaren 26ko 14:00ak baino lehen, ordenafp@educacion.navarra.es helbidera:

–Lehen mailako talde bakoitzerako: matrikulatutako ikasle errepikatzaileen kopurua, 2. mailara pasatzea espero den eta matrikulatu diren ikasleen kopurua eta matrikula baliogabetzea onartu zaien plaza gordetzeko eskubidea duten ikasleen kopurua.

–Bigarren mailako talde bakoitzerako: matrikulatutako ikasle errepikatzaileen kopurua.

Hala, goi-mailako zikloetako lehen eta bigarren mailako talde bakoitzean dauden ikaspostu berriak zehazten ahalko dira, ohiko onarpen prozesuan adjudikatzeko.

Sartu berrientzako ikaspostuen banaketa goi-mailako zikloetan.

85. Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetan sartzeko norgehiagoka badago, honako hau izanen da sartu berrien postuen banaketa, oro har, sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE

SARTU BERRIAK

1A. SARBIDE

TALDEA.

1B. SARBIDE

TALDEA.

2. SARBIDE

TALDEA

3. SARBIDE

TALDEA

4. SARBIDE

TALDEA**

Hogeita lau

11

10

2

1

2

Hogeita hiru

10

10

2

1

2

Hogeita bi

9

10

2

1

2

Hogeita bat

9

9

2

1

2

Hogei

9

8

2

1

2

* Ratioaren gainetik dauden plazak.

–1A sarbide-taldea: Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea duten eta goi-mailako titulaziorik ez duten ikasleak.

–1B sarbide-taldea: Batxilergoko titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea duten eta goi-mailako titulaziorik ez duten ikasleak.

– 2. sarbide-taldea: goi-mailako zikloetara sartzeko ikastaro bat, goi-mailako zikloetara sartzeko proba bat edo unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba bat gainditu duten pertsonak; eta, kasu horietan guztietan, ez daukatenak goi-mailako zikloetara sartzeko baldintza den titulazio akademikorik eta ez daukatenak goi-mailako zikloetara sartzeko baliokidetzat jotzen denik.

–3. sarbide taldea: goi graduko teknikari titulua, unibertsitateko graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako horietako baten baliokide diren ikasketak dituzten pertsonak.

–4. sarbide-taldea: izena ematen duen zikloan osorik sartuta dagoen 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiri bat egiaztatzen duten pertsonak.

86. Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bateko lehen ikasturtean ikasle sartu berrien kopurua 20tik beherakoa denean, norgehiagoka badago, honako hau izanen da postuen banaketa, oro har, sarbide taldeetako bakoitzean:

IKASLE

SARTU BERRIAK

1A. SARBIDE

TALDEA*

1B. SARBIDE

TALDEA*

2. SARBIDE

TALDEA

3. SARBIDE

TALDEA

4. SARBIDE

TALDEA**

Hemeretzi

8

8

2

1

2

Hemezortzi

8

7

2

1

2

Hamazazpi

7

7

2

1

2

Hamasei

7

7

1

1

2

Hamabost

7

6

1

1

2

Hamalau

6

6

1

1

2

Hamahiru

6

6

1

0

2

Hamabi

6

6

0

0

2

Hamaika

6

5

0

0

2

Hamar

5

5

0

0

2

* Ratioaren gainetik dauden plazak.

87. Hamabost ikasleko ratioa duten Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetan sartzeko norgehiagoka badago, honako hau izanen da sartu berrien postuen banaketa, oro har, 2 sarbide taldeetako bakoitzean:

IKASLE

SARTU BERRIAK

1A. SARBIDE

TALDEA

1B. SARBIDE

TALDEA

2. SARBIDE

TALDEA

3. SARBIDE

TALDEA

Hamabost

6

7

1

1

1A sarbide-taldea: teknikari-titulua edo ondorio akademikoetarako baliokideak diren tituluak dituzten ikasleak, goi-mailako Arte Gaitasunaren Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak.

–1B sarbide-taldea: batxilergo-titulua edo ondorio akademikoetarako baliokideak diren tituluak dituzten ikasleak, goi-mailako Arte Gaitasunaren Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak.

–2. sarbide-taldea: goi-mailako zikloetan sartzeko proba bat gainditu duten pertsonak, goi-mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria dutenak edo proba horretatik salbuetsita daudenak.

–3. sarbide taldea: goi-mailako teknikari-titulua, unibertsitateko graduatu-titulua edo ondorio akademikoetarako baliokideak diren tituluak dituzten pertsonak, goi-mailako Arte Gaitasuneko Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak.

88. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako ziklo bateko lehen kurtsoan sartzeko norgehiagoka badago, eta ikasle sartu berrien kopurua 15etik beherakoa denean, hau izanen da postuen banaketa, oro har, sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE

SARTU BERRIAK

1A. SARBIDE

TALDEA

1B. SARBIDE

TALDEA

2. SARBIDE

TALDEA

3. SARBIDE

TALDEA

Hamalau

6

6

1

1

Hamahiru

5

6

1

1

Hamabi

5

5

1

1

Hamaika

5

5

1

0

Hamar

4

5

1

0

Bederatzi

4

5

0

0

Zortzi

4

4

0

0

Zazpi

3

4

0

0

89. 2027 ikasturteko onarpen-prozesu arrunteko zerrenda bakoitzerako, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak zehaztuko du taldeen arteko norgehiagokarik dagoen ala ez, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalaren bidez, jarraibide hauek diotenaren arabera.

a) Goi-mailako ziklo bateko talde jakin baterako inskripzio-kopurua eskainitako ikaspostuena baino txikiagoa dela erabakitzen bada, aldatu eginen da adierazitako ikaspostuen banaketa, onarpen-prozesu arruntean plaza eskatu duten ahalik eta pertsona gehienek lortu ahal izan dezaten. Aldaketa horrek lehentasuna emanen die, lehenik eta behin, 1. sarbide-taldeko inskripzioei (%50ekoa 1A eta 1B azpitaldeetako bakoitzerako, eta batu beharreko plazak bakoitiak badira, 1A azpitaldearekin hasiko da); bigarrenik, 2. sarbide-taldekoei, eta, hirugarrenik, 3. sarbide-taldekoei. 1. sarbide-taldearen kasuan, 1A sarbide-azpitaldeko inskripzio-kopurua esleitu beharreko plazena baino txikiagoa bada, esleitzen ez diren plazak 1B azpitaldeari gehituko zaizkio, eta alderantziz.

b) 3. sarbide-taldeari dagokion goi-mailako ziklo bateko talde jakin batean inskripzio-eskaerarik ez dagoela erabakitzen bada, talde horretan esleitu beharreko plaza 1. sarbide-taldeko plaza orokorrei gehituko zaie (%50 1A eta 1B azpitaldeetako bakoitzerako, eta, batu beharreko plazak bakoitiak badira, 1A azpitaldearekin hasiko da). Era berean, erabakitzen bada 2. sarbide-taldeari dagokion goi-mailako ziklo bateko talde jakin baterako inskripzio-eskaerarik ez dagoela edo izena emateko eskaera bakarra sarbide-talde hori dela, talde horretan esleitu beharreko plaza edo plazak 1. sarbide-taldeko plaza orokorrei %50era gehituko zaizkie 1A eta 1B azpitaldeetako bakoitzerako, eta, batu beharreko plazak bakoitiak badira, 1A azpitaldearekin hasiko da.

Ikasleak onartzeko prozesuaren ohiko epea. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

90. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak izanen dira onarpen-prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala. Zerrenda horiek Educa sistematik ateratzen den zerrenda erabiliz eginen dira publiko, eta ‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetan izena ematea’ izapide-fitxan argitaratuko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-goi-mailako-zikloetan-izena-ematea.

Interesdunek Educan kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, Educako erabiltzailea eta pasahitza erabiliz.

Izena emateko eskaera aurkezteak berekin ekarriko du baimena ematea ikastetxe bateko ikaspostuetan onartutako ikasleen zerrendan jaso behar diren datu pertsonalak argitaratzeko.

91. Zerrenda horiek argitaratzeko, erreklamazioak egiteko eta matrikula egiteko aldiaren egutegia da Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean jasotakoa.

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aipatutako ebazpenean adierazitako epean eginen dira, eta aurrez aurre aurkeztuko dira lehen aukerako ikastetxean. Erreklamazio horiek izena emateko ohiko epean emandako datuetan egindako akatsei buruzkoak izanen dira, eta ekainaren 24tik 26ra bitarte eginen dira. Era berean, aldez aurretik adierazitako epeetan aurkeztu ez den dokumentazioa aurkezten ahalko da, baita parte-hartzea baieztatu ere, ekainaren 24tik 26ra bitartean.

92. Onarpen-prozesu arruntean, onartutakoen behin betiko lau zerrenda argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du. Plazak modu bereizian esleitzen dira sarbide-talde bakoitzerako, bakoitza bere lehentasun-irizpideekin.

93. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortu duten ikasleek apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 30. eta 31. artikuluetan ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, eranskin honetako "Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa" izeneko ataleko jarraibideetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Ikasleen onarpena.

94. Ikasle bat ikastetxe batean onartu dela ulertuko da onartutakoen behin betiko zerrendan agertzen denean. Ikaslea izena emateko eskaeran hautatutako goi-mailako zikloren batean onartzen bada, automatikoki galduko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua 2026-2027 ikasturterako. Onarpenak eskatu den ikasturtean izanen ditu ondorioak, eta beraz:

–Bere ikastetxean 2026-2027 ikasturtean ikasketak egiteko matrikulatuta dagoen eta goi-mailako zikloak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeagatik ikaspostu bat lortzen duen pertsonak automatikoki galduko du 2026-2027 ikasturterako matrikulatuta zegoen eskola-plaza.

–Goi-mailako ziklo batean 2026-2027 ikasturterako matrikula plaza erreserbatzeko eskubidearekin ezeztatu zaion pertsonak, eranskin honetako "Lehen mailatik bigarrenera igarotzen diren ikasleen eta maila errepikatzen duten ikasleen matrikula-datak" apartatuko jarraibideetan adierazitako egunetan matrikulatu bada, eta goi-mailako zikloak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeagatik plaza bat lortzen badu, automatikoki galduko ditu 2026-2027 ikasturterako matrikulatuta dagoen ikaspostutik eratorritako eskubideak.

–2025-2026 ikasturtean eskolatuta egon den ikastetxe berean ziklo bateko ikasturtea errepikatu behar duen pertsonak, edo 2025-2026 ikasturtean eskolatuta egon den ikastetxe bereko ziklo batean mailaz igo behar duenak, eranskin honetako "Lehen mailatik bigarrenera igarotzen diren ikasleen eta maila errepikatzen duten ikasleen matrikula-datak" apartatuko jarraibideetan adierazitako egunetan matrikulatu bada, eta goi-mailako zikloak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeagatik plaza bat lortzen badu, automatikoki galduko ditu 2026-2027 ikasturterako matrikulatuta dagoen ikaspostutik eratorritako eskubideak.

–Aurreko kasuetan, goi-mailako onarpen prozesuan dagokion ikaspostua lortuz gero, nahitaez formalizatu beharko dute matrikula berria ikaspostuan horretarako ezarririko epeen barruan, kasu bakoitzean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuz. Dagokion matrikula ez bada formalizatzen adierazitako epeetan, lorturiko ikaspostua galdu eginen da, eta onarpen prozesutik kanpo geldituko da, dagokion jarraibidean adieraziriko moduan.

Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

95. Matrikula gauzatzeko, ikasleek matrikularen inprimakia bete beharko dute. Lehen aukera ez den beste batean ikaspostua lortu duten ikasleek berariaz adierazi beharko dute "Aukera hobetzea" edo "Aukera ez hobetzea" hautatzen duten. Ikastetxeak bestelako informazioa ere eskatzen ahalko die ikasle horiei. Horrez gain, informazio hau agertuko da gutxienez:

a) Ikaslearen identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa/AIZ/pasaportea, sexua, Gizarte Segurantzako zenbakia, jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

b) Gurasoen edo tutoreen datuak: izen-abizenak, NANa/AIZ/pasaportea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

c) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horiei buruzko datuak: maila (erdi-maila, goi-maila); ikasmaila (1.a, 2.a); lehen ikasmailan gainditu gabe dituen moduluak, baldin badira (2. ikasmailako matrikuletan); heziketa zikloa; hizkuntza; txanda (baldin bada).

d) Egindako ordainketen zenbatekoa eta kontzeptua, halakorik balego.

e) Adin nagusiko ikasleak: berariaz adierazi beharko dute familiakoei baimena ematen dieten edo ez beren ikasketei buruzko informazioa ezagutzeko.

Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura agertu beharko du, eta, adingabeen kasuan, amarena, aitarena edo legezko tutorearena ere bai. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.

96. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZaren, atzerritarren nortasun txartelaren, pasaportearen edo ikasle txartelaren fotokopia edo haien parekoarena.

Inskribatzeko eta matrikulatzeko izapideei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-abizenak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei honako hauek eskatzen ahalko zaizkie:

–Osasun txartelaren fotokopia.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekorik.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

Matrikula baliogabetzea.

97. Ikaspostua lortu eta 2026-2027 ikasturterako goi-mailako zikloetan matrikulatu diren ikasleek matrikula baliogabetzeko eskubidea izanen dute, inolako justifikaziorik eman beharrik gabe. Matrikula 2026-2027 ikasturteko eskolak hasteko egunaren aurreko egunera arte (egun hori barne) baliogabetzen bada, matrikula egiteko unean ordaindutakoaren %100 itzultzeko eskubidea izanen du pertsonak, halako gasturik balego.

98. Era berean, "aukera hobetzeko" prozeduraren bidez ikaspostu berri bat lortuz gero eta onarpen prozesuan matrikula bertan behera gelditzen bada, baliogabetutako matrikula egiteko unean ordaindutakoaren %100 itzultzeko eskubidea izanen du pertsonak, halako gasturik balego.

Matrikula: Aukera hobetzea.

99. "Aukera hobetzeko" edo "aukera ez hobetzeko" prozedura apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera garatuko da.

100. Artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, ikasle batek ikaspostua lortzen badu, aurreneko aldiz, inskripzio inprimakian lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean, bi aukera hauetako bat hautatu beharko du matrikula egiten duenean:

a) "Aukera ez hobetzea". Aukera hori hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari, onarpen prozedura arrunteko onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) "Aukera hobetzea". Aukera hori hautatzeak berekin dakar aukera izatea hobetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzeko, onarpen-prozeduran onartuen hurrengo behin betiko zerrendan.

101. Era berean, "aukera hobetzea" erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, inskripzio eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean, bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula berria formalizatzen dutenean:

a) "Aukera ez hobetzea". Aukera hori hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari, onarpen prozedura arrunteko onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) "Aukera hobetzea". Aukera hau hautatzeak berekin dakar eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukera, argitaratzeke dauden ohiko onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

102. Matrikula berria egiteko, ziklo berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute ikasleek.

Ikasleek, ziklo berrian matrikulatu ondotik, aurretik matrikulatuta egon den ikastetxera jo beharko dute aurreko matrikulan aurkeztutako dokumentazioa (egindako ordainketak barne, kasua bada) jasotzeko, betiere ikastetxe desberdina bada. Matrikulatuta dagoen ikastetxe berean ikaspostu berri bat lortzen badu, izapide horiek matrikula formalizatzen duenean eginen dira.

103. Lortutako ikaspostuaren matrikula egiteko unean hautatutako aukera ("Aukera hobetzea" edo "Aukera ez hobetzea") aldatzen ahalko da onartuen behin betiko zerrenda argitaratu gabeei dagozkien hurrengo matrikulazio aldietan. Aldaketa horrek ondorioak sortuko ditu onartuen hurrengo behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

Adibidez: behin betiko 1. zerrendan onartzeagatik egindako matrikulan "aukera hobetzea" hautatuz gero, aukera hori aldatzen ahalko da eta behin betiko 2. zerrendan matrikulatzeko epean "aukera ez hobetzea" hautatu (2. zerrenda horretan parte hartuko da, 1. zerrendako matrikulan "aukera hobetzea" adierazi zelako). Aukera berria onarpen prozesuko behin betiko hurrengo zerrendetarako kontuan hartuko da, zeinetan ez baita parte hartuko. Eta alderantziz, hasiera batean "aukera ez hobetzea" hautatu bada.

104. Matrikularen frogagirian adierazi beharko da "aukera hobetzeko" edo "aukera ez hobetzeko" prozedura hautatu den. Era berean, ohiko onarpen prozesuan zehar hautatutako "aukera hobetzeko" edo "aukera ez hobetzeko" prozedura aldatzen bada, ikastetxeak egindako aldaketaren egiaztagiria eman beharko die ikasleei.

105. Matrikula formalizatzean, inskribatzeko eskaeran lehen aukera gisa adierazitako ikaspostua lortzen duten ikasleek ez dute "Aukera hobetzea" hautatzen ahalko matrikulan, lehen aukeran lortu dutelako ikaspostua.

106. Gerta daiteke ikasleek ikaspostua lortzea lehen aldiz, edo "Aukera hobetzearen" ondorioz, ikasleak onartzeko prozesu arruntean onartutako pertsonen behin betiko azken zerrendan (behin betiko 4. zerrendan). Ikasle horiek "Aukera hobetzea" edo "Aukera ez hobetzea" hautatu beharko dute matrikula formalizatzean, nahiz eta zerrenda horrekin bukatzen diren ikasleak onartzeko jarduketak.

107. Behin betiko 4. zerrendari dagokion matrikulan "Aukera hobetzea" hautatzeak, bai eta aurreko zerrendetako matrikulan "Aukera hobetzea" hautatzeak eta onarpen-prozesu arrunta burutu arte mantentzeak ere, hauetan parte hartzea ahalbidetuko du:

–Ikasturtea hasi aurreko eskaera aldian ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) parte hartzea, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 36. artikuluan ezarritakoaren arabera.

–Ikasturtea hasi ondoko eskaera aldian ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzea, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 37. artikuluan zehaztutakoaren arabera. Behin betiko itxaron zerrendako lehentasunen zerrendan pertsonak duen kokapena ILEan ikaspostua esleitzeko irizpideetako bat da.

108. Onarpen-prozesu arruntean onartuen behin betiko azken 4. zerrendari dagokion matrikula egin ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak adjudikatuko dira goi-mailako ikaspostu libreak esleitzeko (ILE) prozeduran.

Onarpen-prozesu arruntetik kanporatzea.

109. Ikaspostua lortu duten ikasleak, ezarritako egunetan matrikulatzen ez badira, onarpen-prozesu arruntetik baztertuko dira, ondoren zehazten den moduan.

110. Onartuen behin betiko 1., 2., 3. edo 4. zerrendan ikaspostua eskabidean lehenetsitako aukeretako batean aurrenekoz lortzen duten ikasleak, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, erabat kanpo utziko dira onarpen-prozesu arruntetik, eta ez dute izanen aukerarik, beraz, prozedura horren ohiko epean beste ikasposturik lortzeko.

111. Ikasleek matrikula eginda badaukate (onartzeko prozesu arruntean ikaspostua lortu dutelako) eta, "aukera hobetzea" hauta izanaren ondorioz, aukeretako batean ikaspostu berria lortu badute eta ez badira matrikulatzen lortutako ikaspostu berrian, galdu eginen dute matrikulatuta dauden ikaspostua, baita egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta adjudikatutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak ere.

Ikasle horiek ez dira geldituko ohiko onarpen-prozesutik kanpo –parte hartzen jarraituko dute onarpen-prozesu horretan–, baina ez dute parte hartuko lortutako ikaspostu berriari dagokion aukeran (matrikulatu ez den horretan) onartutakoen hurrengo behin betiko zerrendetan. Nolanahi ere, aukeran izaten ahal dute adierazitako beste aukeretako batean beste ikaspostu bat lortzea, onarpen-prozesu arruntean onartuen behin betiko hurrengo zerrendetako batean.

112. Ikasleek matrikula egina badute eta onartutakoen behin betiko 4. zerrendan (azkena) lehenetsitako aukeretako batean ikaspostu berria lortu badute "aukera hobetzea" hautatzearen ondorioz, eta lortutako ikaspostuan matrikulatzen ez badira, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, baita egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta adjudikatutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak ere.

113. Behin betiko 4. zerrendari dagokion matrikula egin ondotik, bukatu eginen da ikasleak goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arrunta. Hutsik gelditutako ikasposturik badago, goi-mailako ikaspostu libreak esleitzeko (ILE) prozeduraren bidez eskainiko dira.

114. Aurrekoa gorabehera, goi-mailako onarpen prozesu arruntean parte hartu duten baina prozesu horretan lehen aldiz lortutako ikaspostuan ez matrikulatzeagatik onarpen prozesutik kanpo gelditu diren ikasleek, izena emateko eskaera aktibatzeko eskatzen ahalko dute, hala badagokio, berriz ere ohiko onarpen prozesuan parte hartzeko, honako jarraibide hauen arabera.

Aktibatzeko eskaera egin beharko da Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalari bidalitako eskaera orokor batean (dagokion izapide fitxan agertuko den ereduari jarraituz).

a) 1. behin betiko zerrendan ikaspostua lortu ondotik matrikulatu ez direlako onartzeko prozesu arruntetik kanpo gelditu diren pertsonek inskripzioa aktibatzeko eskatzen ahalko dute, honako jarraibide hauek betez:

–1. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik 2. zerrendako matrikula egiteko epemugara arte eskatzen ahalko dute inskripzioa aktibatzeko. Kasu horretan, inskripzioa aktibatuko da 3. eta 4. zerrendetan parte hartzeko.

–2. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik 3. zerrendako matrikula egiteko epemugara arte eskatzen ahalko dute inskripzioa aktibatzeko. Kasu horretan, inskripzioa aktibatuko da 4. zerrendan parte hartzeko.

–3. zerrendako matrikula burutu eta biharamunetik hasita aktibatzeko eskatzen badute, ez dute aktibatzen ahalko inskripzioa; oinarrizko mailako ikaspostuak lortu nahi badituzte, Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozeduran parte hartu beharko dute.

b) 2. behin betiko zerrendan ikaspostua lortu ondoren matrikulatu ez direlako onartzeko ohiko prozesutik kanpo gelditu diren pertsonek inskripzioa aktibatzeko eskatzen ahalko dute, honako jarraibide hauek betez:

–2. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik 3. zerrendako matrikula egiteko epemugara arte eskatzen ahalko dute inskripzioa aktibatzeko. Kasu horretan, inskripzioa aktibatuko da 4. zerrendan parte hartzeko.

–3. zerrendako matrikula burutu eta biharamunetik hasita aktibatzeko eskatzen badute, ez dute aktibatzen ahalko inskripzioa; oinarrizko mailako ikaspostuak lortu nahi badituzte, Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozeduran parte hartu beharko dute.

c) Onartuak izateko prozesu arruntetik baztertu dituzten pertsonek (ez direlako matrikulatu behin betiko 3. edo 4. zerrendan ikaspostua lortu ondotik), ez dute eskatzen ahalko inskripzioa aktibatzeko; oinarrizko mailako ikaspostuak lortu nahi badituzte, Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozeduran parte hartu beharko dute.

Egiten diren aktibazio guztietan, pertsonak hautatutako aukera guztietan parte hartuko du, matrikulatu ez den ikaspostuari dagokion aukeran izan ezik.

Erdi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean inskripzio-eskabidea eta goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean inskripzio-eskabidea aurkezten duten pertsonak.

115. Erdi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntaren jarraibideen ebazpenean, apartatu honetan xedatutakoaren arabera jokatu beharko da.

Ikasleak ohiko epetik kanpo onartzeko prozesua: Eskaerak ikasturtea hasi aurretik egiteko aldia: Ikaspostu libreak esleitzeko prozedura eta eskaerak ikasturtea hasi ondoren egiteko aldia: Ikaspostu libreak esleitzea.

116. Goi-mailan ohiko epetik kanpo onartzeko prozesuaren jarraibideak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ezarriko dira, zeinak 2024ko apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 36. artikuluan ezarritakoa garatuko baitu.

Matrikulen bateragarritasuna.

117. Helduentzako Batxilergoko irakaskuntzetan matrikulatzen ahalko dira, edozein modalitate eta aukeratan, baldin eta baldintza akademikoak betetzen badituzte eta batxilergo honetan sartzeko baldintzak betetzen badituzte, prestakuntza-zikloetan matrikulatuta badaude eta oraindik ez badute jaso ebaluazio positiboa enpresako prestakuntza-fasean, erakunde parekatuan edo lan-zentroetako prestakuntzan (LOGSE zikloetako ikasleen eta zikloa martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikora egokitu aurreko ikasketa-planaren arabera burutzen ari diren ikasleen kasuan), Lanbide Heziketako zikloak egiten ari badira, edo ez badute jaso ebaluazio positiboa enpresa, ikasketa edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasean, Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloen kasuan.

118. 2026-2027 ikasturtean goi-mailako heziketa-ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleak Batxilergoko irakaskuntzetan ere egoten ahal dira matrikulatuta aldi berean, baldin eta, sarrerako baldintzak betetzeaz gainera, "Félix Urabayen" Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko irakaskuntzen araubidean, edo gaueko batxilergo batean, baldine ta ordutegia bateragarria bada egiten ari diren goi-mailako zikloarekin.

119. 2026-2027 ikasturtean goi-mailako ziklo batean modalitate presentzialean matrikulatuta dauden ikasleek, oro har, ez dute bateragarri egiten ahalko matrikula hori Nafarroan ikastetxe berean edo beste batean erdi-mailako edo goi-mailako beste zeinahi ziklo egiteko, modalitatea zeinahi dela ere (presentziala, erdipresentziala, birtuala/online).

Harremanetarako bideak.

120. Hauek dira goi-mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntari loturiko harremanetarako bideak:

–Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala.

848 426628 - 848 426036 - 848 423232 / 848 428981 / 848 426549 / 848 426597.

–Helbide elektronikoa: ordenafp@navarra.es.

Iragarkiaren kodea: F2605325