2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen herritarren arretarako administrari-ofizialen bi plaza, nahitaezko euskara eskakizunarekin (C1). Izendapena
Bukatu da honako deialdi honen prozesua: oposizio-lehiaketa, bete daitezen herritarren arretarako administrari-ofizialen bi plaza, nahitaezko euskara eskakizunarekin (C1), 1014 eta 1015 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan (argitaratu zen 2025eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9an). Hala, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenari, eta 113/1985 Foru Dekretua betez (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Antsoaingo Udalak, Alkatetzaren 2026ko apirilaren 30eko 370. Ebazpenaren bidez, Leire Erbiti Irisarri eta Maitane Bandrés Nuin izendatzen ditu Antsoaingo Udaleko funtzionario, ari daitezen administrari-ofizialen postuetan, plantilla organikoan 1014 eta 1015 zenbakiak, hurrenez hurren, dituzten plazetan.
Interesdunei jakinarazten zaie lanpostuez jabetu beharko dutela, legez ezarritako moduan, 2026ko maiatzaren 18an.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Antsoainen, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2606397