2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, goi-mailako ingeniariaren lanpostu bat betetzeko txanda murriztuan, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapena
Mankomunitatearen buruak 2025eko urriaren 28an emandako 86. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, goi-mailako ingeniariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean jardun dezan Mairagako Mankomunitatean. Deialdia argitaratu zen 2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an.
Mankomunitatearen buruak 2026ko apirilaren 9an emandako 44. Ebazpenaren bidez, proposatu zen Laura Irigoyen Azpilicueta izendatzea Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko goi-mailako ingeniari, lan-kontratudun finkoen araubidean eta A mailan jardun dezan. Proposamen hori 2026ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24koan.
Deialdiaren 10. oinarrian ezarritakoa betez, hautapen-prozesua bukaturik, eta gainditu duen izangai bakarrak 9.2. oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu ostean, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2026ko apirilaren 29an emandako 48. Ebazpenaren bidez,
EBATZI DU:
Lehena.–Laura Irigoyen Azpilicueta izendatzea Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko goi-mailako ingeniari, lan-kontratudun finkoen araubidean eta A mailan jardun dezan.
Bigarrena.–Izendapena Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Izendatzen den izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Mairagako Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko izateko. Kasu horretan, deialdiko 9.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Tafallan, 2026ko apirilaren 29an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2606337