2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Herri-lurren mugaketa kartografikoa
Milagroko Udalak, 2026ko apirilaren 17an egin presako osoko bilkura berezian, erabaki zuen herri-lurren mugaketa kartografikoaren prozedura hastea, honekin loturik: lurzatiak bildu eta ureztalurrak modernizatu behar izatea, Aragoi ibaiaren ezkerraldeko ureztalurren Milagroko eremuan.
Jendaurrean egonen dira hamabost egunean, Milagroko Udalean, ukitutako herri-lurzatien plano kartografikoak eta lurzati horien zerrenda, orok jakin dezan. Hori guztia, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).
Interesdunek, beren eskubidearen alde, egokia iruditzen zaien guztia alegatzen ahalko dute, idatziz, eta alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsita. Horiek udaletxean jasoko dira.
Alegazioetarako epea hilabetekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoko hamabosgarren egunetik hasita. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.
Milagron, 2026ko apirilaren 20an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2605818