2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Hirigintzako planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa. Behin betiko onespena
Otsagabiko Udalak, 2026ko apirilaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Otsagabiko planeamenduko arau subsidiarioetan. Aldaketa ekimen publikokoa da, eta xede du hirigintza arloko gai hauen arauketa aldatzea:
–Lurzati eraikigarria: portxeak.
–Estalkiak.
–Eraikuntzako baldintzak: fatxadak.
–Eraikuntzako baldintzak: arotzeriak.
–Elementu irtenak: eguzki-oihalak.
–Garaieratik gorako eraikuntzak: mantsardak.
Hori guztia udaleko hirigintza arloko aholkulariek prestatutako dokumentu teknikoaren arabera.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta bete beharrez xedatuta dagoena Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70 ter artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan; hala, argitara ematen da Otsagabiako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedienteari dagokion hirigintza-araudia.
Otsagabian, 2026ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2606268