2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CAPARROSO
Oposizioa, administrari laguntzailearen plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena
Caparrosoko Udaleko alkatearen 2025eko abuztuaren 22ko 318/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio bidez betetzeko Caparrosoko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzailearen plaza bat, lan-araubidekoa (2025eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia, irailaren 4an). Aipatu deialdiaren 8.2 eta 9.1 oinarrietan xedatutakoa betez, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena egin du gainditu dutenen artean puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde. Hona hemen:
MARÍA PASCUAL SARACÍBAR
Ikusirik epaimahaiaren proposamena eta bat etorriz deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoarekin, Udaleko alkateak honako hau erabaki du:
1. Proposatutako izangaiari, María Pascual Saracíbarri, eskatzea, deialdiaren 9.1 oinarrian ezarritako agiriak aurkez ditzala Caparrosoko Udalaren erregistro orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 10 egun baliodunen barnean.
Caparroson, 2026ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2606993