2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, administrari laguntzaile plaza bat betetzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean. Izendapen-proposamena
Mankomunitatearen buruak 2025eko abuztuaren 12an emandako 75-0086 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, administrari laguntzaile bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-araubide finkoan jardun dezan Mairagako Mankomunitatean. Deialdia argitaratu zen 2025eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 4an.
Deialdiaren 7. oinarriaren 1. puntuarekin bat, izangaien kalifikazioa bukaturik, hala oposozioaldikoa nola lehiaketaldikoa, epaimahaiak argitara eman du, entitatearen iragarki-taulan eta Mairagako Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren gardentasun atarian, hautaprobak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik altuena lortu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorri dio alkate udalburuari.
Mankomunitateko buruak, 2026ko apirilaren 29ko 49. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:
Lehenengoa.–Proposatzea María Luz Alfaro Ezpeleta andrea izendatzea Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko D mailako administrari laguntzaile, lan-kontratudun finkoaren araubidean, hura baita oposizio-lehiaketan puntuaziorik onena lortu duen izangaia.
Bigarrena.–Proposatutako izangaiari jakinaraztea 30 egun naturaleko epea duela, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentuak aurkezteko, deialdiaren 7.2 oinarriarekin bat etorriz.
Hirugarrena.–Izendapen-proposamen hau argitaratzea mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Tafallan, 2026ko apirilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2606398