1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
89/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira, eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita Lodosa STRren "Lodosa" izeneko 13,2kV-ko aireko linearen aldaerarako, Lodosa STRren eta egun han dagoen 1. euskarriaren artean, Lodosako udal mugartean. Espedientearen kodea: SAT11735.
2025eko abenduaren 4an, eta aintzat hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere, Lodosa STRren "Lodosa" izeneko 13,2 kV-ko aireko linearen aldaerarentzat, Lodosa STRren eta egun han dagoen 1. euskarriaren artean, Lodosako udal mugartean. Espedientearen kodea: SAT11735.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek dira gauzatu beharreko jarduketak:
–1. fasea (behin-behinekoa):
Proiektuaren "1. fasean", linearen behin-behineko lanak eginen dira; hain zuzen ere, honako jarduketa hauek:
a) 13,2 kV-ko lurpeko linea berria instalatzea, "LODOSA" izenekoa, Lodosa STRrena. Hasiera izanen du Lodosa Berria STRren gelaxken eraikinean (tramitazio bidean) eta bukaera han dagoen 1. euskarrian.
Horretarako, 1. euskarriaren armazoia egokituko da, linea airetik lur azpira igaro dadin.
–2. fasea (behin-betikoa):
Proiektuaren "2. fasean", azpiestazioaren sarbideko arkupearen erabateko eraispena egin ahal izateko, linearen behin-betiko lanak eginen dira; hain zuzen ere, honako jarduketa hauek:
a) Euskarri berri bat paratzea, 72 zenbakikoa, egun dagoen Lodosa STRren barnean; Lodosa STRren (SAT.-1058) "LODOSA" izeneko 13,2 kV-ko aireko linearen lerrokadurari jarraituko zaio. Lodosa STRren eta 1. euskarriaren artean.
b) 13,2 kV-ko lurpeko linea berria instalatzea, "LODOSA" izenekoa, Lodosa STRrena (SAT-1058), egungo Lodosa STRren arkupearen eta 1. euskarriaren artean.
c) 13,2 kV-ko lurpeko linea berria instalatzea, "LODOSA" izenekoa, Lodosa STRrena, proiektatua dagoen 72. euskarriaren eta egun han dagoen 1. euskarriaren artean.
d) 13,2 kV-ko lurpeko linea berria instalatzea, "LODOSA" izenekoa, Lodosa STRrena, kutxeta berrian hasita ("B" puntua), eta proiektatutako 72 zenbakiko euskarrian buruturik.
e) "LODOSA" izeneko 13,2 kV-ko lurpeko linea desmuntatzea, Lodosa STRrena (SAT-1058), kutxeta berritik ("B" puntua), egun han dagoen 1. euskarriraino.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2026ko urtarrilaren 21ean), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Informazioaren berri eman zitzaion, halaber, Lodosako Udalari, jendaurrean jar zezan, iraupen bereko epe batez. Espedientean dago haren esposizioa egiaztatzen duen eginbidea.
Ez zen alegaziorik jaso.
Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsultak bidali zitzaizkien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | TXOSTENA | DATA |
Lodosako Udala | X | 2026-02-04 |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | | |
Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua | | |
Lodosako Udala; hark 2026ko otsailaren 4an, adierazi zuen, hirigintzaren ikuspegitik, proiektu horretan aurreikusitako jarduketaren aldeko txostena eman zela.
Jasotako txostena sustatzaileari igorrita, 2026ko martxoaren 20an I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk adierazi du ados dagoela harekin.
Espedientean jasota daude Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 27an emandako 31E/2026 Ebazpena, ingurumen ukipenei buruzko txostena formulatzen duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak apirilaren 29an emandako 203E/2026 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko. Ebazpen horietan jasotako determinazioak bete beharrekoak dira.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraiki, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du i-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea proiektu horretarako eta, zehazki, onura publikoko deklarazioa ematea.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea Lodosa STRren "Lodosa" izeneko 13,2 kV-ko aireko linearen aldaeraren proiekturako, Lodosa STRren eta han dagoen 1 zenbakiko euskarriaren artean, Lodosako udal mugartean; aurkeztutako egikaritze proiektua onartzen da eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematen da hura gauzatzeko.
2. Baimen horiek emanda ere, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Instalazioak eginen dira aurkeztutako proiektuari jarraiki, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua, Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituena; eta otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua, Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTAL 01-09) onesten dituena.
4. Behin proiektua exekutaturik, eskatzaileak ustiatzeko behin betiko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Lanek ukitzen dituzten ondasun eta eskubideen zerrenda ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da; ez du aldaketarik 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20koan, jendaurrean jarritakoaren aldean.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura; Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura; Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura; Ingurumen Ebaluaziorako Atalera; eta Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau jakinaraztea Lodosako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, jurisdikzio ordena eskudunari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean, ukatu gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 5ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
I. ERANSKINA.–SAT11735 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
Aireko linea
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | OHARRAK |
Udalerria | Pol. | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | Euskarri zk. | Euskarriaren okup. (m²) | Linearen luzera (m) | Lurgaineko azalera (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) | Sarbide zortasuna (m²) | (zuhaitzak, etab.) |
I-DE REDES ELECTRICAS INTELIGENTES SAU | Lodosa | 1. | 1807 | 310000000001484436HF | Azpiestazio elektrikoa | 72 | 13 | 4 | 12 | | | |
Lurpeko linea
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | |
Udalerria | Pol. | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | Kutxeta kop. | Kutxeten okupazioa (m²) | Kanalizazioaren luzera (m) | Kanalizazioaren azalera (m²) | Beste m² |
LODOSAKO UDALA | Lodosa | | | IP Los Cabezos | Jabari publikoa | 5 | 11,5 | 230 | 139,8 | |
EZEZAGUNA (LODOSAKO UDALA *) | Lodosa | 5 | 367 | 310000000001642566ZJ | Bazkalekua zuhaixkekin | | | 15. | 22,5 | |
NAFARROAKO | | | | | | | | | | |
FORU KOMUNITATEA | Lodosa | 1 | 1510 | 310000000001263637WJ | Jabari publikoa | | | 11. | 16,5 | |
EZEZAGUNA (LODOSAKO UDALEKO HERRI-LURRAK *) | Lodosa | 1 | 1807 | 310000000001484436HF | Bazkalekua zuhaixkekin | 5 | 10 | 79 | 55,5 | 50 (aldi baterako okupazioa) |
I-DE REDES ELECTRICAS INTELIGENTES SAU | Lodosa | 1 | 1807 | 310000000001484436HF | Azpiestazio elektrikoa | | | 12. | 7,2 | |
(*) Katastroko azken titular ezaguna.
Iragarkiaren kodea: F2606657