2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CÁRCAR
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko. Izendapena
Cárcarko alkateak 2026/109 Ebazpena eman du 2026ko apirilaren 30ean, eta haren bidez honako hau erabaki du:
Cárcarko Udaleko alkateak, 2025eko urriaren 31ko 2025/279 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi zituen, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko administrari-ofizialen plaza bat, funtzionarioen araubidekoa, Cárcarko Udalaren zerbitzura aritzeko Ogasun eta Kontabilitateko Alorrean.
Deialdia eta oinarriak jendaurrean jarri ziren iragarkia argitaratuta 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, eta Udalaren web-orrian.
Hautapen-prozesua amaituta, kalifikazio-epaimahaiak, 2026ko apirilaren 9an, Laura Gainza Encina funtzionario izendatzeko proposamena egin zuen, Ogasun eta Kontabilitateko Alorrean administrari-ofizial gisa aritzeko, hark eskuratu baitzuen puntuazio gorena.
Izendapen proposamena 2026ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an, eta 10 egun balioduneko eman zitzaion deialdiaren 8. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkezteko.
Dokumentazio hori aurkeztu du, eta, horrenbestez, bidezkoa da Laura Gainza Encina Cárcarko Udaleko funtzionario izendatzea, administrari-ofizialaren 2 zenbakidun plazan aritzeko Ogasun eta Kontabilitateko Alorrean, hura izan baita, deialdiko betebeharrak betetzeaz gainera, kalifikaziorik altuena lortu duen izangaia.
Horrenbestez, eta kontuan harturik honako hauetan xedatutakoa: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 21.1.g) artikulua.
EBAZTEN DUT:
1. Laura Gainza Encina Cárcarko Udaleko funtzionario izendatzea, administrari-ofizialaren 2 zenbakidun plazan aritzeko Ogasun eta Kontabilitateko Alorrean.
2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du plazaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean plazaren jabetza hartzen ez badu, Cárcarko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Cárcarren, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L2606408