94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2026ko otsailaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2026 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Ezkabarten, 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2605855