1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
52E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Eulateko Udal Plan Orokorreko akats zuzenketa, zuzendu behar baitzen bi lurzatitako katastro-erreferentziaren numerazioa, hirigintza araudiko AA-35 eta AA-42 fitxetan (2. poligonoko 7. lurzatia, eta 2. poligonoko 381 eta 382 lurzatiak, hurrenez hurren).
Eulateko Udalak 26/2026 eta 27/2026 ebazpenak bidali zituen, 2026ko martxoaren 13an sinatuak. Ebazpen horien bidez, Eulateko Udal Planean antzemandako akatsak zuzendu zituen, oker baitzeuden, dokumentazio grafikoan adierazitakoaren arabera, AA-35 eta AA-42 fitxetako katastro-datuak (2. poligonoko 7. lurzatikoak, eta 2. poligonoko 381 eta 382 lurzatietakoak, hurrenez hurren). Eulateko Udal Planaren behin betiko onespena, bidenabar, 2016ko otsailaren 29ko Aldizkari ofizialean eman zen argitara.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da akats zuzenketa onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Onestea Eulateko Udal Planaren akatsen zuzenketa, AA-35 eta AA-42 fitxetako katastro-datuei buruzkoa (2. poligonoko 7. lurzatikoak, eta 2. poligonoko 381 eta 382 lurzatietakoak, hurrenez hurren). Zuzenketa Eulateko Udalak sustatu zuen.
2. Foru agindu hau Eulateko Udalari jakinaraztea, hura baita espedientearen sustatzailea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako zuzenketak indarra har dezan.
3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten edo, hala badagokio, argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 5ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2606869