2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa, BPI-9 unitateko jarduketa sisteman. Hasierako onespena
Alkateak 2026ko apirilaren 20an emandako 514. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onesten da BPI-9 unitateko jarduketa sistemaren aldaketa, lankidetzakoa izatetik borondatezko birpartzelaziokoa izatera igaro dadin, ebazpen honetan adierazitako arrazoiengatik.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun balioduneko epean, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Horren bidez, BPI-9 unitateko jarduketa sisteman aldaketa eginen da, lankidetzakoa izatetik borondatezko birpartzelaziokoa izatera igaro dadin.
Eta hori guztia jakinarazten da, orok jakin dezan eta egoki diren ondorioetarako, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 73.1 artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Halaber, ohartarazten da izapidezko egintza besterik ez dela hau, eta, ondorioz, ezin dela errekurtsorik jarri honen aurka (aurretik adierazitako legearen 112.1 artikulua).
Berriobeitin, 2026ko apirilaren 20an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2605843