2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. sektoreko URM-1 unitatean. Behin betiko onespena
Azkoiengo Udalak, 2026ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Azkoiengo 2. sektoreko URM-1 birmoldaketa-unitatean, Jesús Troyas Bermejok eta Elena Troyas Bermejok sustatua, eta onetsitako araudia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 12an.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Azkoienen, 2026ko apirilaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2606319