2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
AH-002 xehetasun-azterketa, Arreko 15. poligonoko 166. lurzatian. Behin betiko onespena
Ezkabarteko Udalak, 2026ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Arreko 15. poligonoko 166. lurzatian, aldatzeko definitutako lerrokadurak eta behe solairuko okupazioa, Maider Juánizek eta Alfonso Primek sustatua, bat etorriz Fernando Oíza Redín arkitektoak idatzitako dokumentuarekin.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ezkabarten, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2606437