2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAURI
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 99. lurzatian. Behin betiko onespena
Alkatetzaren azaroaren 26ko 168/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 2. poligonoko 99. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Sergio Gaspar Martínek sustatua.
Iragarkia argitaratu zen 2026ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 3an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2026ko apirilaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jarri eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Etxaurin, 2026ko apirilaren 29an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2606320