94. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1508/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena bidezkoa dela Yolanda Lacasta Eraso andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2943/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 106 plaza, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 658/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.

Ekainaren 5eko 1921/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.

Oposizio-lehiaketa bukaturik, kalifikazio epaimahaiak izendapen eta kontratazio proposamena aurkeztu zuen, bete beharreko plazetan sartzen ahal ziren izangaien aldekoa, eta haien izendapenak eta kontratazioak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 3360/2024 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 28ko 205/2025 Ebazpenaren bidez, apirilaren 2ko 972/2025 Ebazpenaren bidez, abuztuaren 11ko 2317/2025 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 16ko 492/2026 Ebazpenaren bidez egin ziren.

Adierazi beharra dago plazak aukeratzeko azkeneko egintzan bi plaza esleitu gabe gelditu zirela.

Azkeneko izendapenaren edo kontratazioaren ondoren, izangai batek uko egin zion erreferentziako hautapen prozesuari.

Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2026ko martxoaren 30ean izendapen edo kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, non izangaien zerrendan haren atze-atzean agertzen ziren izangaiak sartu baitziren.

Miguel Javier Burguete Echávarri eta Rodrigo González Corrales jaunez ez dute aurkeztu, horretarako ezarritako epean, deialdian eskatzen den dokumentazioa.

Proposatutako hirugarren izangaiak behar zen epean aurkeztu zuen eskatutako dokumentazioa, eta betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Yolanda Lacasta Eraso andrearen kontratazioa xedatzea, lan-araubide finkoan eta lanaldi partzialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 72868 zenbakia duen plaza esleitzea. Plaza hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikirik dago, eta destinoa Iruñean du.

2. Izangaiak 2026ko maiatzaren 20an sinatu beharko du dagokion kontratua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan.

Kontratua sinatzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2606687