2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PIEDRAMILLERA
25-02532 gora jotzeko errekurtsoa, parrokiari dirulaguntza emateari buruzkoa
Piedramillerako Udaleko zinegotzi Fernando Arzoz Díaz de Ceriok 25-02532 gora jotzeko errekurtsoa paratu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Piedramillerako Udalaren erabaki baten aurka. Piedramillerako Udalak 2025eko azaroaren 6an egin osoko bilkura berezian hartu zuen erabakia, parrokiari dirulaguntza emateari buruz.
Espedientean interesa izan dezaketen pertsonei eta erakundeei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.
Piedramilleran, 2026ko apirilaren 21ean.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2605986